2012-10-12

Liebster Saria


Ustekabe ederra izan nuen duela egun pare bat... Ez, nire jabeek ez ninduten eraman jatera jatetxe garesti batera (nahiz eta merezi) baina eguna poztu zidan mezutxo bat jaso izan nuen :) 

Saritu naute! Beno, niri ez, baina txoko txiki honi bai. Martak (“Cuina diari”-ren arduraduna) eman zidan. “Liebster Award” saria da. Esku-dirutan saririk ez dago, bakarrik blog txikiak ezagupenera emateko balio du (100 jarraitzaile baino gutxiago), baina ilusio galanta egiten du.

Funtsean, joko bat da katean. Nik 11 blogetara aukeratzen dut eta hauek beste 11 batzuetarako, eta horrela elkar ezagutzen ari gara.

Beno, hau da saria:





Jokoaren arauak dira:

  • 11 gauza zuri buruz azaltzea.
  • 11 gauza zuri buruz erantzutea.
  • 11 blog aukeratzea.
  • Izendatu zaituen pertsona jarraitzea.
  • Nominatu dituzun blog guztietatik, hiru bisitatzea.


Hau da:

11 gauza niri buruz azaltzea

  • 7 urte dauzkat.
  • Katalunian jaio nintzen, baina Gasteizen bizi naiz.
  • Nire etxeko katurik maitatuena naiz.
  • Jatea asko gustatzen zait, baina nire jabeek ez didate bere platerak probatzen uzten.
  • Jende faltsua gorrotatzen dut.
  • Erasota sentitzen naizenean, azazkalak erakusten ditut.
  • Pixkat alferra nahiz eta asko gustatzen zait etzanda egotea, sabela gorantz ipinita izanda.
  • Gutxi idazten dut, nahiz eta erregulartasunarekin egin.
  • Arraina asko gustatzen zait, baina txuletoi bat mainarik gabe jaten dut.
  • Pentsu anoa bat aldatzen dut abakando-arroz bategatik.
  • Zer gehiago jakin nahi duzu?

11 gauza niri buruz erantzutea

  • Nola definitzen zara? Ederra, dibertigarria…
  • Zein da zure plater gogokoena? Izokina, itsaskia, txuletoia… Gauzak normalak, ezta?
  • Sukaldea nahiago duzu edo janaria jatea? Jatea, noski.
  • Zeintzuk dira zure postreak gogokoenak? Tiramisua, nahiz eta txokolatea daramaten edozein postre onartu, dudarik gabe.
  • Zein da zure osagai gogokoenak? Edozein pasta.
  • Zein da egin duzun bidaiarik onena? Nik ez dut bidaiatzen, nire jabeak ez naute uzten hori egiten :(  baina haientzat Erroma izan da tokirik bereziena.
  • Zein da zure jatetxerik gogokoena? Oso zaila da, sukaldaritza mota bakoitza mundu bat delako... Beharbada, adibide moduan “L’Oliva jatetxea” jatetxe italiar bezala esango nizuen, eta jatetxe tradizional bat aukeratzekotan, “La Cocina de Plágaro”, biak Gasteiztarrak.
  • Haragia edo arraina, zer gustatzen zaizu gehien? Arraina, baina txuletoi bat eskaintzen badidate… ejem!!
  • Zein da gehien gogoko duzun gazta? Idiazabal eta ahuntz-erruloa.
  • Txokolate beltza edo esnearekin? Esnearekin.
  • Zein da plater txarrena dastatu duzun? Azalorea.

11 bloga aukeratzea

Dudarik gabe, niretzat hau da zatirik zailena… zuetako gehiengo batek 100 jarraitzaile baino gehiago dauzkazuelako!

Hala eta guztiz ere, eta asko pentsatu eta gero, aukeratu ditudan blog-ak honako hauek dira.


Beno ba, eskerrak eman eta gero, nik hemen uzten dut. Badakizue, hemen aipatutako norbaitek jolas txiki honekin jarraitu nahi baldin badu, aurrera!

2012-09-28

Lekak salteatuak urdaiazpikoarekin eta ahuntz-gaztarekin


Aupa! Hemendik nabil berriro, oraingo honetan denbora gehiegi pasatzen utzi gabe, noski, oporrak historiara pasatu direnez... beno, beharbada hobeto erpeen artean ditudan errezetekin eta kritikekin jarraitzen baldin badut... gaur errezeta baten txanda da.

Nire azken sarreran esan zintuztedan bezala, pasa den uztailean, nire jabeek Madrilgo “Divina la Cocina” jatetxea aurkitu zuten eta, honi esker, plater bat ezagutu zuten, harrezkero noizean behin etxean jaten dutena, eta nik gaur, hemendik azalduko dizuet.

Arraroa irudituko zaizue, baina gaurko errezeta... barazki errezeta bat da, hori bai, nahiko berezia. Errezeta honi “Lekak salteatuak urdaiazpikoarekin eta ahuntz-gaztarekin” deitzen diote nire jabeek. Oso erraza da, ikusiko duzue.

Nire jabeek hurrengo osagaiak erabili zituzten (2 pertsonentzat, noski):

400 gr. lekak
Urdaiazpiko iberikoko xerra bat
4 xerra ahuntz-errulo batetik
Olioa
Gatza

Ikusiko duzuenez, azkarrak, errazak eta batez ere, onak dira.

Hasteko, eltze bat jarriko duzue sutan urarekin eta gatz pixka batekin. Ura irakiten hasten denean, leka moztuak gehituko dituzue. Lekek 12 minututan egosiak egon beharko dira.

Bitartean, urdaiazpiko iberikoa eta ahuntz erruloko xerrak ondo txikituko dituzue.

Azkenean, zartagin bat jarriko duzue sutan olio apur batekin. Olioa beroa dagoenean, urdaiazpikoa ipiniko duzue, eta minutu batez salteatuko duzue.

Lekak eginda daudenean, plater batean botako dituzue eta haien gainean, urdaiazpiko iberikoa eta ahuntz gazta banatuko dituzue.

Ez da zaila, ezta?

Horrela geratu zitzaien:





2012-09-19

Divina la Cocina Jatetxea - Madril


Ai ama, nola pasatzen den denbora… Hilabete bat daramat hemendik agertu gabe!! Badakizue, oporraldien arazoa zein den :P...  eskerrak egin ditudala, nahiz eta erpeen artean kritika pilo bat izan, meh meh meh!!

Zorionez, nahiz eta ni atseden hartzen egon nire sabel handia gorantz begira zegoen bitartean, nire jabeek janaria prestatzen jarraitu dute, baita jatetxeetara joaten ere (kabroiak).

Beno, eta nondik hasten naiz? Errezeta batengatik? Ala kritika batengatik? Ea, hau ez... hmm... zelako izena dauka beste hau!  Erabakita, kritika batengatik hasiko naiz.

Jatetxe baterako, “Divina La Cocina” izena iradokitzailea da, ezta? Nire jabeek Madrilera egin zuten azken bidaian ezagutu zuten, eta nik gaur, hemendik guzti - guztia azalduko dizuet.

Beno, hasteko kokatuko dut: jatetxea Madrileko hiriaren erdialdean dago, Colmenares kaleko 13garren zenbakian hain zuzen ere.

Jatetxe honetan bi menu jateko aukera daukazue, eguerdian eguneko menua 14 eurongatik (Gehi BEZa) eta, edozer momentuan, (bai eguerdian, bai gauean): Divina menua 26 eurongatik (kasu honetan BEZa ere gehitu behar da). Beno, nahiz eta ez esan, karta zuen esku dago, baina, gero ikusiko duzuen moduan, prezioak nahiko altuak dira.

Nire jabeek dastatu zituzten honako plater hauek:

Hasierako platerak:

  • Lekak salteatuak urdaiazpikoarekin eta ahuntz-gaztarekin. Plater hau gau horretako ustekabea izan zela diote nire jabeek. Originalak, zaporetsuak... harrigarriak!!
  • Arroz-pasta ravioliak izkiratzarrekin, mihi-arraina eta boletus saltsarekin. Goxoak, baina nire jabeek, beharbada zerbait harrigarriagoa espero zuten.  

Plater nagusiak:

  • Bigantxako ‘Villagodio’-a piperrekin eta ardo saltsarekin. Ustekabe negatibo txiki bat izan zen. Haragia gogorra zegoen eta , horretaz gain, nahiko gutxi egina.
  • Ahate-bularkia Porto saltsarekin eta tipula txikiekin. Entzun nuenaren arabera, bere zaporea ikusgarria zen, nahiz eta udareen zaporea ardotakoari esker baliogabetua geratu.

Postreak:

  • Sagar tartaleta ‘Cassis’ sorbetearekin eta Kirsh-eko aparrarekin. Oso goxoa zegoen, gainera janari beroa eta hotzaren arteko konbinazioa benetan harrigarria da.
  • Txokolate zuriko dorrea bioleta izozkiarekin eta albaka zoparekin. Gauaren etsipen handiena izan zen. Zaporea ez zen txarra, baina ezta ona ere, ezertan nabarmentzen ez zelako


Guztiarekin ere,  nire jabeek egiten duten azken balorazioa positiboa da: plateren kalitatea ona da, kantitatea egokia, aurkezpena bikaina eta, gutxi izango balitz, pertsonalaren aldetik jasotako tratua ereduzkoa da benetan.

Hala ere, balioespen hau “Divina” menuan oinarritzen da, hau desagertuko balitz, jatetxeak interesaren parte handia galduko luke, kartaren prezioak garestiegiak direlako. Plater gehienak, 20 eta 30 euro artean balio dute, eta hau, nire jabeen ustez, gehiegizkoa da. Hala ere, menua mantentzen duten bitartean, “Divina la cocina” jatetxea aukera bikaina da gau berezi bat pasatzeko konpainian.

Guztiarekin, nire jabeek jatetxe honi 7 puntu 10en gainean ematen diote.

Zuek ere joateko gogoak baldin badituzue, gogora ezazue gomendagarria dela erreserba bat egitea, beraz, beheko aldean utziko dizkizuet jatetxearen helbidea eta telefonoa.




28004 Madril

Telefonoa: 91 531 37 65

2012-08-09

Polboroi zuriak


Hmmm!! Gaurko errezetarekin, blog honek munduko errezeten bilduma txiki baten antza izango du, bertan errezeta italiarrak, hainbat jatetxe mota, eta, gaurtik aurrera, postre mexikar bat topatzea erraza delako.

Bai, badakit, arraroa da, baina horrela dira nire jabe maiteak... aurreko egunean afari tematiko bat prestatzea erabaki zuten eta gaur, nik, egun horretan jan zituzten postreak, hemen azalduko dizkizuet.

Errezeta internetetik aurkitu zuten, eta honen izena honako hau da: "Polboroi zuriak".

Zortzi polboroi egiteko, nire jabeek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

140 g. arto-irina (“Maicena”)
170 g. irina
120 g. gatzik gabeko gurina
100 g. azukrea
Limoi-birrindura

Bol handi batean, osagai guztiak ipiniko dituzue eta, eskuekin (Kontuz! Orea makina batekin prestatzea ez du balio!!) nahasketa egiten hasiko zarete indarrarekin, baita pazientziarekin ere (ikusi nuenaren arabera, pazientzia handiarekin gainera, meh meh meh!!).

Nahasketa bukatuta egongo da osagaiak bereiztea ezinezkoa denean, edo orea hautseko gazta antzeko itxura duenean. Nire jabeei nahasketa horrela geratu zitzaien:



Ez da zaila ezta? Beno, bakarrik bi pauso falta zaizkizue: polboroiei forma ematea eta labekatzea.

Polboroiei forma emateko, nahaste esku bete bat hartuko duzue eta eskuekin, nahasketa presionatu beharko duzue pixkanaka-pixkanaka eta kontu handiz, orea lehorra delako eta oso erraz apurtzen da. Kroketoi baten itxura (edo antzeko zerbait) lortu beharko duzue.

Hori lortzen duzuenean, polboroiak labean sartu beharko dituzue, baina hau egin baino lehen labea berotu behar izango duzue 200 gradutara. Bero dagoenean, polboroiak sartuko dituzue eta tenperatura jaitsiko duzue 180 gradutara, 25 minututan zehar horrela utziz.

Azken gomendio bat: polboroiak labeko erretilutik kendu baino lehen pixka bat hozten utzi, polboroiak oso bigunak direlako bero daudenean eta oso erraz apurtzen dira.

Guztia egina dagoenean, polboroi zuriek honako itxura izango dute:



Gogorrak, gozoak, .... desberdinak eta, entzun nuenaren arabera oso originalak.

2012-08-01

40 Café - Madril


Nire jabeak hainbat etapengatik pasatzen dira, baina nahiz eta frankizietatik ez abusatzea nahiago izan, noizean behin haietan erortzen dira (Vips, Ginos edo Starbucks adibide gisa hartzea zuzena izango zen).

Madrilera egin zuten azken bidaian, frankiziak (Starbucks izan ezik, noski) saihesten saiatu ziren, eta lortu zuten. Baina beno, azkenean, publizitatearen erruagatik zerbait antzekoa probatu zuten: “40 café”

“40 café”a ’40 Principales’eko jatetxe bat da, eta Madrilgo bihotzean kokatuta dago, Gran Via kaleko 55 zenbakian hain zuzen ere.

Nire jabeek esan zuten arabera, lokala ikaragarria da, eskaileretan pantaila pilo topatuko ditugu, eta lokalaren erdialdean irrati estudio bat topatu dezakegu, eta handik batzuetan saio batzuk igortzen dira.

Egia esateko, jatetxe hau jatetxe modelo berriaren lehena da, ikuskizunagatik nabarmentzen den tokian. Eta puntu honetan, nire jabeen ustez, topa dezakegu jatetxe honek daukan arazorik handiena.

Bai, ondo irakurri duzue, nahiz eta “40 cafe”a jatetxe bat izan, bere puntu ahulena bertan eskaintzen duten janarian dago, arrazoi nagusiak honako hauek izanik.

Arazorik larriena, gure ustez, bertan eskaintzen den janariaren kalitatea da. Nire jabeen kasuan, bi hanburgesa jan zituzten (bigantxako hanburgesa bat eta ‘koloreak gustuak’ izena zeraman beste bat, etxeko hanburgesa bezala ezagutua ere). Bi modalitateak ia berdin-berdinak ziren, hau da: haragi zati bat, uraza hosto bat eta saltsa arraro bat gainetik (zaporea emateko... urte batzuk atzean Mcdonald’s bezalakoa) zeramaten. Gainera, bi kasuetan hanburgesak patatak zeramatzaten, baina, noski, aurrez prestatutakoak.

Kolereak gustuak

Hau guztia gutxi izango balitz, oraindik gogorrena esan behar dizuet: bi hanburgesengatik, ur botilatxo batengatik era garagardo batengatik, 34 euro ordaindu zituzten. Haien iritziaren arabera, lapurreta bat izan zen janariaren kalitatea kontuan hartzen baldin badugu, baita jandako kopurua ere.

Agian, kolorezko ogiak (bai, hanburgesetako ogia koloreztatua da) arreta deitzen du, agian, lokal honen inguruan egiten den publizitate piloa jarraitua da baina, jatetxe bezala, nire jabeek ez dute inongo zalantzarik izan eta suspenditu dute, inoiz ez direla bueltatuko esanez. (Gutxienez, kartan eta prezioetan aldaketa sakonak ez baldin badira ematen.

Nahiz eta arrazoiak egon beste aukera bat hautatzeko, bere datuak uzten dizkizuet badaezpada ere:


40 Café
28013 Madril

Telefonoa: 91 758 77 76