2018-05-28

Juka frijiturik nola prestatu


Lasai, nahiz eta tituluagatik hura iruditu, ez dugu erratu, are gehiago, errezeta honi buruz sarrera bat egitea merezi duela uste dugu juka nola prestatu behar den azaltzeko. Merezi duen bezala ikusiko duzue.

Agian zuen burutik pasatu den lehendabiziko galdera jukari buruz izan da, zehazki ez dakizuelako zer den. Bada, juka Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan bera jatorria daukan tuberkulu tropikal bat da. Tuberkulu honen erabilera sukaldaritzan patataren antzekoa da, tuberkulurik ospetsuena. Hori bai, bai koipeetan, baita proteinetan ere, juka patataren azpitik dagoela esan behar dugu.

Bestalde, juka patata baino almidoi askoz gehiago dauka, hori dela eta tuberkulo honetan lehendabizikoa ordezkatzeko aukera bikaina daukagu. Hori bai, kontuz ibili behar gara, juka egosi behar dugulako sukaldatu baino lehen gluzido ziagenoak desagertu dezaten, azken hauek azetonaren eta zianuroaren eragileak direlako.

Beno, zuen beldur aurpegiak ikusi eta gero, errezetaren azalpenera goaz, kar kar kar.

Juka errazio pare bat frijitzeko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

Juka bat (ertaina edo handia)
Olioa
Ura
Gatza

Hasteko, 4 edo 5 zatitan moztuko dugu juka. Behin moztuta, zati bakoitza zurituko dugu eta azalaren bi geruzak ondo kenduko dizkiogu, lehena marroia eta gogorra eta bigarrena arrosa-koloreko mintza bezalakoa izanik. Bere kolorea guztiz zuria denean zuritze prozesua erabat amaituta dagoela jakingo duzue.

Lehendabiziko pausoa burutu eta gero, zati bakoitza bertikalki zatituko dugu 4 zati txikiagotan, bakoitzari erdialdeko partea kenduz. Kendu behar duzuen atala erraz ezagutuko duzue bere itxuragatik, kordoi baten edo enbor txiki baten antza duelako.

Jarraian, eltze bat jarriko dugu ur ugarirekin sutan irakitzen hasi arte. Segidan, moztutako zatiak gehituko ditugu eta gatza botako dugu, juka 20 minutuz utziz, erabat egosita egon arte. Momentu horretan, zatiak sutatik kenduko ditugu, hozten diren momentura arte erreserbatuz.

Hotzak daudenean, zatiak makiletara moztuko ditugu (patata makilak baino pittin bat lodiagoak izan behar dira). Hau egiten dugun bitartean, sutan zartagin bat olio kantitate eskuzabal batekin jarriko dugu berotzeko asmoarekin.

Olioa beroa dagoenean, juka zatiak zartaginean jarriko ditugu, bere kolorea urrearen antzekoa izan arte frijituz. Segidan, zatiak  paper xurgatzailearen gainean jarriko ditugu soberan dagoen olioa kentzeko asmoarekin.

Azkenik, frijitutako jukako makilak aurkeztuko ditugu plater nagusiari laguntzeko. Hau da, arrautzekin, hanburgesekin , arrainarekin, etab.

Juka frijitua


On egin!!

No hay comentarios: