2012-09-19

Divina la Cocina Jatetxea - Madril


Ai ama, nola pasatzen den denbora… Hilabete bat daramat hemendik agertu gabe!! Badakizue, oporraldien arazoa zein den :P...  eskerrak egin ditudala, nahiz eta erpeen artean kritika pilo bat izan, meh meh meh!!

Zorionez, nahiz eta ni atseden hartzen egon nire sabel handia gorantz begira zegoen bitartean, nire jabeek janaria prestatzen jarraitu dute, baita jatetxeetara joaten ere (kabroiak).

Beno, eta nondik hasten naiz? Errezeta batengatik? Ala kritika batengatik? Ea, hau ez... hmm... zelako izena dauka beste hau!  Erabakita, kritika batengatik hasiko naiz.

Jatetxe baterako, “Divina La Cocina” izena iradokitzailea da, ezta? Nire jabeek Madrilera egin zuten azken bidaian ezagutu zuten, eta nik gaur, hemendik guzti - guztia azalduko dizuet.

Beno, hasteko kokatuko dut: jatetxea Madrileko hiriaren erdialdean dago, Colmenares kaleko 13garren zenbakian hain zuzen ere.

Jatetxe honetan bi menu jateko aukera daukazue, eguerdian eguneko menua 14 eurongatik (Gehi BEZa) eta, edozer momentuan, (bai eguerdian, bai gauean): Divina menua 26 eurongatik (kasu honetan BEZa ere gehitu behar da). Beno, nahiz eta ez esan, karta zuen esku dago, baina, gero ikusiko duzuen moduan, prezioak nahiko altuak dira.

Nire jabeek dastatu zituzten honako plater hauek:

Hasierako platerak:

  • Lekak salteatuak urdaiazpikoarekin eta ahuntz-gaztarekin. Plater hau gau horretako ustekabea izan zela diote nire jabeek. Originalak, zaporetsuak... harrigarriak!!
  • Arroz-pasta ravioliak izkiratzarrekin, mihi-arraina eta boletus saltsarekin. Goxoak, baina nire jabeek, beharbada zerbait harrigarriagoa espero zuten.  

Plater nagusiak:

  • Bigantxako ‘Villagodio’-a piperrekin eta ardo saltsarekin. Ustekabe negatibo txiki bat izan zen. Haragia gogorra zegoen eta , horretaz gain, nahiko gutxi egina.
  • Ahate-bularkia Porto saltsarekin eta tipula txikiekin. Entzun nuenaren arabera, bere zaporea ikusgarria zen, nahiz eta udareen zaporea ardotakoari esker baliogabetua geratu.

Postreak:

  • Sagar tartaleta ‘Cassis’ sorbetearekin eta Kirsh-eko aparrarekin. Oso goxoa zegoen, gainera janari beroa eta hotzaren arteko konbinazioa benetan harrigarria da.
  • Txokolate zuriko dorrea bioleta izozkiarekin eta albaka zoparekin. Gauaren etsipen handiena izan zen. Zaporea ez zen txarra, baina ezta ona ere, ezertan nabarmentzen ez zelako


Guztiarekin ere,  nire jabeek egiten duten azken balorazioa positiboa da: plateren kalitatea ona da, kantitatea egokia, aurkezpena bikaina eta, gutxi izango balitz, pertsonalaren aldetik jasotako tratua ereduzkoa da benetan.

Hala ere, balioespen hau “Divina” menuan oinarritzen da, hau desagertuko balitz, jatetxeak interesaren parte handia galduko luke, kartaren prezioak garestiegiak direlako. Plater gehienak, 20 eta 30 euro artean balio dute, eta hau, nire jabeen ustez, gehiegizkoa da. Hala ere, menua mantentzen duten bitartean, “Divina la cocina” jatetxea aukera bikaina da gau berezi bat pasatzeko konpainian.

Guztiarekin, nire jabeek jatetxe honi 7 puntu 10en gainean ematen diote.

Zuek ere joateko gogoak baldin badituzue, gogora ezazue gomendagarria dela erreserba bat egitea, beraz, beheko aldean utziko dizkizuet jatetxearen helbidea eta telefonoa.




28004 Madril

Telefonoa: 91 531 37 65

No hay comentarios: