2011-07-24

Meloi sorbetea

Inspirazioaren iturriak ia amaigabeak dira, gutxienez hori pentsatzen dut nire jabeak ikusten ditudanean sukaldean. Batzuetan Arguiñano sukaldariarengatik idatzitako liburu batetik ateratzen dituzte errezetak, baina aurreko egunean, “Ristorante L’oliva”tik hartu zuten gaur azalduko dudan errezeta: “Meloi sorbetea”.

Oso, oso erraza da gaurko errezeta, benetan. Erraza bezain freskagarria, hain zuzen ere. Ez nauzue sinesten? Ains...

Beno, haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

Meloi erdi (kilo eta koska)
Limoi bat
180gr. azukrea
250ml. Ura


Ikusi nuen arabera, osagai eskas hauekin, meloi sorbetea horrela presta dezakezue:

Lehenengo urratsean, meloiari azala eta haziak kendu behar zaizkio, gero, poliki-poliki txikitu behar duzue meloia. Hori eginda dagoenean, meloia bol batean ipiniko dugu eta irabiagailu batekin likidotuko duzue.

Meloia likido dagoenean, limoi zukua gehituko duzue eta (kontuz! Limoi-oskola gorde behar duzue geroago erabiltzeko) apur bat gehiago, irabiatuko duzue.

Bigarren urratsean almibar arin bat prestatuko duzue. Hori egiteko, sutan ura, azukrea eta limoi-oskola ipiniko dituzue, ondo irabiatuz egosi arte. Memento honetan, nahasketa minutu pare bat gehiago utziko duzue suan etengabe irabiatuz.

Almibarra hotza dagoenean, bolan osagai guztiak nahasteko ordua iristen da.

Eta azkenean, azken pausua iristen da, bola izozkailuan sartu behar duzue, eta beno, pazientzia handia hartu behar duzue, sorbetea lortzeko ia-ia hiru ordu gutxi gora behera behar direlako, hori bai, ordu bakoitzean sorbetea irabiatu behar duzue izotza kentzeko.

Itxura ona dauka, ezta?


Biboteak milikatzeko!!

2011-07-12

Ristorante L'Oliva - Vitoria - Gasteiz

Azken finean, azal lodia dute nire jabeek! Afaltzera joan nahi dutela? Beno arazorik gabe, erreserba egiten dute eta katutxoa (hau da, ni neu) etxean uzten dute alhadurak sentitu gabe, eta bitartean, nik nori janaria eta mimoak eskatzen dizkiot?

Beno, aurreko egunean, nire jabe maiteak bere urtebetetzea ospatu zuen; hain zuzen ere, bere 23. urtebetetzea, eta noski etxetik kanpo afari berezi bat egiteko aitzaki ezin hobea izan zen. Eta nora joan ziren? Ba... “Ristorante L’oliva” jatetxera joan ziren. Haiek jatetxea ezagutzen zuten, orain dela bi urte beste afaria “L’oliva”n antolatu zutelako eta gainera, asko gustatu zitzaielako.

Ezer baino lehen, nire jabeen ustez jatetxetik gauza pilo bat nabarmendu ditzake baina denon artean, garrantzitsuenak dira: arnastu den ingurunea eta jendearen arreta Marien aldetik (jantokiko arduraduna).

Jendea jatetxera sartzen denean jantoki txukun bat aurkitzen du, oso ondo apainduta eta primerako mediterraneo ingurune sinestezinarekin, dena, erosotasuna lortzeko lehenengo momentutik.

Mariak eta Giorgiok jatetxea kudeatzen dute eta egia esateko, bikote berezia osatzen dute. Maria jantokia darama eta bere senarra, Giorgiok sukaldeko arduraduna da. Hori, nire esklaboen ustez (barkatu, nire jabeen ustez) urrutitik nabaritzen da, arreta handiz egiten dutelako dena, xehetasun txikien eta guzti ere bai.

“Eta janariari buruz, zerbait berezia azalduko diguzu?” zeure buruari galdetzen diozue... Bai, noski, zerbait azalduko dizuet oraintxe bertan, lehenik jatetxearen kartak ez dituzu aurkituko pizzak eta hori, nire jabeen ustez oso ona da bestelako jaki italiarren berezitasunak ezagutzeko. Gainera, jatetxeko platerak oso harrigarriak dira.

Edozein kasuan, nire jabeek plater guztiak banatzea haien artean aukeratu zutenez (zintzoak diren, ezta? Haien artean bai, nirekin... deus ez!!).

Beno, azkenean haiek hurrengo platerak aukeratu zituzten:

• Entsalada baltsamikoa: Benetan, izugarri gustatu zitzaien. Gainera haiek normalean entsalada askotarikoak prestatzen dituzte, eta entsalada baltsamikoen nahasketa zaporetsua eta harrigarria iruditu zitzaien.
• Espageti lemoi saltsarekin: Plater hori ustekabe atsegina izan zen haientzat. Gainera, platera Mariaren gomendioa izan zen eta azkar, gaueko ustekabean bihurtu zen.
• “Bresaola” carpaccio: Agian ez dakizue, baina “bresaola” hestebete italiar bat da, batzuentzat “cecina”-ren antzekoa da, hara ere, nire jabeen arabera “Bresaola” “Cecina” baino goxoagoa da...
Meloi sorbetea: Bai, ondo irakurri duzue... meloi sorbetea. Freskagarria, goxoa, afari horretako postrerik hoberena, dudarik gabe.
• Tiramisú: Postre italiar tipiko bat, gainera errezeta originalaren arabera eginda zegoen. Asko gustatu zitzaien eta auskalo, agian egun batean egiten saiatuko dira... kar kar kar


Nire jabeen arabera, plater hauek guztiak zerbait berezia zeuzkaten... denak etxekoak ziren, eta hori gaur egun jatetxe batean aurkitzea ia-ia ezinezkoa da, baina beno, agian hori da bere ezaugarririk nabarmena haren lehiakideen kontra, gainera prezioak igo gabe, nire jabeek 35€ bakoitza ordaindu zituzten (ardoa eta “Limoncello” txupito bat sartuta) . Mariak eta Giorgiok oso harro egon daitezke.

Azkenean, bakarrik nota falta da, eta beno, txaplata haien arabera, jatetxeak 9 merezi du. Hori bai, dastapen menu “ustekabe” bat gehitzen badiote kartari (egiten ari diren arabera “Baisakhi jatetxea”-ren nagusiak), bere nota pixka bat altuagoa izango litzateke. Menu horrek ziur aski arrakasta handia lortuko luke, batez ere kontuan izaten Mariaren gomendioak.

Nolanahi ere, “Ristorante l’oliva” jatetxera joatea gomendatzen dizuet, aldiz, janaria italiarra gustatzen bazaizue.

Joateko gogoak baldin badituzue, gogora ezazue gomendagarria dela erreserba bat egitea, beraz, hemen bere datuak uzten dizkizuet:





Ristorante Italiano L’oliva
C / Beato Tomás de Zumárraga, 70
01003 Vitoria-Gasteiz (Álava)
Tel: 945 22 10 03

2011-06-30

Hegaluze eskabetxatua eta tomatearekin egindako lasagna freskoa

Aurreko egunean, haiek sukaldean ikusten nituenean pentsatu nuen: “baina, zenbat lasagna mota ezberdina daude?” Nik ez dakit baina ziur aski pilo bat, gutxienez nire jabeek lauzpabost mota ezberdin egin dituzte (“Kuiatxo lasagna”, ”Barazki lasagna hirugihar-ukituarekin”, “Lasagna porru eta patatatekin” eta Greziar lasagna edo "Moussaka”).

Baina beno, gaurko bertsioa uste dut hoberena dela, gutxienez ni bezalako katutxo politentzat. Bai, asmatu duzue... gaurko errezeta arraina dakar; hegaluzea hain zuzen ere... bere izena da “Hegaluze eskabetxatua eta tomatearekin egindako lasagna freskoa”.

Haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten, noski, bi pertsonentzat:

2 hegaluzezko (edo atunezko) azpizun
6 kaneloi plaka
Entsalada tomate bat
Tipula erdi
Azenario bat
Gatza
Olioa
Oreganoa


Nik ez dakit nondik atera zuten errezeta hori, baina bizpahiru aldiz prestatu dute eta nik aldi bakoitzean gogoekin jango nuke, baina ez da horrelako mauka egokituko!

Beno, agian, errezeta azaltzen hasi beharko nuke, ezta?

Hasteko, tipula eta azenarioa txikitu behar dituzue zartaginean sartu baino lehen, gero zartaginean ondo egosten uzteko, gutxi gora behera, 20 minutu su txikian. Hori egiten duzuen bitartean, bol batean olioarekin eta ozpinarekin nahasketa bat prestatu behar duzue (Olio –hiru partez bat- herena behar da).

Bitartean, eltze batean ura egostera ipini behar duzue, kaneloi-plakak prestatzeko (urrats honetan ezin dizuet lagundu, uste dut kaneloi-plakak egosteko fabrikatzailearen argibideak irakurri behar dituzuela).

Esku pare bat daukazue, ezta? Beno, agian tomatea prestatzeko ordua ailegatzen ari delako ;), beno hori egiteko, tomateak garbitu behar dituzue eta hori eginez gero, tomateak xerretan moztu beharko dituzue. Bol batean tomate-xerrak jarriko dituzue, olioz, gatzez eta ozpinez ondo ondatzeko.

Plakak prestatuak daudenean, freskatu behar dituzue.

Tipula eta azenarioa ondo egosita daudenean, sua itzali behar duzue hegaluzea azpizunak ipini baino lehen. Hegaluzea hamabost minutu beratuz utzi behar duzue, eskabetxe baten modukoa lortzeko.

Hori eginda bakarrik gauza bat falta zaizue, platera prestatu. Nire jabeek, atuna geruza bat eta tomate geruza bat txandakatu zituzten.

Azkenean, platera horrela geratu zen:



Biboteak behin eta berriz miazkatzeko, ezta?


2011-05-26

Miyako Jatetxe Japoniarra - Logroño

Edozein egunean nire jabeei berriz ere lapurtuko diet urdaiazpiko iberikoko pakete bat!! Zergatia zein den? Nekatzen nautelako... ospera!! Begira, orain dela egun batzuk Logroñora txango bat egitea erabaki zuten eta ni, noski etxean geratu nintzen, pentsua zeukan bol batekin eta beste bat urarekin, eta gainera, nik ez nien eman baimena!!

Laburbilduz, gauza da... entzun dudanaren arabera, txaplata horiek Laurel kalera joatea aukeratu zuten pintxo bereziak dastatzeko, baina zoritxarrez pintxoak ez zitzaizkien gustatzen. Azkenean, jatetxe bat bilatu aurretik bi pintxo jan zituzten. Erdi desengainatuak zaudenean, jatetxe berezi bat topatu zuten... itxura bikaina, gaueko menua eta gainera japoniarra zen... bi aldiz pentsatu gabe sartu ziren.

Jatetxea “Miyako” deitzen da eta ezaugarri berezi bata dauka: “Teppanayaki” izena daukan teknika bat ezartzen dute (bezeroen aurrean plater gehienak prestatzen dituzte). Ains, asko gustatuko litzaidake hemen Gasteizen teknika hori ikustea, baina nahiz eta Ginza Jatetxe japoniarra eduki, ez da gauza bera (jendearen arabera, jatetxea oso txarra eta garestia da, eta sukaldariak ez dira japoniarrak, txinatarrak baizik).

Kartaz gain, jatetxeak bi menu ezberdinak eskaintzen dizkigu, bata 23€gatik bestea 28€gatik (gehi BEZA, noski). Nire jabeek “Miyako” menua aukeratu zuten (merkeena, nola ez) eta entzun dudanaren arabera, menua liluragarria iruditu zitzaien, bakarrik haien iritziz bi plater ez zeukaten maila egokia. Edozer kasuan, hemen “Miyako” menua uzten dizuet:

Lehenak

  • Biribilkitxoak Tokio estiloa
  • Enpanadilla frijitua
  • Otarrainska frijituak ogi birrinduarekin
  • Otarrainska biribilkitxoa
  • Itsaski “Maki” tempuran.
  • Alga entsalada

Bigarrenak

  • Izokin “Nigiri” sushi.
  • Atunezko sashimi.
  • Otarrainska gozo-lehor "Maki"
Postrea

  • “Banana sushi” txokolatezko estalpenarekin

Iradokitzailea da, ezta? Gainera, nire jabeei plateren aurkezpena eta zerbitzarien azalpenak asko gustatu zitzaizkien. Bitxia da? Bai, agian bai, baina haiek zerbitzari jator batekin topo egin zuten. Agian horregatik plater bakoitza zer zen azaldu zien eta garrantzitsuena, nola jan behar ziren.

Laburbilduz, nire jabeen arabera, jatetxe honek 8.5 puntu 10en gainetik lortzen ditu. Beno, badakizue... noizean behin Logroñora joaten baldin bazarete eta ez badakizue zein jatetxe erabakitzea jateko eta horretaz gain zerbait berria frogatzeko gogoak baldin badituzue, “Miyako” jatetxean aukera ona daukazue.


Badaezpada, jatetxearen datuak utziko dizkizuet:



Miyako Teppanyaki jatetxea

Av. Gran Vía, 65

26005 Logroño

Tel: 941 220 366

2011-05-16

Banana Muffinak

Miau!! Nola gustatzen zaidan hemendik (zuen iruzkinen eta errezeten artean) ibiltzea!! Batzuetan, interneteko katutxo zoragarria eta modernoena sentitzen naiz, eta bakarrik horregatik, gaur azalduko dizuet errezeta berri bat. Aurreko egunean, berriz egin zuten: sukaldera sartu ziren plater berri bat prestatzeko. Oraingo honetan ezkerrak eman behar dizkiot “Directo al paladar” web orrialdeari, gaurko errezeta handik atera zutelako. Beno, besterik gabe, gaurko erreza da: “Banana Muffinak”

“Muffinak”, hitz polita da, ezta? Baina badakit, agian pixka bat ezezaguna da baina beno, gure artean, “muffinak” madalenak dira (agian pixka bat handiagoak, baina azken finean, magalenak). Gainera, nire jabeek ustekabe txiki batekin topo egin zuten eta “muffin” erraldoiak lortu zituzten, flanak egiteko moldeak erabili zituztelako.

Hala eta guztiz ere, haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

· 2 banana (ahal den neurrian, banana umutuak erabili)
· Arrautza bat
· Legamia koilaratxo bat
· Gatza koilaratxo erdi bat
· 70 gr. margarina
· 100 gr. azukrea
· 200 gr. irina


Osagaiak oso normalak dira, edozein supermerkatuan aurkitu ditzakezue, baina beno, hau ez da aitzaki bat postre txarra egiteko, eta kasu honetan, labetik atera den usaina da.... ains!! Primeran!! Biboteak behin eta berriz miazkatzeko...

Beno, lanera... nire jabeek bol batean bananak xehatu zituzten. Hori eginda, margarina deseginda (minutu batekin mikrouhinean nahikoa da), azukrea eta arrautza gehitu zituzten eta dena ondo irabiatu zuten ore homogeneo bat lortu arte.

Orea lortzen duzuenean irina bahetuta eta legamia gehitu behar dituzue. Azkenean, irabiatzen hasi baino lehen, gatza gehituko duzue eta memento horretan bai, irabiatzea tokatzen zaizue gogoekin, kar kar kar… Jabeek irabiagailua erabili zuten, pixka bat alferrak direlako… Beno gauza da nahasketa irabiatu behar duzuela ore uniforme bat eta pikorrik gabekoa lortu arte.

Azkenean, jabeek orea banatu zuten moldetxo batzuetan (puntu honetan, nire gomendioa da magalena moldeak erabiltzea, bestela magalena erraldoiak lortuko dituzue (nire jabeak bezala…).

Hau egin eta gero, haiek labea 180 gradutara ipini zuten eta berotu zenean, moldeak ipini zituzten eta labean 30 minutu uzten zuten.

Emaitza finala ez da txarra ezta?




Zer iruditzen zaizue? Niri, behintzat asko harritu ninduen errezeta hau! Miau!!