2010-09-18

Barazki kaneloiak hirugihar-ukitu batekin

Bat, bi, hiru eta, ia-ia, lau hilabete daramatzat errezeta bat idatzi gabe. Buah! Zer gaizki! Zorionez, pasa den igandean nire jabeak plater berezi bat egin zuten, eta noski, ni han nengoen espiatzeko (bai, bakarrik espiatzeko, badakizue haien esaldi gustukoena... “ hau ez da katutxoentzako janaria ”).

Bata bestearen atzetik, osagaiak prestatu zituzten eta hauek izan ziren:

8 kaneloi-plaka
100 gr. kuia
½ kuiatxo
½ tipula
½ piper berde
50 gr. hirugihar
Irina koilarakada bat
Gatza
Olioa

Ah! Gogora ezazue: haiek bi dira, eta osagai hauek bi pertsonentzako dira... gero erantzukizunak ez dizkidazue eskatu, hmmm.

Beno, hasteko, barazki guztiak txikitu zituzten. Bitartean, zartagin bat olioarekin suan ipini zuten. Olioa berotuz gero, tipula eta piper berdea ipini zituzten. Bost minutu geroago, kuia, kuiatxoa eta hirugiharra ipini zituzten eta suan utzi zituzten bost minutuetan, ondo frijitzeko. Buah! Zelako usain ona somatzen zen... hmmm!

Bitartean, edalontzi batean ura egostera ipini zuten, kaneloi-plakak prestatzeko (urrats honetan, uste dut kaneloi-plakak egosteko fabrikatzailearen argibideak irakurri behar dituzuela... izan ere, ez dakit zer motatako kaneloi-plakak erabiliko dituzue.)

Plakak prestatzen zituzten bitartean, bexamel bat prestatu zuten. Nola? Beno, oso erraza da: beti bezala, me me me! Horrela: esne-ontzi batean, olio pixka bat gehitu zuten. Olioa beroa zegoenean, tipula txikituta gehitu zuten. Minutu pare bat geroago, tipula urrezkoa zegoenean, irin koilarakada bat gehitu zuten eta dena ondo nahastu zuten orearen homogeneotasuna lortzeko. Orea lortu zutenean, esnea gehitu zuten gatz pixka batekin eta berriro nahasten zuten, pikorren eraketa saihesteko.

Plakak prestatuta zeudenean, freskatu zituzten. Bitartean, bexamel pixka bat banandu zuten eta barazkiei gehitu zioten, eta noski, dena nahastu zuten.

Azkenean, lan dibertigarriena iritsi zen: plakak barazkiaz bete. Ai ene, janaria ukitzea nola gustatzen zait!

Beno, azkenik kaneloiak estali zituzten bexamelarekin, gaztaz hautseztatu eta labean sartu zituzten, gainerretzeko.

Zelako itxura zeukan. Ala ez?

Barazki kaneloiak hirugihar-ukitu batarekin

Azkenik, esango dizuet bere itxuragatik pentsa dezakegun baino askoz hobeagoak ziren.

No hay comentarios: