2011-05-16

Banana Muffinak

Miau!! Nola gustatzen zaidan hemendik (zuen iruzkinen eta errezeten artean) ibiltzea!! Batzuetan, interneteko katutxo zoragarria eta modernoena sentitzen naiz, eta bakarrik horregatik, gaur azalduko dizuet errezeta berri bat. Aurreko egunean, berriz egin zuten: sukaldera sartu ziren plater berri bat prestatzeko. Oraingo honetan ezkerrak eman behar dizkiot “Directo al paladar” web orrialdeari, gaurko errezeta handik atera zutelako. Beno, besterik gabe, gaurko erreza da: “Banana Muffinak”

“Muffinak”, hitz polita da, ezta? Baina badakit, agian pixka bat ezezaguna da baina beno, gure artean, “muffinak” madalenak dira (agian pixka bat handiagoak, baina azken finean, magalenak). Gainera, nire jabeek ustekabe txiki batekin topo egin zuten eta “muffin” erraldoiak lortu zituzten, flanak egiteko moldeak erabili zituztelako.

Hala eta guztiz ere, haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

· 2 banana (ahal den neurrian, banana umutuak erabili)
· Arrautza bat
· Legamia koilaratxo bat
· Gatza koilaratxo erdi bat
· 70 gr. margarina
· 100 gr. azukrea
· 200 gr. irina


Osagaiak oso normalak dira, edozein supermerkatuan aurkitu ditzakezue, baina beno, hau ez da aitzaki bat postre txarra egiteko, eta kasu honetan, labetik atera den usaina da.... ains!! Primeran!! Biboteak behin eta berriz miazkatzeko...

Beno, lanera... nire jabeek bol batean bananak xehatu zituzten. Hori eginda, margarina deseginda (minutu batekin mikrouhinean nahikoa da), azukrea eta arrautza gehitu zituzten eta dena ondo irabiatu zuten ore homogeneo bat lortu arte.

Orea lortzen duzuenean irina bahetuta eta legamia gehitu behar dituzue. Azkenean, irabiatzen hasi baino lehen, gatza gehituko duzue eta memento horretan bai, irabiatzea tokatzen zaizue gogoekin, kar kar kar… Jabeek irabiagailua erabili zuten, pixka bat alferrak direlako… Beno gauza da nahasketa irabiatu behar duzuela ore uniforme bat eta pikorrik gabekoa lortu arte.

Azkenean, jabeek orea banatu zuten moldetxo batzuetan (puntu honetan, nire gomendioa da magalena moldeak erabiltzea, bestela magalena erraldoiak lortuko dituzue (nire jabeak bezala…).

Hau egin eta gero, haiek labea 180 gradutara ipini zuten eta berotu zenean, moldeak ipini zituzten eta labean 30 minutu uzten zuten.

Emaitza finala ez da txarra ezta?




Zer iruditzen zaizue? Niri, behintzat asko harritu ninduen errezeta hau! Miau!!



No hay comentarios: