2011-06-30

Hegaluze eskabetxatua eta tomatearekin egindako lasagna freskoa

Aurreko egunean, haiek sukaldean ikusten nituenean pentsatu nuen: “baina, zenbat lasagna mota ezberdina daude?” Nik ez dakit baina ziur aski pilo bat, gutxienez nire jabeek lauzpabost mota ezberdin egin dituzte (“Kuiatxo lasagna”, ”Barazki lasagna hirugihar-ukituarekin”, “Lasagna porru eta patatatekin” eta Greziar lasagna edo "Moussaka”).

Baina beno, gaurko bertsioa uste dut hoberena dela, gutxienez ni bezalako katutxo politentzat. Bai, asmatu duzue... gaurko errezeta arraina dakar; hegaluzea hain zuzen ere... bere izena da “Hegaluze eskabetxatua eta tomatearekin egindako lasagna freskoa”.

Haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten, noski, bi pertsonentzat:

2 hegaluzezko (edo atunezko) azpizun
6 kaneloi plaka
Entsalada tomate bat
Tipula erdi
Azenario bat
Gatza
Olioa
Oreganoa


Nik ez dakit nondik atera zuten errezeta hori, baina bizpahiru aldiz prestatu dute eta nik aldi bakoitzean gogoekin jango nuke, baina ez da horrelako mauka egokituko!

Beno, agian, errezeta azaltzen hasi beharko nuke, ezta?

Hasteko, tipula eta azenarioa txikitu behar dituzue zartaginean sartu baino lehen, gero zartaginean ondo egosten uzteko, gutxi gora behera, 20 minutu su txikian. Hori egiten duzuen bitartean, bol batean olioarekin eta ozpinarekin nahasketa bat prestatu behar duzue (Olio –hiru partez bat- herena behar da).

Bitartean, eltze batean ura egostera ipini behar duzue, kaneloi-plakak prestatzeko (urrats honetan ezin dizuet lagundu, uste dut kaneloi-plakak egosteko fabrikatzailearen argibideak irakurri behar dituzuela).

Esku pare bat daukazue, ezta? Beno, agian tomatea prestatzeko ordua ailegatzen ari delako ;), beno hori egiteko, tomateak garbitu behar dituzue eta hori eginez gero, tomateak xerretan moztu beharko dituzue. Bol batean tomate-xerrak jarriko dituzue, olioz, gatzez eta ozpinez ondo ondatzeko.

Plakak prestatuak daudenean, freskatu behar dituzue.

Tipula eta azenarioa ondo egosita daudenean, sua itzali behar duzue hegaluzea azpizunak ipini baino lehen. Hegaluzea hamabost minutu beratuz utzi behar duzue, eskabetxe baten modukoa lortzeko.

Hori eginda bakarrik gauza bat falta zaizue, platera prestatu. Nire jabeek, atuna geruza bat eta tomate geruza bat txandakatu zituzten.

Azkenean, platera horrela geratu zen:



Biboteak behin eta berriz miazkatzeko, ezta?


No hay comentarios: