Barazkia? Hmmm.... ez dizuet engainatu nahi baina, beste gauzak baino gutxiago gustatzen zaizkit, baina beno, batzuetan, uste dut barazkiak jatea ona dela. Gainera kasu honetan, egia esateko, plater hau oso gozoa geratu zen.
Haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:
Porru-sorta bat (hiru edo lau porruekin)
2 Patata lodiak (edo 3)
Gazta zati bat
Gatza
Olioa
Hasteko, porruei berde aldea kendu zieten. Jarraian, porruak ondo garbitu zituzten. Garbitu ondoren, porruak zatitan moztu zituzten geroxeago zartagin batean ipintzeko. Porru moztuak zartaginean 10 bat minutu geratu ziren, ondo egosita egon ziren arte.
Porruak egosten ziren bitartean, patatak lumatu zituzten. Patatak lumatu ondoren, xerretan l moztu zituzten, lodiera txikikoak.
Jarraian, labeko erretilu batean, osagai prestatuak (patata-xerrak, eta porru egosiak) ipini zituzten, lasagna gisa bezala, hau da, patata geruza bat, beste porruetako geruza, eta azkenean, beste patata geruza bat.
Azkenean, labean sartu baino lehen, gazta xerra bat ipini zuten. 40 minutu egon zen labean, 180 gradutara ipinita.
Nahiz eta barazkia izan... ez dauka itxura txarra, ezta? Haiei gustatzen zaie. Niri? Beno, aukera bat eskainiko nioke, baina badakit zuen erantzuna: “hau ez da janari bat katutxoentzat”...
No hay comentarios:
Publicar un comentario