2018-07-30

Pintabocas jatetxea - Vitoria-Gasteiz


Duela hilabete batzuk komentatu genizuegun moduan, Gasteizko hirian bere eskaintza gastronomikoa zalantzarik gabe hobetzen duten hainbat aukera agertu dira azken hilabete hauetan. Aurreko aukeran “Eskolaberri Soul Cooking” jatetxea gomendatzen baldin bagenuen, gaurko sarreran beharbada publikoaren aldetik arrakasta gehien jaso izan duen aukerari buruz hitz egingo dugu: “Pintabocas” jatetxea.

“Pintabocas” jatetxean erreserbatzeko hainbat saiakera egin eta gero, azkenean ordua eta mahaia lortu genituen bere sukaldetik irteten diren platerak probatzeko. Eta jada gustatu zitzaigula aurreratzen dizuegu, egun horretatik hainbat aldiz itzuli garelako, eta, horren ondorioz, bai bere karta, baita bere eguneko menua ere dastatu izan ditugu. Baina beno, pausoz pauso joango gara.

Jatetxera iritsi bezain pronto izan genuen inpresioa oso atsegina izan zen, nahiz eta beste aurreko ekimen batzuengatik lokala ezagutu, bere ganga-formako zurezko zorua ematen dion xarma mantenduz, baina atmosfera modernoago bat sortzen duten hainbat aldaketekin batera konbinatuz.

Hasieran esan digun moduan, azken bi edo hiru hilabetetan, talde honetako kideek hainbat alditan joateko aukera izan dugu. Hori dela eta, bere eskaintza gastronomikoa nahiko ondo ezagutzen dugu, orokorrean oso interesgarria izanik.

Eguneko menuan hasierakoak, plater nagusiak, postreak eta edariak (urteko ardoa eta ura) barne daude, guztia 13 euroren truke pertsona bakoitzeko. Egia esanda, menua oso konpentsatua dago, entsaladekin, pastekin, arrozekin, haragiarekin eta arrainarekin aukeran. Horretaz gain, guztia estilo tradizionala jarraituz prestatuta dago, baina ukitu moderno batekin kasu guztietan eta nahiko zainduta dagoen aurkezpen batekin mahaira ailegatuz.

Jatetxearen kartari buruz hitz egiten baldin badugu, aitortu behar dugu plateren eskaintza oso bitxia eta nahiko berezia dela, sukaldaritza tradizionaleko platerak proposamen internazionalekin nahasten dituelako. Hori dela medio, entsaladak, txuletillak, ukondoa edo risottoak hauekin zerikusirik ez daukaten beste plater batzuekin nahastu egiten dira, adibiderik nabarmenenak perretxiko nahasketarekin prestatutako piadinak, otarrainak tex-mex estilora prestatutak, edota barazkiak tenpuran teriyaki saltsarekin zerbitzatuta izanik. 

“Pintabocas” jatetxearen kartatik frogatu ahal izan ditugun plater guztien artean, honako hauek gomendatuko dizkizuegu:

“Arroz beltza txipiroiekin eta alioliarekin”: Arroz saldatsu on bat bere puntuan dauden txipiroi batzuekin bazkaltzeko aukera paregabea da.

“Perretxikoko eta hirugiharreko Piadinak ziape eta ezti saltsarekin”. Bere zapore-konbinazioengatik plater honek bihurtu du, beharbada, gure platerean gogokoena, ideal partekatzeko.

“Patatak hirugihar kremarekin, arrantxoko saltsarekin eta grana padano gaztarekin”. Patata frijituengatik maiteminduta dauden pertsonentzat, baita partekatzea maitatzen dutenentzat ere. 

“Pintabocas burguer”. Etxeko hanburgesa da kartako gomendagarrienetako bat, txuletoi-haragi ona eta Cesar-saltsa oso hanburgesa berezia sortzen dutelako.  

“Coulant”. Zalantzarik gabe, postre hau ideala da afari bat hatzak miazkatzen amaitzeko.

Amaitzeko, “Pintabocas” jatetxearen hain positiboak ez diren bi gauza partekatuko ditugu zuekin gure kritika amaitu baino lehen. Lehendabizikoa plater bat da, “Papurtutako txerri-saihets-hezurretako molletea marakuiazko jogurtarekin, garagardo-karameluarekin eta kañako azukre beltzarekin”, oso gozoa iruditu zitzaigulako hanburgesa bat izateko. Hobetzeko bigarren gauza bere zerbitzuaren aldetik dator, bezeroei ematen zaien tratuaren aldetik hain zuzen ere. Hau da, nahiz eta tratua mahaian zuzena izan, erreserbatzerakoan edo informazioa eskatzera joateko orduan bezeroarekiko arreta atseginagoa izan behar da.

Guztiarekin, eta “Pintabocas” jatetxe arrakastatsu bat denez gero, jarraian bere kontaktu-datuak uzten dizkizuegu erreserba egiteko:


Pintabocas
01004 Vitoria-Gasteiz

Telefono zbk:  945 339 660

No hay comentarios: