Konbentzituta gaude noizbait pentsatu duzuela ilarrak plater batean aurki
dezakegun barazkirik aspergarriena dela, eta, gure ustez arrazoia daukazuela
esan behar dugu. Gaur erregela hau egiaztatzeko gaitasuna daukan salbuespena
azalduko dizuegu.
Bai, gure asmoa da frogatzea ilarrak ere dibertigarriak izan ahal dira,
nahiz eta bere forma galdu behar izan. Gaur “ilar kaneloien” errezeta azalduko
dizuegu. Errezeta hau ezagutzera apuntatzen zarete? Eta, hobetzera?
Prestaketa aurrera eramateko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu (bi
pertsonentzako):
6 kaneloi plaka
125 gramo ilar
Arrautza gogortu bat
Atun lata bat
4 antxoa (edo urdaiazpiko iberikoko xerra bat)
Piper lata bat
Baratxuri atal bat
Olioa, 50 ml.
Esnea, 25 ml.
Elur puntura eramandako zuringo bat
Egingo dugun lehena kaneloi plakak prestatzea izango da, eta, hori egiteko
fabrikatzailearen instrukzioak jarraituko ditugu (eta hau izan daitezke:
irakitea, beratzen jartzea, etab.). Behin prestatuak, gordeko ditugu.
Segidan, ilarrak jarriko ditugu irakitera gatz apur batekin, eta 10 minutuz
utziko ditugu irakiten.
Bitartean, gure kaneloiei lagunduko dien saltsa prestatzen dugu, muselina
bat (edo nahiago baduzue, maionesa leun bat). Hori egiteko, irabiagailuaren edalontzian
jarriko ditugu: baratxuri atala, gatz apur bat, olioa eta esnea, eta dena
irabiatuko dugu saltsa trinko bat lortu arte. Azkenean, elur puntura
prestatutako zuringoa gehituko dugu eta berriz, ondo nahastuko dugu (leunki eta
beti behetik goian).
Ilarrak prestatuta daudenean, xukatuko ditugu eta bol batean ipiniko ditugu
sardexka batekin zapaltzeko. Gero, arrautza gogortua, piperra eta antxoak (edo
urdaiazpiko xerra) ondo xehatuak gehituko ditugu eta, berriro, guztia ondo
nahastuko eta zapalduko dugu sardexka batarekin.
Animo! Gutxi falta zaizue! Benetan, puntu honetara heltzen zaretenean bakarrik
kaneloiak betetzea izango da beharrezkoa errezetarekin amaitzeko eta, hori
egiteko, koilara bete bat erabiliko duzue ilar nahastea kaneloien plaketan
ipintzeko. Kaneloiak erabat bete geratzea, oso garrantzitsua da.
Azkenik, bakarrik platera aurkeztu beharko duzue, eta, hori egiteko, zer
iruditzen zaizue gure proposamena? Muselinarekin bexamel baten itxura bilatzen…
Desberdina eta dibertigarria, ezta?
On egin!
No hay comentarios:
Publicar un comentario