Gure ustez, janari indiarra zerbitzatzen duten jatetxe gutxi daude
Espainian zehar eta, daudenak, gune
espezifiko batzuetan egoten dira normalean. Horregatik, orain dela urte batzuk,
Palma de Mallorcan geundela, Baisakhi jatetxera joan ginen janari honen zaporeak
ezagutzera. Pasa den astean Madrilera joan ginen asteburua pasatzera eta, han
topatu dezakegun eskaintza gastronomikoa hain zabala denez, indiar jatetxe
batera joatea erabaki genuen.
Gure aukera “Tandoori Station” jatetxea izan zen eta, orokorrean, gure gustukoa izan zela aitortu behar dugu.
Gure aukera “Tandoori Station” jatetxea izan zen eta, orokorrean, gure gustukoa izan zela aitortu behar dugu.
Jatetxera heldu ginenean, sarreran dagoen zerbitzaria egun batzuk lehenago
erreserbatu genuen mahaira arte eraman zigun eta, eserlekua hartu bezain
pronto, jatetxearen karta edarien kartarekin batera utzi ziguten. Kartan
dastapen menua ere eskaintzen zen eta, irakurritako kritikei kasu egitea
erabaki genuenez, dastapen menua eskatzea erabaki genuen.
Kontuan izan behar dugu jatetxearen estiloa metro geltoki batena dela eta,
hori dela eta, menua geltokietan banatuta dago, segidan ikusi ahal dezakezuen
bezala:
1go geltokia: Aperitiboak
Geltoki honetan lau plater guztira ekarri zizkiguten, lehendabiziko biak
azken biekin batera jateko izanda, ikusi ahal duzuen moduan:
- Hasteko, ogi indiarra gaztaz beteta ekarri ziguten. Ogi honek, naan izena jasotzen duena, oso zapore berezia zeuka.
- Ogiarekin batera, hiru saltsa desberdin ekarri zizkiguten, bakoitzak zapore desberdinarekin eta, inportanteena, pikante kopuru desberdinarekin. Saltsa hauen helburua lehenengo geltokiaren plater guztiekin nahastea da, lehenengoa leuna izanez, bigarrena pixka bat gogorra eta, azkena, oso pikantea, ia-ia ahotik sua botatzea eragiten duten saltsa horietariko bat.
- Jarraian, etxeko ohorezko enpanadillak patata, ilar eta espezia pikanteekin beteak ekarri zizkiguten. Plater honek, “Samosa” izena jasotzen duena, goxoa zegoen, baina bere zaporea aldatzen zen segun eta zer saltsa erabiltzen genuen.
- Geltoki honekin amaitzeko, “Pakora” izeneko plater bat ekarri ziguten, hau da, txitxirio irinarekin birrineztatuko barazkiak. Bere zaporea, berriro, oso berezia iruditu zitzaigun.
2garren geltokia: Tandoori
Geltoki honetan bi plater ekarri zizkigutek, eta haien izenak oso arraroak
zirela jarraian ikusi ahal dezakezue:
- “Murg ka tikka”, edo oilasko paparra zatitan espezietan beratua eta “Tandoori” labean erreta. Nahiz eta goxoa egon, gehiago espero genuela aitortu behar dugu.
- “Sheek Kebab”, edo txahal haragi txikitua “Tandoori” labean prestatuta belar eta espezia ugariekin batera. Plater hau frogatzerakoan oso goxoa iruditu zitzaigun baina, berriro, guk espero genuen mugara ez zen heldu.
3garren geltokia: Curryak
Nahiz eta curry batzuk oso pikanteak izan, dudarik gabe afari osoko platerik hoberenak izan
ziren. Guztira hiru curry ekarri zizkiguten “Pulau” arrozarekin batera, hau da,
basmati arroza kanela, karda-momo, anis puskatu eta azafraiarekin nahastuta
curryak jaten genituen aldi berean dastatzeko. Curry guztiak oso goxoak zeuden,
baina, ikusiko duzuen moduan, bakoitzak bere berezitasunak zeuzkan.
- Hasteko, “Murghi makhan wali”, edo oilasko, tomate eta espezia currya saltsa leunarekin dastatu genuen. Oso goxoa zegoen eta, gure ustez, bere zaporea oso berezia zen.
- Geroago “Gosht ka roghan josh” izen bitxia zeraman currya dastatu genuen, edo, beste era batean esanda, txahal currya espezia, tomate eta belarrekin. Honi pikantea gehitu behar zaio eta, gure ustez, pikante kopurua pixkatxo bat pasatuta zegoen.
Azken currya “Malai paneer wala kofta” deitzen zen, eta patata eta gaztazko
“haragi-bolak” (haragirik gabekoak) almendra saltsarekin zerbitzatuak. Guretzat,
hiruretatik txarrena izan zen.
4garren geltokia: Bidaiaren amaiera
4garren geltokia: Bidaiaren amaiera
Afaria amaitzeko postreak ekarri zizkiguten. Hauek plater berean
zerbitzatuak ekarri zizkiguten, honako hauek izanda.
- Almibarren prestatuko esneko bizkotxo bolatxoak. Oso bigunak eta goxoak. Bere izena indiarrez? “Gulab jamun”. Arraroa, ezta?
- Pistatxoko izozkia, edo, indiarrez, “Kulfi”. Hitz batekin definitu behar baldin badugu, desberdina izango zen.
Nahiz eta gure gustukoa izan, gauza batzuk hobetu behar direla uste dugu.
Hasteko, janari gehiena ez zigun eraman Indiaraino jaten genuen bitartean eta,
hau, arraroa egin zitzaigun kontuan izaten baldin badugu Palman izan genuen
esperientzian plater guztiekin herrialde horretara joatea bezala izan zela.
Honi jatetxearen estiloa gehitu behar zaio, oso polita, baina industrialde
batekin antza handia duena eta ez Indiarekin.
Edarien aldetik, menuan ez daude barne eta, aukeren artean, ez daude
Indiako edariak, ardoen kasuan gehienak erriorakoak izanda. Zorionez, zerbait
desberdinagoa aukeratzeko posibilitatea izan genuen edateko, Australiako ardo
zuri bat hautatzen azkenean. Baina, zalantzarik gabe, jatetxe honen arazorik
handiena modako lokal bat izatea da, non oso zaila da mahai bat lortzea ez
baldin badugu mahaia lehentasunarekin hartzen. Gure kasuan, asteartean larunbaterako
hartu genuen tokia, eta 22:30tan afaltzeko aukera eskaini ziguten soilik beste
ordutegi guztietan tokirik ez zegoelako.
Portzierto, mahaiak oso txikiak eta oso gertu daude bata besteagatik, eta horrek, jatetxea jendez gainezka baldin badago (pasa den astean bezala) hitz egiteko zailtasunak eragiten ditu. Gure ustez, eskaintzen duten janaria jende pilo bat erakartzen duenez eta zaporea orokorrean ona denez, ez dira gelditu bere janaria oraindik hobeagoa egiteko ideian pentsatzen
Tandoori Station jatetxeko jangela |
Portzierto, mahaiak oso txikiak eta oso gertu daude bata besteagatik, eta horrek, jatetxea jendez gainezka baldin badago (pasa den astean bezala) hitz egiteko zailtasunak eragiten ditu. Gure ustez, eskaintzen duten janaria jende pilo bat erakartzen duenez eta zaporea orokorrean ona denez, ez dira gelditu bere janaria oraindik hobeagoa egiteko ideian pentsatzen
Gure kasuan, esperientzia askoz positiboagoa negatiboa baino izan zen, eta,
horregatik, bueltatuko ginatekeela esaten dizuegu, eta horregatik gure nota 7,5
puntukoa da.
Erreserbatzea oso gomendagarria denez, hemen uzten dizkizuegu jatetxearen
datuak.
28006 Madril (Madril)
Tel.: 91 401 22 28
No hay comentarios:
Publicar un comentario