2014-02-12

Ikea Jatetxea - Vitoria-Gasteiz


Guretzat, urteak betetzea poztasuna eragiten digun zerbait da, are gehiago urtebetetzearekin batera hamarkadaz aldatzen baldin badugu. Bi gauzak ospatu behar genituenez, ospakizuna era berezi batean antolatzea pentsatu izan genuen, afari berezi batekin oraindik bereziagoa den toki batean.

Agian horregatik, eta sorpresa moduan antolatuta, gure hiriko jatetxe ospetsu batera joatea erabaki genuen. Izendatuko jatetxea “Restaurante Ikea” da, eta Gasteizko hiriaren sarrera batean kokatuta dago, Castillako ataria kaleko 27 zenbakian hain zuzen ere.

Gainera, jatetxera iritsi bezain laster, ustekabe atsegina hartu genuen… bai, areto arduradunak berotasunez hartu gintuen, gure zamarrak gorde zituen eta mahairaino eraman gintuen lasaitasun osoz.

Aretoa, Javier Mariscal arkitekto ospetsuaren diseinua daramana, baso bateko lasaitasunera garraiatzen gaitu, bere tratatu gabeko egurrarekin estaliak dauden hormekin, argiztapen beroarekin. Sentsazio arraroa izan genuen, “zein ondo gaude hemen” eta “hau ez da guretzat” ideiekin bueltaka aldi berean.

Asier Urbinaren (jatetxe honetako sukaldeko bigarrena) aholku onak jaso eta gero, ‘Ilaski’ destatzeko menua aukeratu genuen. Menu honetan etxeko sarrerako bat, bost plater eta bi postre daude barne, urarekin, ardoarekin (D.O. Rioja Alavesa) eta kafearekin batera, hau guztia 60€ren truke pertsonentzako, BEZa barne.

2013ko abenduan, Ilazki menua honako platerengatik osatuta zegoen:

Sarrerakoa:


  • Ogi makilatxoak gazta, erromero eta tatariar saltsarekin.


Platerak:

  • Ondo txupitoa abakando kremarekin eta ziazerba espumarekin. Badakigu plater arraroa dirudiela, baina abakando krema eta ziazerba espumaren nahasketa primerakoa da. Horretaz gain, Onddo txupitoa ez da atzera geratzen.
  • Alkatxofa frijituen tartaria gari esparrago eta foierekin.
  • Bieirak salteatuak leka, baratxuri eta burrata entsaladarekin. Ohorezko matrikulako platera iruditu zitzaigun, bai zaporearen aldetik baita aurkezpenagatik ere.
  • Lupia-zatia txangurro krema, tipulazko konpota eta zerba basearekin. Inoiz dastatu dugun lupiarik hoberena honako hau izan zen.
  • Idi-zatia labean prestatutako patatekin eta piper konfiturarekin. Plater honetako gauzarik hoberena berarekin batera jateko ekarri zizkiguten gatzak izan ziren, honako hauek Añanako Gatza, gatz ardoztatua, gatz ketua eta Himalaiako gatza izanda.


Postreak:

  • Fruta mazedonia cava gelarekin eta mangoko sorbetearekin. Freskagarria eta lurrintsua.

  • Gazta izozkia fruitu gorriekin infusionatua. Garratza? Goxoa? Ba bi gauza hauen artean zebilen jokoa, beharrezkoa den neurrian bi kasuetan, hori bai. Amaiera zoragarria menu perfektu batentzat.


Hau guztia gutxi izango balitz, IKEAko langileek gure ospakizunera gehitu nahi izan ziren beti eskertuko ditugun bi keinuekin, bere bi sukaldarien agurrarekin (Iñaki Moya eta Asier Urbina) eta, azkenik, hirugarren postre bat eskainiz sorpresa bezala, marrubi eta txokolatezko pasteltxo bat bi kandelekin batera.



Jatetxe asko ezagutzen ditugu bai Gasteizen baita beste hiri batzuetan ere, eta dudarik gabe esan dezakegu jatetxe honek bisitatu ditugun guztien artean hoberena dela, inongo dudarik gabe. Janaria primerakoa da, zerbitzua oso jatorra eta, horretaz gain, elkar egiten duten talde-lanarekin bezeroak ikus dezake nola saiatzen diren beragan harridura sortzen, poztasuna, azkenik ongizate sentsazio sakon bat eragiten. Hau guztiagatik, argi eta garbi daukagu bueltatuko garela.

Gainera, prezioari buruz hitz egiten baldin badugu, gure ustez azkenean ez da batere garestia kontuan izaten baldin badugu gauza guztiak barne daudela menua eskatzekotan.

Dudarik gabe gomendatzen dizuegu gutxienez bizitzan behin etortzea, gure nota 10 batekoa izanez.

Gogora ezazue mahaia erreserbatzeaz joatea erabakitzen baldin baduzue. Horretarako, hemen jatetxearen datuak utziko dizkizuegu.



01007 Gasteiz (Araba)
Tel.: 945 144 747

No hay comentarios: