2010-03-31

Matxete Erretegia - Vitoria-Gasteiz

Aitzaki bat, bakarrik aitzaki bat behar dute kanpora afaltzera ateratzeko! Eta, asteburu honetan aitzakia bat izatea lortu zuten. Joan den larunbatean kanpora joan ziren afaltzeko, eta, noski, ni etxean geratu nintzen, kiribilduta, telebista aurrean.

Okasio horretan, zerbait berezia bilatu zuten, leku ezezagun bat haientzat. Ez zen hain zaila, haiek jatetxe gutxi ezagutzen dituztelako, eta, dudarik gabe, beste jatetxe baten platerak dastatu zituzten. Matxete erretegia aukeratu izan zen.

Iritsia oso erraza izan zen, alde zaharrerantz joan ziren baina bere inguruan geratu ziren, Aihotz enparantzaren 4 zenbakian (edo Matxete enparantza) hain zuzen ere.

Itzuli zirenean "Matxete erretegia" oso polita zela esaten zuten; etxe zahar batean dago, baina primeran berrituta dago, hau da, jatetxeak mantentzen du bere zahar estiloa, baina material berriekin konbinatuta (argiak, egurrak, aire girotua, ke-erauzgailua, eta abar oso modernoak dira) erosotasuna lortzeko (egia esateko, jatetxea ikusteko izugarrizko gogoa daukat).

Jatetxeak menu batzuk dauzka, baina bakarrik taldeentzat (uste dut, lau pertsona baino gehiago), eta haiek bi zirenez (Lastima! :P Hori niri etxean usteagatik gertatzen zaie! Beno, nire presentzia eta txakurrarena beharrezkoa izango zen menua jateko…), karta eskatu behar izan zuten, baina beno, uste dut, aukera oso ona egin zutela. Ezetz? Ba, begira ezazue zein goxoak diren plater hauek:

Hasierako platerrak:
Hestebete iberikoko taula (urdaiazpikoa, txorizoa, solomoa, ...)
Perretxiko-nahaskia

Plater nagusiak:
Foie freskoa Oportoko saltsarekin.
Azpizunarekin egindako hostopila foie freskoarekin.

Postreak:
Goxua
Arroz-esneko moussa


Eta gainera, ardo ontze berezi batekin jan zituzten plater hauek: “ Marques de Vitoria ” (2006ko.). Zelako aurpegia!!

Uste dut, "Matxete erretegia" asko gustatzen zaiela, Gasteizko jatetxerik onena ez dela (orain arte, uste dut, Gasteizko jatetxerik onena "El Portalón" dela), baina beno, aukera ona da afari bat egiteko (afari erromantiko bat edo taldeko afari bat egiteko, baita zerbait ospatzeko ere).

Hala eta guztiz ere, jatetxe hau eskaintzen digun janaria oso, oso goxoa da. Horretaz gain, bertan lan egiten duten zerbitzariak profesionaltasun handiz egiten dute bere lana eta jatetxearen prezioak, nahiz eta merkeak ez izan, ez dira beste jatetxe famatuetan kobratzen dituztenak bezain garestiak. Gutxienez, hau guztia esan zuten nire jabeak etxera ailegatu zirenean.

Nire jabeen iritziz, jatetxe honetara ez joatea bekatu handi bat da. Horregatik, nik gomendatzen dizuet jatetxe hau bisitatzea. Benetan, asko merezi du!

Animatzen zaretenerako, hemen uzten dizkizuet leku honen datuak.



"Asador Matxete Erretegia"
Aihotz enparantza, 4
01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoak: 945 131821 – 945 149385

No hay comentarios: