Noizean behin, gure sukaldean gauza berriak prestatzea gustatzen zaigu, betiko
platerengatik irteteko asmoarekin. Pasa den asteburuan, aspalditik arreta deitzen
zigun errezeta bat prestatzen saiatu ginen, izokin tartar bat.
Bai, ondo irakurri duzu: tartar bat, hori bai, tartar berezi bat, sagar
garratza eta ahuakatea daramatzalako. Segidan ikusiko duzuen moduan, plater
fresko eta erraz baten aurrean gaude.
Plater hau prestatzeko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu (2
pertsonentzat):
2 izokin xerra
Sagar garratz bat
Ahuakate bat
Tipulin txiki bat
Dijoneko ziape kafe koilarakada bat
Limoi erdia
Gatza
Piperbeltza
Ez da zaila, gainera ez duzue sua ezertarako erabili behar, bakarrik ondo
zorroztutako ganibet bat erabili beharko duzue. Prest zaudete? Bai, ba…
aurrera!!
Hasteko, izokin xerrak prestatuko dituzue. Hori egiteko, izokina garbituko
duzue, azala eta hezur guztiak kenduz. Kontuz, azken zati hau oso garrantzitsua
delako.
Ondoren, izokin zerrak kubo txikietara moztuko dituzue (zentimetro erdikoak
gutxi gorabehera) eta bol batean jarriko dituzue. Hori eginda dagoenean,
tipulina moztuko duzue kubo txikietan baita (izokin kubo txikien tamainara) eta
bolean beste osagaiekin batera ipiniko duzue. Sagarrarekin gauza bera egingo
duzue. Azkenean, gatza eta piperbeltz apur bat gehituko dituzue Dijoneko ziapeko
kafe koilarakada batekin batera, eta guztia ondo nahastuko duzue eskuekin
(kontuz izokina ez apurtzearekin).
Momentu honetan, bola filmatuko duzue eta hozkailuan ipiniko duzue platera aurkezteko
ordua heldu arte.
Bitartean, ahuakatea prestatuko duzue eta, horretarako, ahuakatea kubo
txikietan moztea beharrezkoa da. Kubo txikiak gordeko dituzue katilu batean
limoi txorrotada batekin.
Bakarrik gauza bat falta zaizue, platera aurkeztea eta, hori egiteko, oinarria
lehen egin ditugun ahuakate kubo txikiekin prestatuko duzue eta, bere gainean,
izokina, sagarra eta tipulina ipiniko dituzue.
Honako hau aurkezpen posible bat da:
On egin!
No hay comentarios:
Publicar un comentario