2014-01-23

Risotto beltza txibiarekin eta ganbekin

Badakizue risottoa edo saldatsu arroza asko gustatzen zaigula etxean, zapore konbinazio asko onartzen dituelako, bere prestaketa prozesua nahiko erraza delako eta, gainera, orokorrean mundu guztiari gustatzen zaiolako.

Aurreko egunean, zerbait berria probatzeko gogo handia genuenez, gure arroza errezeta errepertorioa pixkatxo bat berritzea erabaki genuen. Gaur azaltzen dizuegun arroz beltz honen errezeta azkenean aukeratu genuena izan zen. Mahaian arrakasta handia lortu zuenez, gure errezeta segidan azalduko dizuegu.

Bi pertsonentzako prestatu nahi baldin badugu honako errezeta hau, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

200 g. arroz biribila edo arborioa
Txibi ertain bat
2 txibi tintako poltsa
6 ganba
Tipula erdia
Piper gorri erdia
Tomate txiki bat
Ardo zuri edalontzi erdia
750 ml arrain salda
Perrexil freskoko sorta bat
Gatza, piperbeltza eta olioa

Hasieran egingo duguna txibia ondo garbitzea izango da, bere tinta katilu txikian gordez txibi tintako poltsekin batera. Jarraian, ganbak ondo garbituko ditugu, bere buruak eta oskola atal haragidunetik bananduz. Parte haragitsuak gordeko ditugu plater batean gaztarekin, piperbeltzarekin eta olioarekin batera.

Hori eginda dagoenean, arrain salda jarriko dugu berotzera. Salda berotzen den bitartean, tipula erdia txikituko dugu eta laukitxo txikietan moztuko dugu txibia. Dena gordeko dugu.

Dena prestatuta daukagunean, eltze zabal bat jarriko dugu sutan olio koilarakada pare batekin. Olioa beroa dagoenean, tipula prestatuko dugu su txikitan. Minutu batzuk pasatzen direnean, txibi kubotxoak gehituko ditugu gatz apur batekin. Minutu pare batez urreztatuko ditugu ondo nahastuz.

Minutu pare hori agortzen denean, ardoa gehituko dugu eta ondo nahastuko dugu erdira eraman arte. Hau gertatzen denean, arroza gehituko dugu eta, berriz, ondo nahastuko dugu. Behin guztia nahasita eta arroza berotuta, salda gehituko dugu arroza estali arte. Tenperatura hartzen duenean, txibi tinta gehituko dugu eta ondo nahastuko dugu.

Hemendik aurrera, arrozak salda edaten duen bakoitzean berriro saldarekin estaliko dugu. Hori hiru aldiz egingo dugu egosketan zehar. Hamabi minutu ondoren (gutxi gora behera), arroza prest egongo da atseden hartzeko. Hori egiteko, eltzea estaliko dugu eta sutatik baztertu dugu.

Atsedena hartzen duen bitartean, piperra eta tomatea ondo txikituko ditugu eta zartagin batean dena prestatuko dugu gatza eta piperbeltz apur batekin. Sutan utziko dugu, gutxi gora behera, hamar minutuz. Azkenik, beso irabiagailuagatik pasatuko dugu saltsa bat lortu arte.

Amaitzeko, eta platera aurkeztea falta zaigula kontuan izanda, ganbak plantxagatik pasatuko ditugu, minutu bat alde bakoitzeko eta kitto.

Etxean, horrela geratu zitzaigun:

Risotto beltza txibiarekin eta ganbekin


Zer iruditzen zaizue?


On egin!

No hay comentarios: