Gaur ez zaituztet gehiegi nekatuko, gaurko errezeta oso motza delako eta gainera, gehiegi hitz egiteko gogorik ez daukadalako (ez naiz etxeko erregea? Hori bada :oP).
Beno, egia esateko, gaur azaltzen dizuedan errezeta prestatzea oso erraza da eta, aldi berean, osagaiak lortzea oso neketsua izan daitekeelako (beno, agian basaranak dauzkazue etxeko lorategian, me,me, me!!).
Beno, banoa! … Gaur nola egin behar duzue etxeko patxarana azalduko dizuet.
Osagaiak hauek dira:
600 gr. Basaran
¾ lt. Anis goxoa
¼ lt. Anis lehorra
5 kafe pikor
1/3 kanela-zotz
Limoiaren azala zati bat
Konturatu zarete, ala ez? Beno ba, konturatu ez direnentzat osagai hauek patxaran litro bat egiteko direla esango dut. Bi litro nahi baldin badituzue, osagaiak bitik biderkatu behar dituzue. Hiru litro nahi baldin badituzue, hirutik biderkatu behar dituzue osagaiak. Eta horrela denbora guztian.
Beno, hemendik argi eta garbi dago, baina galdetuko didazue: Nola egin ahal dut etxeko patxarana?... Oso erraza da.
Botil edo bonbilla bat hartu behar duzue, eta barrualdean osagai osoak sartu behar dituzue eta kitto. Beno, kitto ez, ontzia leku ilun batean ipini behar duzue (oso garrantzitsua da, prozesua iluntasuna behar du, patxaran txar bat lortuko duzue baldintza hau betetzen ez bada).
Eta bakarrik gauza bat falta da: pazientzia, patxarana lortzeko lau edo bost hilabete behar direlako.
Azkenean, emaitza honako hau izango da:
Aizue, kontuz patxaranarekin, azken kopa normalean arriskutsua delako… me, me, me!!
1 comentario:
Hasiera Jesus, Unai(nire semea)eta ni , asko gustatzen zaidan eta patxaran hasiera hobea,baina Lorena es du guztatzen, noiz bizi izan zen Iruñean nuen, baina hemen ez nuen aurkitu endrinak baduzu. Es dakit nola esatea Euskeraz.
Muxu handi bat
Publicar un comentario