Gezurra dirudi, baina orain dela hilabete pare bat, nire jabeek beste
jatetxe italiar batekin topo egin zuten (Gasteizen, nola ez). Nahiz eta
jatetxea nahiko ospetsua izan, egun horretara arte haientzat ez zen ezaguna
izan.
Aipatutakoa jatetxea “La Trattoria da Luigi” deitzen da eta Gasteizko Angela Figuera
Aymerich kaleko 8 zenbakian (Lakuako auzoan) kokatuta dago.
Lehenengo inpresioa pixkat txarra izan zen… haiek beste bikote batez
lagunduak heldu ziren jatetxera (sentitzen dut, baina ez dut gogoratzen zer
ospatu nahi zuten oraingo honetan. Auskalo!) eta bat batean “Coca-Cola”ko
errotulu handi batekin topo egin zuten. Gertaera hau haiek gaizki pentsatzea
jatetxeari buruz eragin zuen, haiek ezagutzen dituzten gainerako italiar
jatetxeetan hau ez delako gertatzen, sarrera askoz zainduagoa dagoelako.
Bigarren inpresioa pixka bat aldatu zen, baina ez pentsa. Lokala nahiko
handia da, baina nortasuna falta zaio. Hala eta guztiz ere, lokala oso alde on bat dauka, jantokitik sukaldea
ikusten delako. Nire jabeen ustez hori oso berezia da. Ez duzue uste?
Beno, janariari buruz hitz egiteko ordua iristen ari denez, nire jabeek eta
haien lagunak jan zituzten platerak hurrengoak izan ziren:
Hasierako platerak:
- “Riga Lecca Baffi”: Plater honen izenaren atzean makarroi berezi batzuekin egin zuten topo nire jabeek. Platerra buztinezko ontzietan aurkeztuta zegoen eta, makarroiekin batera, perretxikoak eta tomatea topatzea posiblea zen. Nire jabeei asko gustatu zitzaien.
- “Tortellini panna”: Hau da, haragiz betetako “tortellini”-ak esnegaina erabiliz egindako saltsa batekin. Nire jabeei asko gustatu zitzaien, baina, haien ustez, ez zen aurreko platera bezain ona.
Plater Nagusiak:
- Pizza “Volturno”: Pizza honetan mota askotako hestebeteak barazkiekin batera topatzea oso erraza zen. Nire jabeei asko gustatu zitzaien, batez ere orea oso ondo egina zegoelako.
- “Calzone Milanese”: Hau da, “pizza itxi” bat. Nire jabeen gustukoa izan zen, baina haien iritziz plater hau sinplegia zen, bakarrik gazta eta york urdaiazpikoa zeramalako.
Postreak:
- “Pannacotta”: Zuek dakizuen moduan, nire jabeek badakite “pannacotta” egiten, eta, haien iritziz, jatetxe honetan jan zutena haiek egiten dutena baino askoz txarragoa zen.
- “Limoncello”-ko izozkia: Dudarik gabe, plater hau izan zen gau horretan izan zuten ustekaberik handiena, industriala zelako. Gainera, jatetxean ipini zioten prezioa ez zen batere baxua…
Ikusten duzuenez, nire jabeek egiten dituzten balorazioak
nahiko irregularrak dira. Honek zer esan nahi du? Ba, haien arabera, jatetxe
honetan nahiko ondo jatea erraza dela, baina beste jatetxe batzuetan prezio
berberagatik askoz hobeto jateko aukera dagoela. Adibidez, italiar jatetxeen
artean, “Da Vinci” jatetxea askoz hobeagoa iruditu zitzaien diru kopuru
berdinarekin.
Honek ez du esan nahi jatetxe honetan gaizki jaten dela,
eta horregatik ez dizuet esango hona ez etortzeko, zuen gustukoa den zerbait
kartan topatzea nahiko erraza delako. Horregatik, haiek ipintzen dioten azken
nota da 6 bat.
Hemen bere datuak uzten dizkizuet:
"La Trattoria da Luigi"
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 00 33 00
No hay comentarios:
Publicar un comentario