Denbora luze bat ezer argitaratu gabe egon eta gero, post batekin itzultzen
gara asko gustatzen zaigun atal bat berreskuratuz. Atal honen ezaugarririk
nagusiena gure bi pasio nagusienak elkartzen dituela da, hauek turismoa eta
gastronomia izanik. Gaur, post honekin “Non jan dezakegu Zaragozan?” galderari
erantzuten saiatuko gara, hainbeste beldur ematen duten turistentzako tranpak
saihesten saiatuz.
Aragoiko hiriburua ezezagun handi bat da askotarako (Norbaitek esan ahal
digu zein den burura etortzen zaion lehendabiziko irudia Zaragozan pentsatzen
duenean? El Pilarreko basilikaren argazkirik ezagunena, beharbada?). Bada,
Zaragoza askoz gehiago da, adibidez: “Alfajería”ren jauregia, Salbatoreren
katedrala edio Caesaraugustako hiri erromatarra Zaragoza direla esan dezakegu,
hori bai, gastronomia ahaztu gabe.
Aragoiko hiriburuaren gastronomia tradizionalaren oinarria baratzeko
produktuetan eta fruituetan topatzen dugu, haragien artean Aragoiko ternaskoa
(arkume gaztea) platerrik famatuena izanik. Eta honen guztiaren ondoren,
Zaragozako kaleetan zeharreko gure ibilbide gastronomikoa hasiko dugu, gurekin
etortzeko gogoekin?
Nahiz eta Zaragozan jatetxe onak eta desberdinak egon, sarrera honetan pintxoei
eta errazioei buruz hitz egitea erabaki dugu, hiri honen kaleak bizitzaz
betetzen direlako jarduera honi esker. Hau esanda, gure ibilbidea kroketa
batzuen bila joaten hasiko gara:
Coso Kalea, 14
Unean egindako kroketak, lokalean jateko edo zure etxera eramateko. Gure
kasuan kroketoiak frogatu genituen (handiak delako) “izkiratzarreko” eta “karamelu
oilasko”ak, bere prezioa 2 eurokoa ale bakoitzeko izanik. Eta bukatzeko, Oreoko
kroketa bat eta txokolatea intxaurrekin erabiliz egindako beste bat hautatu
genituen. Egia esateko, Kroketa gozoak harrigarriak eta oso gomendagarriak
iruditu zitzaizkigun.
Geldialdi hau eta gero, pintxotan ibiltzeko gunerik famatuenera joatea
gomendatzen dizuegu. Bai, jarraian “Tubora” joango gara, inguru horretatik
hautatu ditugun lokalak honako hauek izanik:
Estébanes kalea, 8
Guneko klasiko bat da. Bere espezialitateak arrautza puskatuak eta kroketak
(zapore desberdinak, noski) dira, bere harrizko hormen artean edo kalean jan
ahal izango ditugunak. Gure kasuan “arrautza puskatuak foiearekin” (12 euro)
frogatu genituen, eta bai zaporeagatik baita kantitateagatik (oso eskuzabala)
hori bai, anoa eskuzabala zen), gomendagarriak direla uste dugu.
Libertad kalea, 16
Bere izena ikusita, uste dugu bere espezialitatea txanpiñoiak direla jakin
izan duzuela. Hanburgesa txiki baten antza daukan aurkezpen batekin zerbitzatzen
dituzte txanpiñoiak, normalean ganba txiki batekin koroatuta. 1.60 euroren
truke bi edo hiru txanpiñoi izango ditugu. Oso onak daude eta garagardo batekin batera, plazer
txiki handi bat direla esan dezakegu.
Libertad kalean, 12
Hartan sartuko zara bere jangelaren diseinuagatik, baina bere giroagatik eta
bere pintxo merke eta zaporetsuengatik geratuko zara. Hala ere, ahalik eta
azkarren bueltatzeko erabakia hartuko duzu, zerbait desberdina edo aurreko
bisitan alde batera utzi zenuen plater bat dastatzeko asmoarekin. Gure kasuan
“Azpizuna foiearekin”, “Patata betea erretako ternaskoz”, “Untxiko gyozas” eta
“Patatak ‘a la gresca’” dastatu genituen, eta guztiak ikusgarriak apartak
iruditu zitzaizkigun. Leku oso gomendagarria, benetan.
Eta bukatzeko, zer iruditzen zaizue etxeko bizkotxoa jatea? Ba, Pilarreko
basilikatik gertu toki apropos bat horretarako topatu dezakegu.
Santiago kalean, 5
Leku oso pintoreskoa. Bere jabeek zapore desberdineko etxeko bizkotxoak
egiten dituzte egunero. Giro atsegina kafe bat edo mojito bat hartzeko bizkotxo
anoa eskuzabala batekin batera (2 eurongatik soilik). Gosaltzeko edo arratsalde
erdian askaltzeko ideala da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario