Sarrera berri honekin hainbeste gustatzen zaizkigun bidai gastronomikoekin
jarraitzen dugu, eta, horretarako, Italiaraino joango gara gaurko errezetaren
bila. Egia esanda, aitortu behar dugu errezeta hau oso berezia dela
denborarekin izan dituen mutazioengatik (gure gustura, erabat behargabekoak).
Gaur, txoko txiki honetan Karbonara saltsaren errezeta azalduko dizuegu.
Gaur egun jatetxe askok bere kartetan pasta-plateren bat karbonara
saltsarekin eskaintzen dituzte, baina sarritan platera jasotzen dugunean, hirugihar
zatiekin eta esne-kreman igeriketan dabilen pasta plater batekin topatzen gara.
Aukera hau gure gustukoa ez denez, gaur etxean prestatzen dugun bariantearen
errezeta azalduko dizuegu, hau da, esne-kremarik gabekoa edo tradizionala.
Pasta Karbonara saltsarekin bi pertsonentzako prestatzeko, hurrengo
osagaiak erabiliko ditugu:
200 g pasta (etxekoa, freskoa, lehorra … gustura)
70 g hirugihar
50 g gazta arraspatua (parmatarra edo pecorinoa)
2 arrautza ertainak (pasta 100 g bakoitzagatik, arrautza bat)
Piper beltza (aukerakoa)
Gatza
Olioa
Lehendabizi egingo duguna pasta prestatzea izango da. Horretarako, etxean
egindako pasta zoragarri batengatik
gozatzeko asmoa baldin badaukagu, aurreko batean esparru honetan partekatu genuen
errezeta erabili ahal duzue. Hala ere, errezeta honetarako nahiago duzuen pasta
mota (hau da, freskoa, lehorra, etab.) erabili ahal duzue ere (gogoratu kasu
horretan egilearen instrukzioak jarraitzea komenigarria dela). Pasta prest
dagoenean, xukatuko dugu eta erreserbatuko dugu.
Pasta egosten den bitartean, hirugiharra moztuko dugu kubo txikietara, jarraian
zartagin batean frijituz. Hori eginda dagoenean, paper xurgatzailearen gainean
gordeko dugu.
Jarraian, bol handi batean arrautzak botako ditugu eta, segidan, irabiatuko
ditugu. Arrautzak bere tamaina tolestu dutenean eta aparra sortzen hasten direnean,
hirugiharra eta gazta gehituko ditugu eta berriro guztia nahastuko dugu, Karbonara
saltsa ondo osatzeko.
Bukatzeko, Karbonara saltsari pasta gehituko diogu eta dena ondo nahastuko
dugu. Azkenik pasta aurkeztea faltako zaigu soilik, honako hau aukera bat
izanik:
Etxeko tagliatelle karbonara saltsarekin |
Ikusten duzuenez, bertsio tradizionala esne-kremarekin prestatzen den bertsioa
baino askoz errazagoa da, osasuntsuagoa eta, batez ere, eutsezinagoa.
On egin!
No hay comentarios:
Publicar un comentario