2018-07-30

Pintabocas jatetxea - Vitoria-Gasteiz


Duela hilabete batzuk komentatu genizuegun moduan, Gasteizko hirian bere eskaintza gastronomikoa zalantzarik gabe hobetzen duten hainbat aukera agertu dira azken hilabete hauetan. Aurreko aukeran “Eskolaberri Soul Cooking” jatetxea gomendatzen baldin bagenuen, gaurko sarreran beharbada publikoaren aldetik arrakasta gehien jaso izan duen aukerari buruz hitz egingo dugu: “Pintabocas” jatetxea.

“Pintabocas” jatetxean erreserbatzeko hainbat saiakera egin eta gero, azkenean ordua eta mahaia lortu genituen bere sukaldetik irteten diren platerak probatzeko. Eta jada gustatu zitzaigula aurreratzen dizuegu, egun horretatik hainbat aldiz itzuli garelako, eta, horren ondorioz, bai bere karta, baita bere eguneko menua ere dastatu izan ditugu. Baina beno, pausoz pauso joango gara.

Jatetxera iritsi bezain pronto izan genuen inpresioa oso atsegina izan zen, nahiz eta beste aurreko ekimen batzuengatik lokala ezagutu, bere ganga-formako zurezko zorua ematen dion xarma mantenduz, baina atmosfera modernoago bat sortzen duten hainbat aldaketekin batera konbinatuz.

Hasieran esan digun moduan, azken bi edo hiru hilabetetan, talde honetako kideek hainbat alditan joateko aukera izan dugu. Hori dela eta, bere eskaintza gastronomikoa nahiko ondo ezagutzen dugu, orokorrean oso interesgarria izanik.

Eguneko menuan hasierakoak, plater nagusiak, postreak eta edariak (urteko ardoa eta ura) barne daude, guztia 13 euroren truke pertsona bakoitzeko. Egia esanda, menua oso konpentsatua dago, entsaladekin, pastekin, arrozekin, haragiarekin eta arrainarekin aukeran. Horretaz gain, guztia estilo tradizionala jarraituz prestatuta dago, baina ukitu moderno batekin kasu guztietan eta nahiko zainduta dagoen aurkezpen batekin mahaira ailegatuz.

Jatetxearen kartari buruz hitz egiten baldin badugu, aitortu behar dugu plateren eskaintza oso bitxia eta nahiko berezia dela, sukaldaritza tradizionaleko platerak proposamen internazionalekin nahasten dituelako. Hori dela medio, entsaladak, txuletillak, ukondoa edo risottoak hauekin zerikusirik ez daukaten beste plater batzuekin nahastu egiten dira, adibiderik nabarmenenak perretxiko nahasketarekin prestatutako piadinak, otarrainak tex-mex estilora prestatutak, edota barazkiak tenpuran teriyaki saltsarekin zerbitzatuta izanik. 

“Pintabocas” jatetxearen kartatik frogatu ahal izan ditugun plater guztien artean, honako hauek gomendatuko dizkizuegu:

“Arroz beltza txipiroiekin eta alioliarekin”: Arroz saldatsu on bat bere puntuan dauden txipiroi batzuekin bazkaltzeko aukera paregabea da.

“Perretxikoko eta hirugiharreko Piadinak ziape eta ezti saltsarekin”. Bere zapore-konbinazioengatik plater honek bihurtu du, beharbada, gure platerean gogokoena, ideal partekatzeko.

“Patatak hirugihar kremarekin, arrantxoko saltsarekin eta grana padano gaztarekin”. Patata frijituengatik maiteminduta dauden pertsonentzat, baita partekatzea maitatzen dutenentzat ere. 

“Pintabocas burguer”. Etxeko hanburgesa da kartako gomendagarrienetako bat, txuletoi-haragi ona eta Cesar-saltsa oso hanburgesa berezia sortzen dutelako.  

“Coulant”. Zalantzarik gabe, postre hau ideala da afari bat hatzak miazkatzen amaitzeko.

Amaitzeko, “Pintabocas” jatetxearen hain positiboak ez diren bi gauza partekatuko ditugu zuekin gure kritika amaitu baino lehen. Lehendabizikoa plater bat da, “Papurtutako txerri-saihets-hezurretako molletea marakuiazko jogurtarekin, garagardo-karameluarekin eta kañako azukre beltzarekin”, oso gozoa iruditu zitzaigulako hanburgesa bat izateko. Hobetzeko bigarren gauza bere zerbitzuaren aldetik dator, bezeroei ematen zaien tratuaren aldetik hain zuzen ere. Hau da, nahiz eta tratua mahaian zuzena izan, erreserbatzerakoan edo informazioa eskatzera joateko orduan bezeroarekiko arreta atseginagoa izan behar da.

Guztiarekin, eta “Pintabocas” jatetxe arrakastatsu bat denez gero, jarraian bere kontaktu-datuak uzten dizkizuegu erreserba egiteko:


Pintabocas
01004 Vitoria-Gasteiz

Telefono zbk:  945 339 660

2018-06-25

Hegalabur lasagna kuiatxoarekin


Gaur toki txiki honengatik bueltatzen gara gure oinarrizko erregelekin bat datorren errezeta batekin, hau da, erraza, zaporetsua eta osasuntsua izatea. Horretaz gain, gaur ekartzen dizuegun platera erraza bezain aldakorra da. Hau da, bai hotza baita beroa ere gozatu ahal izango duzue, bai hegalaburraren sasoian baita sasoitik kanpo dagoenean ere. Gaur “hegalabur lasagna kuiatxoarekin” errezeta aurkezten dizuegu.

Bi errazioetarako beharrezkoak diren osagaiak honako hauek dira:

6 Kaneloi edo lasagna plaka
100 g hegalabur (kontserban, freskoa, etab.)
2 arrautza gogor
Piper gorria erdia
Tipula erdia
Kuiatxo handi erdi bat
Tomate-koilarakada 1 (frijitua edo naturala)
Oreganoa
Gatza
Olioa

Lehendabizi egingo duguna kaneloi edo lasagna plakak (segun eta zeintzuk nahiago dituzuen) prestatzea izango da. Hartarako eltze bat ur ugariarekin sutara jarriko dugu. Irakiten hasten denean plakak gehituko ditugu eta sutan 10 minutuz gutxi gora behera (edo fabrikatzaileak markatzen duen denbora) mantenduko ditugu. Prest daudenean, plakak xukatuko eta erreserbatuko ditugu.

Jarraian, piperra, tipula eta kuiatxoa txikituko ditugu dado txikietara eta, plakekin egin dugun moduan, erreserbatuko ditugu. Barazki hauek mozten ditugun bitartean, zartagin bat jarriko dugu sutara olio zurrusta batekin eta, olioa beroa dagoenean, piperra eta tipula gehituko ditugu, sutan kolorea hartu arte utziz. Segidan, kuiatxoa gehituko dugu, sua jaitsiko dugu eta zartagina estaliko dugu. Guztira, barazkiak 15 minutuz prestatzen utziko ditugu, denbora tarte honetan noizean behin nahastuz.

Denbora hau pasatuta, hegalaburra katilu batean izpituko dugu eta birrindutako  arrautzak gehituko ditugu, azkenik barazkiekin nahastuz. Osagai guztiak ondo nahasterakoan gatza faltatzen dela nabaritzekotan, pixkatxo bat gehitu ahal izango duzue.

Honen ondoren, lasagna prestatuko dugu. Hartarako, pasta-plaka bat jarriko dugu oinarrian eta, bere gainean, barazkiak eta hegalabur nahasketaren kapa bat. Prozesu hau errepikatuko dugu jarritako 3 plakak ipini arte. Azkenik, azken plaka tomate frijitu pixka batekin margotuko dugu, segidan oreganoarekin hautseztatuz.

Hemen iritsita, bi aukera ditugu: lasagna hotz bat zerbitzatu (prestatuta dago, sinpleki gozatzera! ) edo bexamel leun bat prestatzea eta gainerretzea, horrela:

Hegalabur lasagna kuiatxoarekin
Hegalabur lasagna kuiatxoarekin


Etxean sorgintzen gaitu eta erraza, zaporetsua eta osasungarria denez gero, askotan egiten dugu. Plater hau probatzera apuntatzen zarete? 

On egin!!


2018-05-28

Juka frijiturik nola prestatu


Lasai, nahiz eta tituluagatik hura iruditu, ez dugu erratu, are gehiago, errezeta honi buruz sarrera bat egitea merezi duela uste dugu juka nola prestatu behar den azaltzeko. Merezi duen bezala ikusiko duzue.

Agian zuen burutik pasatu den lehendabiziko galdera jukari buruz izan da, zehazki ez dakizuelako zer den. Bada, juka Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan bera jatorria daukan tuberkulu tropikal bat da. Tuberkulu honen erabilera sukaldaritzan patataren antzekoa da, tuberkulurik ospetsuena. Hori bai, bai koipeetan, baita proteinetan ere, juka patataren azpitik dagoela esan behar dugu.

Bestalde, juka patata baino almidoi askoz gehiago dauka, hori dela eta tuberkulo honetan lehendabizikoa ordezkatzeko aukera bikaina daukagu. Hori bai, kontuz ibili behar gara, juka egosi behar dugulako sukaldatu baino lehen gluzido ziagenoak desagertu dezaten, azken hauek azetonaren eta zianuroaren eragileak direlako.

Beno, zuen beldur aurpegiak ikusi eta gero, errezetaren azalpenera goaz, kar kar kar.

Juka errazio pare bat frijitzeko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

Juka bat (ertaina edo handia)
Olioa
Ura
Gatza

Hasteko, 4 edo 5 zatitan moztuko dugu juka. Behin moztuta, zati bakoitza zurituko dugu eta azalaren bi geruzak ondo kenduko dizkiogu, lehena marroia eta gogorra eta bigarrena arrosa-koloreko mintza bezalakoa izanik. Bere kolorea guztiz zuria denean zuritze prozesua erabat amaituta dagoela jakingo duzue.

Lehendabiziko pausoa burutu eta gero, zati bakoitza bertikalki zatituko dugu 4 zati txikiagotan, bakoitzari erdialdeko partea kenduz. Kendu behar duzuen atala erraz ezagutuko duzue bere itxuragatik, kordoi baten edo enbor txiki baten antza duelako.

Jarraian, eltze bat jarriko dugu ur ugarirekin sutan irakitzen hasi arte. Segidan, moztutako zatiak gehituko ditugu eta gatza botako dugu, juka 20 minutuz utziz, erabat egosita egon arte. Momentu horretan, zatiak sutatik kenduko ditugu, hozten diren momentura arte erreserbatuz.

Hotzak daudenean, zatiak makiletara moztuko ditugu (patata makilak baino pittin bat lodiagoak izan behar dira). Hau egiten dugun bitartean, sutan zartagin bat olio kantitate eskuzabal batekin jarriko dugu berotzeko asmoarekin.

Olioa beroa dagoenean, juka zatiak zartaginean jarriko ditugu, bere kolorea urrearen antzekoa izan arte frijituz. Segidan, zatiak  paper xurgatzailearen gainean jarriko ditugu soberan dagoen olioa kentzeko asmoarekin.

Azkenik, frijitutako jukako makilak aurkeztuko ditugu plater nagusiari laguntzeko. Hau da, arrautzekin, hanburgesekin , arrainarekin, etab.

Juka frijitua


On egin!!

2018-05-02

Eskolaberri Soul Cooking Jatetxea


Eskolaberri Soul cooking
Jatetxeei buruzko kritikak apur bat alde batera utzi eta gero bolada luze batez, gaurko sarreran normalean zuekin partekatzen ditugun errezetak alde batera utziko ditugu gure alderik kritikoena erakusteko asmoarekin. Horretarako, Gasteizen geratuko gara, gure hirian azken bolada honetan hainbat aldaketa egon direlako eskaintza gastronomikoaren arloan, momentu honetara arte genuena asko hobetu dutena.

Ez ditugu ziriak esan nahi, 2014an “Gastronomiaren Hiriburu Nazionala” izan zena hainbat aukera eskaintzen ditu non oso ondo jatea posiblea da, baina, aldi berean, ezin dugu hiri honen arazorik nabarmenena alde batera utzi: hiriaren eskaintza gastronomikoa nahiko urria da, hau da, zerbait desberdina eskaintzen duten jatetxeak esku baten behatzekin zenbatu ahal ditugu.

Beharbada horregatik, urte honen hasierarekin batera Gasteizen hainbat jatetxe berri bere ateak irekitzen hasi zirenez, talde honetako kideak toki hauek guztiak frogatzera joatea erabaki genuen. Lehendabizi aukeratu genuena “Eskolaberri Soul Cooking” jatetxea izan zen, Manuel Iradier kaleko 26 zenbakian kokatuta dagoena hain zuzen ere.

Jatetxera iritsi bezain laster, ustekabe atsegina hartu genuen, bai barra baita jangela ere oso estilo epela zeukatela ikusi genuenean, nahiz eta “vintage” estiloa oso nabarmena izan. Oso erraza da erabat erlaxatua sentitzea lokalean sartu bezain pronto, horretara arduradunak hautatutako estilo musikala asko lagunduz, gure bisita atseginagoa egiten duelako molestatu gabe.

Azken hilabeteetan zehar, jatetxe honetara askotan joan izan gara, bai asteburuko menua dastatzeko asmoarekin, baita jatetxeak eskaintzen duen karta txikiaz gozatzeko ere (nahiz eta, kasu batzuetan, motzegia izan).

Menua, asteburu guztietan aldatzen dena, mahaikide guztien artean partekatzeko hiru lehen platerak (edo pintxoak), plater nagusi bat (haragiaren edo arrainaren artean aukeratu beharrekoa), eta postre batengatik konposatzen da. Horretaz gain, edariak barne daude, hauek urteko ardoa eta ur minerala izanik, guztia 25 euroren truke. Astean zehar, jatetxea eguneko menua eskaintzen du 14 euroko prezioan, baina oraindik ezin izan dugu dastatu.

Jatetxearen karta txikiari hitz egiten baldin badugu, lau sekzio desberdinengatik konposatzen dela esatea beharrezkoa da:

·         Nondik hasi”, pintxo selekzio batekin, entsaladekin, etab.,
·         Itsasotik” platertxo selekzio batekin non arraina protagonista da.
·         Lurretik”, haragia plater nagusia izanik.
·         Postreak”, jai amaierako platerrak topatzeko leku perfektua.

Bere kontzeptuagatik, “Eskolaberri” jatetxearen karta eskatutako platerrak mahaikideekin partekatzeko pentsatuta dago. Proposamen guztien artean, talde honen kideek “untxi-taloa” eta “Bao ogia” erabiliz prestatutako ogitartekoak (oilaskokoak edo izokinezkoak, beste batzuen artean) gomendatzen dizkizuegu inongo zalantzarik gabe. Bi kasuetan, lau unitateko anoetan zerbitzatzen dizkigute eta bere zaporea ikusgarria da, benetan. Afari baten batezbesteko prezioa pertsona bakoitzeko 20 edo 25 euroen artean dago.


 
Eskolaberriko untxi-taloa
Untxi-taloa anoa bat

Eskolaberriko torrija
Eskolaberriko torrija, goxo-goxoa

Arreta ona, giro aparta eta Gasteizen normalean topatzen dugun eskaintzarekin konparatuz, nahiko desberdina. Nahiz eta akats batzuk izan, “Eskolaberri” jatetxea oso aukera ona da mahai onaz gozatzeko asmoa baldin baduzue.

Lokala txikia denez gero, erreserbatzea gomendatzen dizuegu. Horretarako, hona hemen jatetxearen kontaktu datuak:


01005 Vitoria-Gasteiz