Jatetxeei buruzko kritikak apur bat alde batera utzi eta gero bolada luze
batez, gaurko sarreran normalean zuekin partekatzen ditugun
errezetak alde batera utziko ditugu gure alderik kritikoena erakusteko
asmoarekin. Horretarako, Gasteizen geratuko gara, gure hirian azken bolada
honetan hainbat aldaketa egon direlako eskaintza gastronomikoaren arloan,
momentu honetara arte genuena asko hobetu dutena.
Ez ditugu ziriak esan nahi, 2014an “Gastronomiaren Hiriburu Nazionala” izan
zena hainbat aukera eskaintzen ditu non oso ondo jatea posiblea da, baina, aldi
berean, ezin dugu hiri honen arazorik nabarmenena alde batera utzi: hiriaren eskaintza
gastronomikoa nahiko urria da, hau da, zerbait desberdina eskaintzen duten
jatetxeak esku baten behatzekin zenbatu ahal ditugu.
Beharbada horregatik, urte honen hasierarekin batera Gasteizen hainbat
jatetxe berri bere ateak irekitzen hasi zirenez, talde honetako kideak toki
hauek guztiak frogatzera joatea erabaki genuen. Lehendabizi aukeratu genuena
“Eskolaberri Soul Cooking” jatetxea izan zen, Manuel Iradier kaleko 26 zenbakian kokatuta dagoena hain zuzen ere.
Jatetxera iritsi bezain laster, ustekabe atsegina hartu genuen, bai barra
baita jangela ere oso estilo epela zeukatela ikusi genuenean, nahiz eta
“vintage” estiloa oso nabarmena izan. Oso erraza da erabat erlaxatua sentitzea
lokalean sartu bezain pronto, horretara arduradunak hautatutako estilo musikala
asko lagunduz, gure bisita atseginagoa egiten duelako molestatu gabe.
Azken hilabeteetan zehar, jatetxe honetara askotan joan izan gara, bai asteburuko
menua dastatzeko asmoarekin, baita jatetxeak eskaintzen duen karta txikiaz
gozatzeko ere (nahiz eta, kasu batzuetan, motzegia izan).
Menua, asteburu guztietan aldatzen dena, mahaikide guztien artean
partekatzeko hiru lehen platerak (edo pintxoak), plater nagusi bat (haragiaren
edo arrainaren artean aukeratu beharrekoa), eta postre batengatik konposatzen
da. Horretaz gain, edariak barne daude, hauek urteko ardoa eta ur minerala
izanik, guztia 25 euroren truke. Astean zehar, jatetxea eguneko menua eskaintzen
du 14 euroko prezioan, baina oraindik ezin izan dugu dastatu.
Jatetxearen karta txikiari hitz egiten baldin badugu, lau sekzio
desberdinengatik konposatzen dela esatea beharrezkoa da:
·
“Nondik hasi”, pintxo selekzio batekin, entsaladekin,
etab.,
·
“Itsasotik” platertxo selekzio batekin non arraina
protagonista da.
·
“Lurretik”, haragia plater nagusia izanik.
·
“Postreak”, jai amaierako platerrak topatzeko leku
perfektua.
Bere kontzeptuagatik, “Eskolaberri” jatetxearen karta eskatutako platerrak
mahaikideekin partekatzeko pentsatuta dago. Proposamen guztien artean, talde honen
kideek “untxi-taloa” eta “Bao ogia” erabiliz prestatutako ogitartekoak (oilaskokoak
edo izokinezkoak, beste batzuen artean) gomendatzen dizkizuegu inongo
zalantzarik gabe. Bi kasuetan, lau unitateko anoetan zerbitzatzen dizkigute eta
bere zaporea ikusgarria da, benetan. Afari baten batezbesteko prezioa pertsona
bakoitzeko 20 edo 25 euroen artean dago.
Eskolaberriko torrija, goxo-goxoa |
Arreta ona, giro aparta eta Gasteizen normalean topatzen dugun
eskaintzarekin konparatuz, nahiko desberdina. Nahiz eta akats batzuk izan,
“Eskolaberri” jatetxea oso aukera ona da mahai onaz gozatzeko asmoa baldin
baduzue.
Lokala txikia denez gero, erreserbatzea gomendatzen dizuegu. Horretarako, hona
hemen jatetxearen kontaktu datuak:
01005 Vitoria-Gasteiz
No hay comentarios:
Publicar un comentario