2016-04-10

Tartifletta

Ondo dakizuenez, taldea honen kideei bidaiatzea izugarri gustatzen zaigu, bereziki leku berriak aurkitzea bere kultura gastronomikoa ezagutu. Beharbada, kultura gastronomiko bakoitzaren adierazgarririk hoberenak bere platerrak dira, beraz gaur Frantziako errezeta batean zentratuko gara, Savoiako eskualdeko “Tartiflette”a aztertuz.

Plater hau sendoa da benetan, bere osagai nagusiak patatak eta gazta izanik, hau da, erregimena egiten baldin baduzue edo gehiegizko pisua izatekotan, plater hau ez da zurentzat.

Errezeta honetako bi anoa egiteko hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

3 patata ertaina
½ “Reblochon” gazta
150 g Hirugihar
3 esne-krema koilarakada
Tipula bat
Olioa
Gatza
Piperbeltza

Hasteko eltze bat jarriko dugu ur ugariarekin egostera eta, ura irakite puntura heldu bezain pronto, patata osoak eta gatza gehituko ditugu eta 20 minutu inguru utziko ditugu sutan, patatak ondo egosiak egon arte.

Jarraian, tipula zatitxo handietan txikituko dugu eta zartagin batean jarriko ditugu su ertainera. Tipula kristaltzen ari denean, zatitxo handietan moztutako hirugiharra gehituko ditugu eta minutu batzuk prestatzen izango dugu. Azkenik, osagai hauek gordeko ditugu.

Puntu honetara iritsita, patatak zurituko ditugu eta xerretara moztuko ditugu zentimetro bateko lodierarekin. Pauso hau amaitu bezain pronto, laberako egokia den katilu batean patata kapa bat jarriko dugu, bere gainean banatuko dugu, gutxi gora behera, tipularen eta hirugiharraren erdia. Gero, patata kapa berri bat tipularekin eta hirugiharrarekin jarriko dugu eta “reblochon”arekin estaliko dugu.

Azkenik, labea berotuko dugu 180 gradutara. Beroa dagoenean, katilua jarriko dugu eta labean mantenduko dugu 20 minutuz gutxi gora behera.

Hona hemen emaitza posible bat:

Tartifletta ano bat



On egin!!

2016-03-23

Fish and chips


Gaur ekartzen dizuegun errezetarekin gure bidai gastronomikoarekin jarraitu nahi dugu eta, oraingo honetan, bere kultura gastronomikoarengatik nabarmentzen ez den herrialde batera bidaiatuko dugu, Erresuma Batura. Eta bai, gaur azaltzen dizuegun errezeta “Fish and Chips” da, munduko herrialde honetako famatuena.

Zalantzarik gabe, plater honen gakoa dago aukeratzen dugun arrain zurian (bakailaoa, legatza, halibuta, etab.) eta, egia esateko, gehiago gustatzen zaizuena aukeratu behar duzue.

Plater hau bi pertsonentzat egiteko asmoa izatekotan, hurrengo osagaiak behar izango ditugu:

300 g bakailaoa edo legatza tiraz moztuta
2 patata ertaina
Irin baso bat
Arrautz bat
Garagardo edalontzi bat (edo ur gasdun)
Gatza
Piperbeltza

Lehendabizi arrautza-irinetan pasatzeko masa prestatuko dugu eta, hau egiteko, bol bat hartuko dugu eta bere barruan irina, arrautza eta garagardo edalontzia gehituko ditugu, segidan dena irabiatuz eskuzko irabiagailua erabiliz erabat homogeneoa eta pikorrik gabeko krema bat lortu arte. Behin lortuta, arrain-tirak gehituko ditugu eta hozkailuan nahasketa gordeko dugu.

Bitartean, zartagin bat jarriko dugu berotzera olio ugarirekin. Olioa berotzen den bitartean patatak garbitu eta zurituko ditugu eta tira lodi eta desberdinetara moztuko ditugu. Olioa oso bero dagoenean, patatak jarriko ditugu eta gure gustura frijituko ditugu eta, hori eginda dagoenean, paper xurgatzailean patatak gordeko ditugu eta erreserbatuko ditugu.

Azkenik, eta olioa oso bero dagoela aprobetxatuz, arrain zatiak gehituko ditugu eta poliki-poliki frijituko ditugu. Arrain-zatiak zartaginetik atera bezain pronto, paper xurgatzailean jarriko ditugu olio soberakinak kentzeko.

Puntu honetara helduta, platera aurkeztea falta zaigu soilik, eta hori egiteko, gure “fish and chips” entsalada pixka batekin laguntzea gomendatzen dizuegu, emaitza honako hau izan dadin,

Fish and chips
Gure Fish and chips


Zalantzarik gabe, afari bat salbatzeko aukera bikaina, baita gure janariari “british” lurrina emateko aukera bikaina, ezta?

On egin!

2016-03-06

Madalenak txokolatezko ustekabearekin

Egun batzuk pasa eta gero hemendik itzultzen gara errezeta berri batekin. Segur aski, errezeta honek zuen askariak alaitzeko gaitasuna izango du, edo zure postreak bereizteko baliabide bat izan daiteke. Bai, gaur etxean prestatutako “madalenak txokolatezko ustekabearekin” gure errezetaren bertsioa ekartzen dizuegu. Zalantzarik gabe, benetako gozamena.

Hamar madalena prestatzeko (gutxi gora behera) hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

200 g. irina
2 arrautza
180 g. azukrea
50 ml. Esnea
200 ml. Olioa
Legamia koilarakada bat
Desegindako txokolate tableta erdia
Laranja-azala birrindura
Kanela koilarakada bat


Lehen pausoa bol batean arrautzak irabiatzea izango da, behin irabiatuta azukrea gehituko dugu eta nahasketa berriz irabiatuko dugu zurixka itxurako krema bat lortu arte. Segidan, olioa eta esnea gehituko ditugu eta, berriro ere, dena irabiatuko dugu nahasketa honen osagai guztiak lotuak egon arte.

Beste bol batean, irina, legamia, kanela-koilarakada bat, laranja baten azalaren birrindura eta gatz pixka bat gehituko ditugu, osagai hauek guztiak segidan nahastuz.

Bi nahasketak prestatu eta gera, pixkanaka-pixkanaka irina arrautzekin osatuko eta irabiatuko dugu, pauso hau irin guztia osatu arte errepikatuz. Helburua, zalantzarik gabe, pikorrik gabeko ore bat lortzea da. Hau guztia eginda dagoenean, nahastea estaliko dugu eta gutxienez hozkailuan ordu erdiz gordeko dugu.

Madalenak prestatu nahi ditugunean, moldeak prestatzeaz gain, labea berotzera jarriko dugu 210 gradutara. Ondoren, txokolatea desegingo dugu eta moldeak erdiraino beteko ditugu lehen gorde dugun orea erabiliz. Behin eginda daukagunean, txokolate-geruza bat jarriko dugu, azkenik moldeak erabat betez. (hori bai, hiru laugarren pateetara arte gutxi gorabehera).

Amaitzeko, moldeak labean sartuko ditugu eta 15 minutuz gutxi gora behera labekatuko ditugu.

Hona hemen gure emaitza:

madalenak txokolatezko ustekabearekin


Atsegin zaizkizue? Guri sorgindu gintuzten.


On egin!!

2016-01-25

Azenario-pastela


Aspalditik, pastel bat prestatzerakoan gure browniaren bertsioa edo bizkotxo bat egitea erabakitzen genuen (Erregeen roskoia alde batera uzten baldin badugu, noski). Horregatik, duela egun batzuk, “Victoria La Tauleta” bloga bisitatu ondoren, Ingalaterrako sukaldaritzarekin lotura argia daukan pastel bat prestatzea aukeratu genuen, honako hau “Carrot cake”a edo “Azenario-pastela” izanik.

Gaur bi pertsonentzako egokia den errezeta bat aurkezten dizuegu, berez, pastel estandar bat prestatzeko asmoa izatekotan hemen agertzen diren kantitate guztiak hirukoiztu beharko dituzue. Guk erabili genituen osagaiak hauek izan ziren:

Arrautza bat
Azenario bat
75 g irina
35 g azukrea
Legamia koilara punta bat
Gurin intxaur bat
60 ml. Oliba-olioa

Hasteko azenarioa ondo garbituko dugu, bere azala kenduz edo arraspatuz. Hori eginda dagoenean, kubotan zatituko dugu, segidan hauek irabiagailuko ontzian gordez. Baso berean olioa eta arrautza gehituko ditugu eta irabiagailuarekin ondo irabiatuko dugu krema homogeneo bat lortu arte.

Bitartean, zukrea, irina eta legamia beste bol batean ipiniko ditugu eta ondo nahastuko ditugu. Hori eginda dagoenean, azenario-krema gehituko dugu eta osagai guztiak berriz nahastuko ditugu, osagai guztien arteko lotura egokia izan arte.

Azkenik, labea berotzera jarriko dugu. Bitartean, molde bat gurin pixka batekin igurtziko dugu pastela jateko prest dagoenean erraztasun osoz zerbitzatu ahal izateko. Labea 180 gradutara dagoenean moldea erdiko altueran jarriko dugu, barrualdean utziz 40 minutuz.

Aurkezteko aukera asko ditugu: txokolate estaldura prestatzea, glas azukreaz hautseztatzea,  fruitu gorriekin laguntzea edo labetik ateratzen den moduan uztea:

Azenario-pastela


Azenario-pastela anoa
Azenario-pastela


Bere egitura dentso eta leunarekin, azenario pastel honek etxean sorgindu gintuen, beraz, proba dezazuela gomendatzen dizuegu.

On egin!!

2016-01-08

Ricota eta ziazerba lasagna


Gaur toki txiki honengatik bueltatzen gara italiar sukaldaritzaren usaina daramatzan errezeta batekin. Beti bezala, gaurko errezeta osasuntsua, zaporetsua eta prestatzeko erraza da eta, horretaz gain, zuen mahaietako protagonista izan daiteke. Bai, gaur “Ricota eta ziazerba lasagna” baten aurrean gaude.

Errezeta hau bi pertsonentzat prestatzeko hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

8 kaneloi-plaka
250 g Ziazerba freskoa
200 g Ricota gazta
100 g birrindutako tomatea
50 g hautseko gazta
2 txikitutako albaka koilarakada
Irabiatutako arrautza bat
Baratxuri atal bat
½ tipula
Piperbeltza
Gatza
Olioa

Lehen pausoa eltze bat ur kantitate eskuzabal batekin egostera ipintzea izango da. Irakite puntura heltzen denean, gatz pixka bat eta kaneloi plakak botako ditugu eta 12 minutu inguru sutan utziko ditugu (edo fabrikatzaileak markatzen duen denbora). Denbora hau pasatuta, hoztuko ditugu plakak eta zabalduko ditugu.

Jarraian, tipula eta baratxuri atala txikituko ditugu eta zartagin bat jarriko dugu sutan olio zorrotada onarekin. Beroa dagoenean, tipula eta baratxuri atala botako ditugu eta minutu pare batez dena prestatuko dugu noizean behin eraginez. Minutu hauek pasatzen direnean moztutako ziazerbak gehituko ditugu, onduko ditugu eta minutu batzuk prestatuko ditugu noizean behin eraginez.

Bol batean ricota-gazta, arrautza eta albakarekin nahasketa on bat prestatuko dugu eta, helburua lortzen dugunean, ziazerbak gehituko ditugu, prozesuarekin berriro hasiz.

Azkenik, platera prestatuko dugu laberako egokiak diren erretiluetan. Lasagna-orri bat jarriko dugu, ziazerba nahaste kapa bat eta lasagna-orri berri bat gehituko ditugu, azken osagai hau lehendabizi margotuz tomatea erabiliz. Hau errepikatuko dugu hasiera batean egosi ditugun 4 lasagna orriak erabili arte. Azkenik, gazta hautsean banatuko dugu platerraren gainekaldetik eta erretiluak jarriko ditugu labean (gogoratu aldez aurretik 180 gradutara ipini behar dugula) eta han utziko ditugu 30 minutuz.

Guri horrela geratu zitzaigun:

Ricota eta ziazerba lasagna
Ricota eta ziazerba lasagna


Etxean guztioi gustatu zitzaigun. Lasagna osasuntsu hau probatzera animatzen zaituztegu.

On egin!