Gaur toki txiki honengatik bueltatzen gara italiar sukaldaritzaren usaina
daramatzan errezeta batekin. Beti bezala, gaurko errezeta osasuntsua, zaporetsua
eta prestatzeko erraza da eta, horretaz gain, zuen mahaietako protagonista izan
daiteke. Bai, gaur “Ricota eta ziazerba lasagna” baten aurrean gaude.
Errezeta hau bi pertsonentzat prestatzeko hurrengo osagaiak erabiliko
ditugu:
8 kaneloi-plaka
250 g Ziazerba freskoa
200 g Ricota gazta
100 g birrindutako tomatea
50 g hautseko gazta
2 txikitutako albaka koilarakada
Irabiatutako arrautza bat
Baratxuri atal bat
½ tipula
Piperbeltza
Gatza
Olioa
Lehen pausoa eltze bat ur kantitate eskuzabal batekin egostera ipintzea
izango da. Irakite puntura heltzen denean, gatz pixka bat eta kaneloi plakak
botako ditugu eta 12 minutu inguru sutan utziko ditugu (edo fabrikatzaileak
markatzen duen denbora). Denbora hau pasatuta, hoztuko ditugu plakak eta
zabalduko ditugu.
Jarraian, tipula eta baratxuri atala txikituko ditugu eta zartagin bat
jarriko dugu sutan olio zorrotada onarekin. Beroa dagoenean, tipula eta
baratxuri atala botako ditugu eta minutu pare batez dena prestatuko dugu
noizean behin eraginez. Minutu hauek pasatzen direnean moztutako ziazerbak
gehituko ditugu, onduko ditugu eta minutu batzuk prestatuko ditugu noizean
behin eraginez.
Bol batean ricota-gazta, arrautza eta albakarekin nahasketa on bat
prestatuko dugu eta, helburua lortzen dugunean, ziazerbak gehituko ditugu,
prozesuarekin berriro hasiz.
Azkenik, platera prestatuko dugu laberako egokiak diren erretiluetan. Lasagna-orri
bat jarriko dugu, ziazerba nahaste kapa bat eta lasagna-orri berri bat gehituko
ditugu, azken osagai hau lehendabizi margotuz tomatea erabiliz. Hau
errepikatuko dugu hasiera batean egosi ditugun 4 lasagna orriak erabili arte.
Azkenik, gazta hautsean banatuko dugu platerraren gainekaldetik eta erretiluak
jarriko ditugu labean (gogoratu aldez aurretik 180 gradutara ipini behar
dugula) eta han utziko ditugu 30 minutuz.
Guri horrela geratu zitzaigun:
Ricota eta ziazerba lasagna |
Etxean guztioi gustatu zitzaigun. Lasagna osasuntsu hau probatzera
animatzen zaituztegu.
On egin!
No hay comentarios:
Publicar un comentario