Ondo dakizuenez, taldea honen kideei bidaiatzea izugarri gustatzen zaigu,
bereziki leku berriak aurkitzea bere kultura gastronomikoa ezagutu. Beharbada,
kultura gastronomiko bakoitzaren adierazgarririk hoberenak bere platerrak dira,
beraz gaur Frantziako errezeta batean zentratuko gara, Savoiako eskualdeko
“Tartiflette”a aztertuz.
Plater hau sendoa da benetan, bere osagai nagusiak patatak eta gazta izanik,
hau da, erregimena egiten baldin baduzue edo gehiegizko pisua izatekotan,
plater hau ez da zurentzat.
Errezeta honetako bi anoa egiteko hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:
3 patata ertaina
½ “Reblochon” gazta
150 g Hirugihar
3 esne-krema koilarakada
Tipula bat
Olioa
Gatza
Piperbeltza
Hasteko eltze bat jarriko dugu ur ugariarekin egostera eta, ura irakite
puntura heldu bezain pronto, patata osoak eta gatza gehituko ditugu eta 20
minutu inguru utziko ditugu sutan, patatak ondo egosiak egon arte.
Jarraian, tipula zatitxo handietan txikituko dugu eta zartagin batean
jarriko ditugu su ertainera. Tipula kristaltzen ari denean, zatitxo handietan
moztutako hirugiharra gehituko ditugu eta minutu batzuk prestatzen izango dugu.
Azkenik, osagai hauek gordeko ditugu.
Puntu honetara iritsita, patatak zurituko ditugu eta xerretara moztuko
ditugu zentimetro bateko lodierarekin. Pauso hau amaitu bezain pronto, laberako
egokia den katilu batean patata kapa bat jarriko dugu, bere gainean banatuko
dugu, gutxi gora behera, tipularen eta hirugiharraren erdia. Gero, patata kapa
berri bat tipularekin eta hirugiharrarekin jarriko dugu eta “reblochon”arekin
estaliko dugu.
Azkenik, labea berotuko dugu 180 gradutara. Beroa dagoenean, katilua
jarriko dugu eta labean mantenduko dugu 20 minutuz gutxi gora behera.
Hona hemen emaitza posible bat:
On egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario