2016-03-06

Madalenak txokolatezko ustekabearekin

Egun batzuk pasa eta gero hemendik itzultzen gara errezeta berri batekin. Segur aski, errezeta honek zuen askariak alaitzeko gaitasuna izango du, edo zure postreak bereizteko baliabide bat izan daiteke. Bai, gaur etxean prestatutako “madalenak txokolatezko ustekabearekin” gure errezetaren bertsioa ekartzen dizuegu. Zalantzarik gabe, benetako gozamena.

Hamar madalena prestatzeko (gutxi gora behera) hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

200 g. irina
2 arrautza
180 g. azukrea
50 ml. Esnea
200 ml. Olioa
Legamia koilarakada bat
Desegindako txokolate tableta erdia
Laranja-azala birrindura
Kanela koilarakada bat


Lehen pausoa bol batean arrautzak irabiatzea izango da, behin irabiatuta azukrea gehituko dugu eta nahasketa berriz irabiatuko dugu zurixka itxurako krema bat lortu arte. Segidan, olioa eta esnea gehituko ditugu eta, berriro ere, dena irabiatuko dugu nahasketa honen osagai guztiak lotuak egon arte.

Beste bol batean, irina, legamia, kanela-koilarakada bat, laranja baten azalaren birrindura eta gatz pixka bat gehituko ditugu, osagai hauek guztiak segidan nahastuz.

Bi nahasketak prestatu eta gera, pixkanaka-pixkanaka irina arrautzekin osatuko eta irabiatuko dugu, pauso hau irin guztia osatu arte errepikatuz. Helburua, zalantzarik gabe, pikorrik gabeko ore bat lortzea da. Hau guztia eginda dagoenean, nahastea estaliko dugu eta gutxienez hozkailuan ordu erdiz gordeko dugu.

Madalenak prestatu nahi ditugunean, moldeak prestatzeaz gain, labea berotzera jarriko dugu 210 gradutara. Ondoren, txokolatea desegingo dugu eta moldeak erdiraino beteko ditugu lehen gorde dugun orea erabiliz. Behin eginda daukagunean, txokolate-geruza bat jarriko dugu, azkenik moldeak erabat betez. (hori bai, hiru laugarren pateetara arte gutxi gorabehera).

Amaitzeko, moldeak labean sartuko ditugu eta 15 minutuz gutxi gora behera labekatuko ditugu.

Hona hemen gure emaitza:

madalenak txokolatezko ustekabearekin


Atsegin zaizkizue? Guri sorgindu gintuzten.


On egin!!

No hay comentarios: