Gaur ekartzen
dizuegun errezetarekin gure bidai gastronomikoarekin jarraitu nahi dugu eta,
oraingo honetan, bere kultura gastronomikoarengatik nabarmentzen ez den
herrialde batera bidaiatuko dugu, Erresuma Batura. Eta bai, gaur azaltzen
dizuegun errezeta “Fish and Chips” da, munduko herrialde honetako famatuena.
Zalantzarik gabe, plater
honen gakoa dago aukeratzen dugun arrain zurian (bakailaoa, legatza, halibuta,
etab.) eta, egia esateko, gehiago gustatzen zaizuena aukeratu behar duzue.
Plater hau bi
pertsonentzat egiteko asmoa izatekotan, hurrengo osagaiak behar izango ditugu:
300 g bakailaoa edo
legatza tiraz moztuta
2 patata ertaina
Irin baso bat
Arrautz bat
Garagardo edalontzi
bat (edo ur gasdun)
Gatza
Piperbeltza
Lehendabizi
arrautza-irinetan pasatzeko masa prestatuko dugu eta, hau egiteko, bol bat hartuko
dugu eta bere barruan irina, arrautza eta garagardo edalontzia gehituko ditugu,
segidan dena irabiatuz eskuzko irabiagailua erabiliz erabat homogeneoa eta
pikorrik gabeko krema bat lortu arte. Behin lortuta, arrain-tirak gehituko
ditugu eta hozkailuan nahasketa gordeko dugu.
Bitartean, zartagin
bat jarriko dugu berotzera olio ugarirekin. Olioa berotzen den bitartean patatak
garbitu eta zurituko ditugu eta tira lodi eta desberdinetara moztuko ditugu. Olioa
oso bero dagoenean, patatak jarriko ditugu eta gure gustura frijituko ditugu
eta, hori eginda dagoenean, paper xurgatzailean patatak gordeko ditugu eta
erreserbatuko ditugu.
Azkenik, eta olioa
oso bero dagoela aprobetxatuz, arrain zatiak gehituko ditugu eta poliki-poliki
frijituko ditugu. Arrain-zatiak zartaginetik atera bezain pronto, paper
xurgatzailean jarriko ditugu olio soberakinak kentzeko.
Puntu honetara
helduta, platera aurkeztea falta zaigu soilik, eta hori egiteko, gure “fish and
chips” entsalada pixka batekin laguntzea gomendatzen dizuegu, emaitza honako
hau izan dadin,
Zalantzarik gabe,
afari bat salbatzeko aukera bikaina, baita gure janariari “british” lurrina
emateko aukera bikaina, ezta?
On egin!
No hay comentarios:
Publicar un comentario