2016-01-25

Azenario-pastela


Aspalditik, pastel bat prestatzerakoan gure browniaren bertsioa edo bizkotxo bat egitea erabakitzen genuen (Erregeen roskoia alde batera uzten baldin badugu, noski). Horregatik, duela egun batzuk, “Victoria La Tauleta” bloga bisitatu ondoren, Ingalaterrako sukaldaritzarekin lotura argia daukan pastel bat prestatzea aukeratu genuen, honako hau “Carrot cake”a edo “Azenario-pastela” izanik.

Gaur bi pertsonentzako egokia den errezeta bat aurkezten dizuegu, berez, pastel estandar bat prestatzeko asmoa izatekotan hemen agertzen diren kantitate guztiak hirukoiztu beharko dituzue. Guk erabili genituen osagaiak hauek izan ziren:

Arrautza bat
Azenario bat
75 g irina
35 g azukrea
Legamia koilara punta bat
Gurin intxaur bat
60 ml. Oliba-olioa

Hasteko azenarioa ondo garbituko dugu, bere azala kenduz edo arraspatuz. Hori eginda dagoenean, kubotan zatituko dugu, segidan hauek irabiagailuko ontzian gordez. Baso berean olioa eta arrautza gehituko ditugu eta irabiagailuarekin ondo irabiatuko dugu krema homogeneo bat lortu arte.

Bitartean, zukrea, irina eta legamia beste bol batean ipiniko ditugu eta ondo nahastuko ditugu. Hori eginda dagoenean, azenario-krema gehituko dugu eta osagai guztiak berriz nahastuko ditugu, osagai guztien arteko lotura egokia izan arte.

Azkenik, labea berotzera jarriko dugu. Bitartean, molde bat gurin pixka batekin igurtziko dugu pastela jateko prest dagoenean erraztasun osoz zerbitzatu ahal izateko. Labea 180 gradutara dagoenean moldea erdiko altueran jarriko dugu, barrualdean utziz 40 minutuz.

Aurkezteko aukera asko ditugu: txokolate estaldura prestatzea, glas azukreaz hautseztatzea,  fruitu gorriekin laguntzea edo labetik ateratzen den moduan uztea:

Azenario-pastela


Azenario-pastela anoa
Azenario-pastela


Bere egitura dentso eta leunarekin, azenario pastel honek etxean sorgindu gintuen, beraz, proba dezazuela gomendatzen dizuegu.

On egin!!

No hay comentarios: