Gaur, nahiz eta nahiko arraroa izan, beste krema baten errezeta azalduko
dizuegu. Bai, oraingo honetan klasiko frantziar bati buruz hitz egingo dugu:
"Vichyssoise". Krema hau bai hotza bai beroa hartu ahal dezakegu, berez,
alegiazkoa da bai udarako baita negurako.
Errezeta hau prestatzea oso erraza da, benetan. Bakarrik hurrengo osagaiak
erabiliko ditugu (bi pertsonentzako, noski):
2 porru
100 ml. esne krema
100 ml. esne krema
Patata ertain bat
Tipulin bat
Barazki saldako litro erdi bat (edo oilaskoko salda)
150 ml. Esne krema
15 g. gurina
Gatza, piperbeltza
Olioa
Lehendabizi egingo duguna patata egostea izango da. Hori egiteko, patata zurituko dugu eta eltze batean ur gaziarekin 20 minutuz egosten utziko dugu.
Bitartean, porruak ondo garbituko ditugu (sustraiak moztuko ditugu eta lurra ondo kenduko diegu). Eginda dagoenean, porruak eta tipula moztuko ditugu xafletan. Ondoren, eltze bat jarriko dugu sutara gurinarekin eta olio-koilaraka batekin. Beroa dagoenean, porruak eta tipula gehituko ditugu eta utziko ditugu su motelean,
haien kolorea aldatu arte.
Hori eginda daukagunean, barazki salda gehituko dugu eta 20 minutuz utziko
dugu su motelean.
Denbora pasa eta gero, eltzea sutatik erretiratuko dugu eta esne krema
gehituko dugu, guztia ondo nahasten. Gero, irabiagailu elektrikoa erabiliz
barazkiak xehatuko ditugu, krema homogeneo bat lortu arte.
Bakarrik gauza bat falta zaigu, gatza eta piperbeltza zuzentzea eta
hozkailuan sartzea.
Hau da emaitza posible bat:
On egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario