2010-07-25

Basarri Jatetxea - Madril

Basarri Jatetxea
Madrilera joan ziren afari bat egiteko? Buahh! Askotan pentsatzen dut mozoloak direla. Gainera, zelako inbidia diet!! Madrilera, eta ni? Hemen, noski! Grrrr...

Nire jabeak “La cocina de Plágaro” jatetxean izandako esperientzia gogoratzen duzuela uste dut. Ba, beno, hurrengo egunean, haiek Madrilera joan ziren, nire “esklaboaren” urtebetetzea ospatzeko, eta noski, han, beste afari erromantiko bat egiten saiatu ziren. Bai, ondo ulertzen duzue, saiatu ziren, baina azkenean...

Gutxi gora behera, hilabete bat lehenago, nire beste “esklaboak” (edo, jabe maitea...) aukera batzuk bilatu zituen interneten bidez, eta azkenean “Restaurante Basarri” aukeratu zuen, jatetxea hirigunetik oso gertu zegoelako eta gainera, interneteko orrialde batzuk, jatetxe hau gomendatzen zutelako.

Madril erdia ibiliz ikusi eta gero, “Puerta del Sol enparantzara” joan ziren eta, handik, “Mayor enparantza” bilatu zuten. Buahh, gune hori oso polita dela esan zuten, ains! Baina beno, hau beste istorio bat da. Jatetxea enparantzaren irteeran kokatuta dago (Toledo kalean 10), zehazki Mayor enparantzaren arkupean topatuko duzue.

Haien iritziz, jatetxeak itxura ona zeukan kanpotik, eta beno, barrutik ere bai, zaharra (edo historikoa) baina polita. “Restaurante Basarri” ez da oso handia, baina bi jantoki desberdinak dauzka. Esan zuten arabera, egun hori, iritsi zirenean jatetxeko bezero bakarrak izan ziren, ia beldurra eman zien.

Beno, hasteko zerbitzariek karta ekarri zieten, eta buah!! Izugarrizko sustoa eraman zuten ikusi zituzten prezioekin, eta gainera, etxeko menua ez zen agertzen! Zelako aurpegia! Azkenean, lotsarekin (baina zalantzarik gabe), etxeko menua eskatu zuten.

Plater hauek ekarri zizkieten:

· Etxeko hasierakoak.
· Leoneko zezina arbendolekin.
· Urdaiazpiko iberikoko kroketa bat. (Bakarrik kroketa bat, baina handi-handia zen… haien ustez, handiegia).
· Foie sagarra karamelatuarekin bilduta eta ozpina erredukzio batekin apailatuta.

Gero, aukeratzeko (bat bakarrik):

· Legatz gainerreta
· Presa iberiko zati bat ravioliekin eta tipula karamelatuko saltsarekin.
· Bakailaoa azafraiarekin eta piper errekiekin.
· Pluma iberikoa tipula karamelatuko saltsarekin.

Eta amaitzeko:

· Etxeko postreak.
· Kafea

Nahiz eta, bere webgunean “Etxeko menua: 35€ (BEZa barne sartuta)” balio duela esan, hau gaizki dago, nire jabeak 42€ (BEZa ez barne sartuta) ordaindu zituztelako... zer gaizki dagoen! Ala ez?

Kritika hau amaitu baino lehen, nire jabeei gehien eta gutxien gustatu zitzaizkien gauza guztiak azalduko dizkizuet.

Onena

· Janariaren kalitatea oso altua zen. Plater guztien aurkezpena oso landuta zegoen, janariaren zaporea oso ona zen eta plater bakoitzean zetorren kantitatea nahiko egokia.
· Lokalaren giroa oso landuta dago, baserri baten jantoki bat imitatzen duelako. Hori oso polita iruditu zitzaien, nahiz eta giroan argitasun gutxi egon.

Okerrena

· Zerbitzariak. Nire jabeak ez dute zalantzan ipintzen haien profesionaltasuna, baina, haien ustez, ez da normala mahaiko edarien bat-bateko desagerpena amaitu gabe daudenean, eta mahaikideei ezer esan gabe. Horretaz gain, zerbitzariak noizbehinka galderak egiten zituzten, baina erantzuna jaso baino lehen alde egiten zuten.
· Prezioa. Nahiz eta kalitatea ona izan, nire jabeen ustez gehiegi ordaintzen da jaten denagatik, janaria oso normala delako (hau da, berriztapena = 0).

Hau guztia esan eta gero, jatetxeari 6,75 puntu ipintzen diote. Haien ustez, nahiz eta prezioa altua izan, jatetxe hau gomendagarria da, beste gauzen artean, etxeko janaria prestatzen duen jatetxe bat izateagatik. Eta hori kontuan izan behar da Madril bezalako hiri batean, non batzuetan zaila egiten da horrelako janaria prestatzen duten jatetxe batekin topo egitea.

Joan baldin nahi baduzue, hor uzten dizkizuet bai helbidea, bai telefonoa mahaia erreserbatzeko.



Restaurante Basarri
28005 Madrid – (Madrid)

Tel: 91 365 69 39

2010-07-07

La cocina de Plágaro jatetxea - Vitoria-Gasteiz

Plágaro jatetxea
Oraingo honetan, etxetik kanpora afari berezi bat egiteko aitzaki ezin hobea daukate, nire esklabo baten (ai, nire jabe maitea, kar kar kar) urtebetetzea, eta noski, hori ospakizun erromantiko bat merezi du, ala ez? Horregatik, haiek afaltzera joan ziren eta niri, (haien nagusiari, azalpen gehiagorako) isil-isilik etxean utzi zuten...

Denbora luze bat "La cocina de Plágaro" joateko asmoarekin zeramaten, baina pentsatu zuten aukera berezi bat behar zutela, garestia zelako (edo hori uste zuten haiek, baina hau aurrerago azalduko dizuet).

Egin eta esan, urtebetetze ospakizuna amaitu zenean, etxea pixka bat jaso zuten, niri nire kutxatik atera ninduten eta jatetxe famatu honetara joan ziren. Baina, zergatik da hain famatua jatetxe hau?

Erantzuna erraza da: Haien mintzamena entzun eta gero, Luís Ángel Plágaro sukaldaria arabar sukaldaritzaren promesa gazte bat da, betiko janaria egiteko erabiltzen diren osagaiak hartzen dituelako haien artean nahaspilatzeko, baina gustu eta dotoretasun handi batekin.

Beno, haiek pasaden abenduan erreserba egin zuten (bai, ahoberoak dira), eta pasaden ostiralean 10etan, han zeuden, prestatuak afariko izugarri batez gozatzeko.

Jatetxean, Leticia Plágarok (bai, sukaldariaren arreba da... ) hartu zituen, eta irribarre batarekin mahairaino lagundu zituen. Egia esateko, ez zuen kostatu, jatetxeak bakarrik bederatzi mahai dauzka.

Haiek, nola ez, dastatzeko menua eta ardo beltz botila bat eskatu zituzten. Ardorik jakin ezean, aukera Leticiaren esku utzi zuten, eta buah!! Zelako ardoa ekarri zieten!
Plater guztiak ez ditut ondo gogoratzen, zortzi izan zirelako, baina beno, gutxi gorabehera, hauek izan ziren:
  • Hasierako plater gisa, hiru 'delikatesen' atera zizkien. Izan zire:
- Mariskoko kroketa.
- Zezin bola bat arbendolean bainatuta.
-"Brie" gazta frijitua.
  • Entsalada bat ozpin-murriztapenaz, foie-orriekin eta txahal-carpaccioarekin laguntzen.
  • Ganba iberikoa. Bi ganba gabardinaz jantzita, eta zelako soineko ona! Urdaiazpiko iberikoa, goxo-goxoa (beno, hori esan zuten... nik ez nuen dastatu, noski.).
  • Presa iberikoa.
  • Aurre-postreak (etxeko natilla).
  • Postreak. Sei edo zazpi postre ezberdinak, adibidez: marrubia pintxoa txokolate zuriarekin, aingeru-torrada, etab.
Menua ondo dago, ala ez? Gainera, denak 42€ (BEZa ez barne sartuta) balio du. Ez da hain garestia, ezta?
Afaria amaitu zenean, nire jabeak esan zuten oso ondo geratu zirela, kantitateak oso orekatuak direlako eta denetarik jaten duzulako dastapen menua eskatzen baldin baduzu. Gainera, oso pozik etorri ziren etxera, eta hori eragin zuen niri katu politentzako gozoki batzuk eskaintzea, nik haiekin gehiegi ez haserretzeko etxean bakarrik uzteagatik.

Kritika hau amaitzeko, jatetxeari hamar bat ipintzen diotela esan zuten, lekua xarma handia daukalako, janaria oso ona eta berezia delako, tratua familiartasuna azpimarratzen duelako… Definitiboki, haiek etxera etortzen diren lagun eta senide guztiei jatetxe hau gomendatzen diete, bere berezitasuna oso handia delako.
Hala ere, joateko gogoak baldin badituzu, gogora ezazu derrigorrezkoa dela erreserba bat egitea, beraz, hemen bere helbidea uzten dizut:


01005 Gasteiz
Teléfono: 945 27 96 54

2010-06-21

Atun-bolak

Zelako bazkaria egin zuten pasaden igandean, biboteak milikatzeko, beno gutxienez niretzat (eta hau hemen, garrantzitsuena da, nire blogga delako, noski, kar kar kar). Beno, lanera... makarroi budin bat (beste egunean azalduko dizuet), atun-bolak eta bukatzeko, gazta pastela prestatu zituzten.

Gaur nahi baduzue, atun-bolak nola egin zituzten azalduko dizuet.

Haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

200 gr. atuna (edo medailoi bat, edo 2 xerra)
Ogi txigortua
Baratxuri-ale bat
Arrauts bat
Gatza
Irina (koilarakada bat)
Olioa
Arrain-zopa (200 cl. edo ur ontzi bat)
Tipula erdi

Hasteko, haiek atuna txikitu zuten arraina txikitzeko makinarekin. Bitartean, bol batean arrautsa irabiatu zuten. Irabiatuz gero, atuna txikituta, arrautsa irabiatuta eta baratxuri-ale txikituta nahastu zituzten, gero, poliki-poliki ogia gehitu zuten (kontuz urrats horrekin!! Ogi gutxi gehitu behar duzue, beharbada, ore gogor bat lortuko duzue) osagaiak nahasten jarraituz, ore krematsu bat lortu arte.

Jarraian, errezetako lana dibertigarriena hasi zuten, eta hori atun-bolak egitea izan zen. Kafeko koilara batekin hartzen zuten orea eta gero eskuekin, bola bat egin zuten, eta berriz, beste bat, eta beste bat... zelako gogoak neuzkan! (bola bat harrapatzeko, noski, baina beno, haiek atun-bolak ondo babestu zituzten, grrr...).

Azkenean, atun-bolak irinean bainatu zituzten eta zartagin batean (olio berotuarekin) ipini zituzten, ondo frijitzeko, baina kontuz! atun-bolak frijitu behar dituzue, ez erre! Hiru minutekin nahikoa da!

Azkenik, saltsa bat prestatu zuten atun-bolak laguntzeko. Saltsa hori, bexamelen antzekoa zen, baina esnearen ordez, arrain-zopa zeraman.


Atun-bolak
Animatu zaitezte! Hau oso plater erraza eta goxo-goxoa da. Ez daukazu jateko gogorik?




Atun-bolak

2010-05-17

Lasagna porru eta patatarekin

Barazkia? Hmmm.... ez dizuet engainatu nahi baina, beste gauzak baino gutxiago gustatzen zaizkit, baina beno, batzuetan, uste dut barazkiak jatea ona dela. Gainera kasu honetan, egia esateko, plater hau oso gozoa geratu zen.

Haiek hurrengo osagaiak erabili zituzten:

Porru-sorta bat (hiru edo lau porruekin)
2 Patata lodiak (edo 3)
Gazta zati bat
Gatza
Olioa

Hasteko, porruei berde aldea kendu zieten. Jarraian, porruak ondo garbitu zituzten. Garbitu ondoren, porruak zatitan moztu zituzten geroxeago zartagin batean ipintzeko. Porru moztuak zartaginean 10 bat minutu geratu ziren, ondo egosita egon ziren arte.

Porruak egosten ziren bitartean, patatak lumatu zituzten. Patatak lumatu ondoren, xerretan l moztu zituzten, lodiera txikikoak.

Jarraian, labeko erretilu batean, osagai prestatuak (patata-xerrak, eta porru egosiak) ipini zituzten, lasagna gisa bezala, hau da, patata geruza bat, beste porruetako geruza, eta azkenean, beste patata geruza bat.

Azkenean, labean sartu baino lehen, gazta xerra bat ipini zuten. 40 minutu egon zen labean, 180 gradutara ipinita.


Lasagna Porru eta patatatekin


Nahiz eta barazkia izan... ez dauka itxura txarra, ezta? Haiei gustatzen zaie. Niri? Beno, aukera bat eskainiko nioke, baina badakit zuen erantzuna: “hau ez da janari bat katutxoentzat”...

2010-04-19

Gazta-pastela

Zer Arraio!! Azkenean nire iritzia aldatu beharko dut, haien azken postreak oso ondo atera direlako, joan den hilean ogi-torradak eta joan den larunbatean gazta-pastela. Baina beno, niretzat askoz hobeto.. hmm.... usain hori...

Egia esateko, gaurko errezetak aldaera asko dauzka, baina nire iritziz, haiek egin zutena, errazena da, baina kontuz! Nire jabeei pastela kristorena gustatu zitzaien (nik ezin nuen dastatu, badakizue haien iritzia: “ janari hau ez da katutxoentzat “ ).

Osagaiak hauek dira:

225 gr. Igurtziko gazta
2 jogurt natural
Limoizko jogurt bat
3 arrautza
7 azukre koilarakada
3 irin koilarakada


Hasteko, errezetaren zailena egin zuten: zuringoak elur-punturaino irabiatu zituzten, eta noski horretarako, gorringoa eta zuringoa banatu zituzten, bol batean gorringoak ipini zituzten, beste aldean, zuringoak gorde zituzten. Banatu zituztenean, bola zuringoekin hartu zuten eta zuringoak elur-punturaino irabiatu zituzten, irabiagailua erabiliz.

Zuringoak elur-punturaino iritsi zirenean, beste bol batean ipini zituzten: igurtziko gazta, jogurt guztiak, hiru gorringoak, azukrea eta irina, eta dena nahastu zuten, hasieran sardexkarekin eta azkenean irabiagailuarekin.

Guztia ondo nahastuta zegoenean, zuringoak elur-punturaino eramanak gehitu zituzten eta berriz, guztia nahastu zuten irabiagailuarekin, ore uniforme bat (eta pikorrik gabe) lortu arte.

Azkenik, labeko molde batean orea ipini zuten, labea aurretik berotu eta gero. 35 minutu egon zen labean, 180 gradutara ipinita.

Hori da itxura ona, gainera dekoratuta marrubiekin, baietz?