2010-03-05

Ogi-torradak

Nik beti esaten nuen haiek ez zekitela postreak egiten. Baina, azken bolada honetan, ezin izango dut apustu egin nire bibote maitagarriak, asko hobetu baitute jaki mota hau egiten. Han nabaria da hobekuntza, ezen nire inpultsoak kontrolatzea izugarri kostatzen zait.

Orain dela egun batzuk, lehenengo aldiz, ogi-torradak (Teresa Santuaren ogi-torrada) egitera ausartu ziren, eta egia esateko, uste dut azken emaitza hobezina izan zela.

Hurrengo osagaiak erabili zituzten:

Aurreko eguneko ogi bat (haiek moldeko ogia berezi bat erabiltzen dute)
Esne litro bat
Kanela-zotz zati bat
Limoi bat (edo laranja)
3 Arrauts
Olioa
Azukrea
Kanela

Ontzi batean (edo eltze txiki batean) esnea, kanela-zotza, limoiaren azala (haiek laranjaren azala ipini zuten, baina beno) eta azukreko bost edo sei koilarakada ipini zituzten berotzeko 10 minutuz. Gero, kanela-zotz eta limoaren azala kendu zituzten.

Segidan, zartagin bat olio askorekin suan ipini zuten eta, bitartean, bol batean, arrautzak irabiatu zituzten.

Olioa berotu zenean, ogi-zatiak hartu zituzten eta esnearekin batera ipini zituzten, ogia han zuen esne guztia har zezala eta, hau egin eta gero, kontu handiz arrautzaztatu zituzten. Hau egin eta gero, ogi-torradak frijitzen hasi ziren eta, urre kolorea hartu zutenean, sutatik kendu zituzten.

Prozesu hau errepikatu zuten esnerik gabe (edo ogirik gabe, ez dut oso ondo gogoratzen…Janariaren usaina sumatzen nenbilen eta) geratu arte. Zelako itxura ona zeukaten!

Naiz eta aurkezpena oso polita ez izan, gozo hauen zaporea benetan harrigarria zen. Gauza horrela geratu zen.


Ogi-torradak


Ikusten duzuenez, plater honen zailtasuna ez da oso altua. Uste dut hurrengo batean nik egingo ditudala. Ausartzen zarete?

No hay comentarios: