Oraingo honetan, etxetik kanpora afari berezi bat egiteko aitzaki ezin hobea daukate, nire esklabo baten (ai, nire jabe maitea, kar kar kar) urtebetetzea, eta noski, hori ospakizun erromantiko bat merezi du, ala ez? Horregatik, haiek afaltzera joan ziren eta niri, (haien nagusiari, azalpen gehiagorako) isil-isilik etxean utzi zuten...
Denbora luze bat "La cocina de Plágaro" joateko asmoarekin zeramaten, baina pentsatu zuten aukera berezi bat behar zutela, garestia zelako (edo hori uste zuten haiek, baina hau aurrerago azalduko dizuet).
Egin eta esan, urtebetetze ospakizuna amaitu zenean, etxea pixka bat jaso zuten, niri nire kutxatik atera ninduten eta jatetxe famatu honetara joan ziren. Baina, zergatik da hain famatua jatetxe hau?
Erantzuna erraza da: Haien mintzamena entzun eta gero, Luís Ángel Plágaro sukaldaria arabar sukaldaritzaren promesa gazte bat da, betiko janaria egiteko erabiltzen diren osagaiak hartzen dituelako haien artean nahaspilatzeko, baina gustu eta dotoretasun handi batekin.
Beno, haiek pasaden abenduan erreserba egin zuten (bai, ahoberoak dira), eta pasaden ostiralean 10etan, han zeuden, prestatuak afariko izugarri batez gozatzeko.
Jatetxean, Leticia Plágarok (bai, sukaldariaren arreba da... ) hartu zituen, eta irribarre batarekin mahairaino lagundu zituen. Egia esateko, ez zuen kostatu, jatetxeak bakarrik bederatzi mahai dauzka.
Haiek, nola ez, dastatzeko menua eta ardo beltz botila bat eskatu zituzten. Ardorik jakin ezean, aukera Leticiaren esku utzi zuten, eta buah!! Zelako ardoa ekarri zieten!
Plater guztiak ez ditut ondo gogoratzen, zortzi izan zirelako, baina beno, gutxi gorabehera, hauek izan ziren:
- Hasierako plater gisa, hiru 'delikatesen' atera zizkien. Izan zire:
- Mariskoko kroketa.
- Zezin bola bat arbendolean bainatuta.
-"Brie" gazta frijitua.
- Entsalada bat ozpin-murriztapenaz, foie-orriekin eta txahal-carpaccioarekin laguntzen.
- Ganba iberikoa. Bi ganba gabardinaz jantzita, eta zelako soineko ona! Urdaiazpiko iberikoa, goxo-goxoa (beno, hori esan zuten... nik ez nuen dastatu, noski.).
- Presa iberikoa.
- Aurre-postreak (etxeko natilla).
- Postreak. Sei edo zazpi postre ezberdinak, adibidez: marrubia pintxoa txokolate zuriarekin, aingeru-torrada, etab.
Menua ondo dago, ala ez? Gainera, denak 42€ (BEZa ez barne sartuta) balio du. Ez da hain garestia, ezta?
Afaria amaitu zenean, nire jabeak esan zuten oso ondo geratu zirela, kantitateak oso orekatuak direlako eta denetarik jaten duzulako dastapen menua eskatzen baldin baduzu. Gainera, oso pozik etorri ziren etxera, eta hori eragin zuen niri katu politentzako gozoki batzuk eskaintzea, nik haiekin gehiegi ez haserretzeko etxean bakarrik uzteagatik.
Kritika hau amaitzeko, jatetxeari hamar bat ipintzen diotela esan zuten, lekua xarma handia daukalako, janaria oso ona eta berezia delako, tratua familiartasuna azpimarratzen duelako… Definitiboki, haiek etxera etortzen diren lagun eta senide guztiei jatetxe hau gomendatzen diete, bere berezitasuna oso handia delako.
Hala ere, joateko gogoak baldin badituzu, gogora ezazu derrigorrezkoa dela erreserba bat egitea, beraz, hemen bere helbidea uzten dizut:
01005 Gasteiz
Teléfono: 945 27 96 54
No hay comentarios:
Publicar un comentario