2015-10-26

Etxeko tallarinak


Oraingo honetan pixkat berezia den errezeta bat ekartzen dizuegu, batez ere normalean azaltzen dizkizuegun errezetekin ezin delako konparatu. Gaur osagai bat era artisau batean prestatzeko errezeta azalduko dizuegu, etxeko pastarena, edo “tagliatelle edo etxeko tallarinak”-ena hain zuzen ere.

Etxeko pasta prestatzea oso erraza da, eta edozein azoka edo supermerkatuan erosi ahal duzuen pastarekin konparatzen baldin baduzue, honek haien zaporea hobetzen du soberan.

Anoa eskuzabal pare bat egiteko hurrengo osagaiak beharko ditugu:

2 arrautza
200 g. irineko
Gatz apur bat

Lehendabizi egingo duguna osagai guztiak bol batean ipintzea izango da, eta eskuekin (oso garbiak egon behar dira, noski) osagaiak ondo nahastuko ditugu, masa gure eskuetan erantsita ez geratu arte. Lortzen dugunean, bola bat egingo dugu eta filmatuko dugu. Azkenik, atseden hartzera jarriko dugu toki fresko batean (hozkailuan, adibidez) 30 minutuz.

Esandako denbora agortu eta gero, pasta luzatuko dugu. Hori egiteko, makina bat baldin ez baduzue (gure kasuan den bezala), arrabolaz zabalduko dugu orea. Lana errazteko, orea lau partetan banatuko dugu, parte bakoitza ondo luzatuz arrabola erabiliz ore fin fina lortu arte.

Azkenean, orea luzetara moztuko dugu ganibet zorrotz bat erabiliz (gutxi gora behera tira bakoitza 3 edo 4 milimetroko lodiera izan behar du) eta gordeko ditugu zabaldu ondo lehortzeko ordu erdian zehar.

Etxeko tallarinak


Eta orain bakarrik falta zaizue prestatu dituzuen tagliatelleak hamabi minutuz egostea, saltsa ona bat aukeratzea (pestoa, amatricciana, etab.) eta, azkenik, platera zerbitzatzea eta gozatzea!

On egin!!

No hay comentarios: