Gaur zuen askariak edo gosariak pixka bat pozteko asmoarekin itzultzen gara
eta, horretarako, leuna, erraza eta goxoa den errezeta bat ekartzen dizuegu.
Bai, gaur “Kuiatxoko eta limoiko bizkotxo” bat nola prestatzen den azalduko
dizuegu, atsegina eta harrigarria dela uste dugulako.
6 edo 8 anoako bizkotxo bat egiteko hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:
56 g Irin osoa
56 g Indar-irina
Arrautza ertain bat
55 g Kanabera-azukre
55 g Azukre zuri
82 g Ekilore-olio
2 g Bikarbonato
2 g Gatz
112 g Birrindutako kuiatxoa
Limoi bateko birrindura
Osagaiak prest daudenean, labea 180 gradutara berotzera ipiniko dugu,
horretarako goiko eta beheko beroa aukeratuz.
Labea berotzen ari den bitartean, arrautza, olioa eta azukrea bol batean
jarriko ditugu eta energikoki irabiatuko dugu osagai guztien lotura lotu, hau
da, lortutako testura aparduna izan arte.
Behin eginda, irinak, bikarbonatoa eta gatza gehituko ditugu eta ondo
nahastuz osatuko ditugu. Jarrian, kuiatxoa eta limoi-birrindura gehituko ditugu
eta berriz dena ondo integratuko dugu.
Dena ondo osatuta dagoenean, laberako egokia den molde bat hartuko dugu,
gurin pixka batekin igurtziko dugu eta masa bere barruan era uniformean
sakabanatuko dugu.
Labea 180 gradutara iritsi denean, moldea labean sartuko dugu eta han 35/40
minutuz utziko dugu (35 minututik aurrera bera egosketa kontrolatuko dugu zotz
batekin zulatuz).
Hona hemen gure emaitza:
Kuiatxoko eta limoiko bizkotxo bat |
Arrakasta bermatzen dugu!
On egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario