2017-04-24

Patatak maskararekin



Gaur errezeta berezi bat ekartzen dizuegu. Ziur aski zuen buruetan zergatik esaten dugun berezia dela pentsatuko duzue, eta galdera honi eman ahal diogun erantzuna etxeko errezeta baten aurrean gaudelako da, etxean egina dagoena gainera. Bai, gaur ekartzen dizuegun errezeta talde hau konposatzen duen %50ren lurraldekoa da.

Sarrera honetan Kataluniako sukaldaritzaren plater tradizional bat aurkezten dizuegu, “Berguedà”ko (Katalunia) mendi eremuan bere jatorria duena, bere izena “patatak maskararekin” izanik. Jatorrian errezeta hau txerri-odola erabiliz prestatzen zen (badakizue, ustiapen-sukaldaritza), baina gaur aurkezten dizuegun errezetan odola ezabatu dugu gaurko garaian prestatzen den sukaldaritzara moldatzeko asmoarekin.

Hona hemen erabiliko ditugun osagaiak bi pertsonentzako anoa prestatzeko:

3 patata ertain
200 g odolki
100 g hirugihar
Tipula erdi bat
Olioa
Gatza

Hasteko, patatak ondo garbituko ditugu, bere azalarekin prestatuko ditugulako. Hau egin eta gero, eltze bat ur gazituarekin sutan jarriko dugu eta, irakiten hasten denean, patatak gehituko ditugu, 20 minutu inguru sutan utziz.

Patatak egosten diren bitartean, tipula eta hirugiharra txikituko ditugu (xerra oso pare bat gordeko ditugu) eta olio-zurrusta on batekin batera sueztitzera jarriko dugu. Prozesu hau amaitu bezain pronto, txikitutako hirugiharra gehituko dugu, sutan minutu batzuk izanez. Segidan, odolkiari azala kenduko diogu eta sardexka baten laguntzarekin xehatuko dugu. Hau egin eta gero, odolkia zartaginari gehituko diogu eta minutu batzuk prestatuko digu.

Osagaiak prestatzen diren bitartean, patatak ondo garbituko ditugu (hau da, azala kenduko dugu, etab), segidan sardexka baten laguntzarekin txikituz. Kontuan izan patatak ahal duzuen bezain zapalduak geratu behar direla. Azkenik, patata zartaginean botako dugu, eta ondo nahastuko dugu tipula eta hirugiharrarekin batera minutu pare batez.

Amaitzeko, lehen gorde izan ditugun hirugiharreko xerrak prestatuko ditugu eta platera aurkeztuko dugu. Hona hemen emaitza posible bat:

Patatak maskararekin anoa bat
Patatak maskararekin anoa bat


On egin!!


No hay comentarios: