2017-05-11

Kuiatxoko eta limoiko bizkotxo



Gaur zuen askariak edo gosariak pixka bat pozteko asmoarekin itzultzen gara eta, horretarako, leuna, erraza eta goxoa den errezeta bat ekartzen dizuegu. Bai, gaur “Kuiatxoko eta limoiko bizkotxo” bat nola prestatzen den azalduko dizuegu, atsegina eta harrigarria dela uste dugulako.

6 edo 8 anoako bizkotxo bat egiteko hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

56 g Irin osoa
56 g Indar-irina
Arrautza ertain bat
55 g Kanabera-azukre
55 g Azukre zuri
82 g Ekilore-olio
2 g Bikarbonato
2 g Gatz
112 g Birrindutako kuiatxoa
Limoi bateko birrindura


Osagaiak prest daudenean, labea 180 gradutara berotzera ipiniko dugu, horretarako goiko eta beheko beroa aukeratuz.

Labea berotzen ari den bitartean, arrautza, olioa eta azukrea bol batean jarriko ditugu eta energikoki irabiatuko dugu osagai guztien lotura lotu, hau da, lortutako testura aparduna izan arte.

Behin eginda, irinak, bikarbonatoa eta gatza gehituko ditugu eta ondo nahastuz osatuko ditugu. Jarrian, kuiatxoa eta limoi-birrindura gehituko ditugu eta berriz dena ondo integratuko dugu.

Dena ondo osatuta dagoenean, laberako egokia den molde bat hartuko dugu, gurin pixka batekin igurtziko dugu eta masa bere barruan era uniformean sakabanatuko dugu.

Labea 180 gradutara iritsi denean, moldea labean sartuko dugu eta han 35/40 minutuz utziko dugu (35 minututik aurrera bera egosketa kontrolatuko dugu zotz batekin zulatuz).

Hona hemen gure emaitza:


Kuiatxoko eta limoiko bizkotxo
Kuiatxoko eta limoiko bizkotxo bat



Arrakasta bermatzen dugu!

On egin!!