2015-12-26

Entsalada epela gulekin

Gaur, hotza gurekin dabilela orain dela egun batzuengatik aprobetxatuz, zuei afaltzeko ideala den errezeta bat ekartzea erabaki dugu, edo zerbait txikia prestatzeko asmoa izatekotan, familiako kideekin egoteko antolatzen diren janarien hasierako plater segurua izango duzue etxean errezeta klasiko hau prestatzekotan. Bai, gaur “Entsalada epela gulekin” prestatzeko errezeta ekartzen dizuegu.

Errezeta erraz, osasuntsu eta azkarra da hau, guri gustatzen zaizkigun modukoak.

Bi pertsonentzako, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

150 g hainbat uraza tipo
150 g gula
Hegalabur lata bat 
90 g Idiazabal gazta
Entsalada tomate bat (edo xerri tomate dozena bat)
Baratxuri atal bat
Pipermin erdi bat
Oliba olio birjina
Modenako ozpina
Gatza

Hasteko, osagai guztiak prestatuko ditugu. Hura egiteko Idiazabal gazta moztuko dugu kubo txikietara eta gordeko ditugu. Gero, gauza bera egingo dugu tomatearekin (cherry tomateak erabili ahal baldin badituzue, erdiagatik moztuko ditugu) eta lehen egin dugun moduan, zatiak gordeko ditugu.

Hurrengo urratserako, zartagin bat jarriko dugu sutan berotzera olio zurrusta eskuzabal bat botatzen. Olio berotzen den bitartean, baratxuri-atal eta pipermina moztuko ditugu xafletan. Olioa beroa dagoenean, baratxuri xaflak eta piperminak gehituko ditugu zartaginean eta prestatuko dugu minutu pare batez osagai hauek ez erretzeko. Denbora hau pasatu ostean, gulak gehituko ditugu eta 3 minutuz prestatuko ditugu etengabe eraginez. Azkenik sua itzaliko dugu eta gulak gordeko ditugu.

Errezetaren atalik konplexuena egin eta gero, platera prestatzen joango gara. Hori egiteko, entsalada erdia jarriko dugu plater batean, eta segidan Idiazabal gaztako kuboak eta atun erdia jarriko ditugu. Jarraian, moztutako tomateak sakabanatuko ditugu eta gulekin estaliko ditugu. Horrela:

Entsalada epela gulekin
Entsalada epela gulekin

Entsalada aurkeztu baino lehen, Modenako ozpin zorrotada txiki bat, gazta pixka bat eta oliba-olioko zorrotada eskuzabala gehituko ditugu.

Eta orain, gozatzera!!


On egin!!

No hay comentarios: