Baratxuri-zopa ez dizuegu estalgabetuko Euskadin irudi ikoniko pilo bat
ditugula kontatzen baldin badizuegu: berdea, kostaldea, hotza, sukaldari mediatiko
batzuk edo izaera indartsua eta berezko nortasuna daukaten hiriak. Hala ere,
blog honen tematika kontuan hartzen
baldin badugu, pintxoei edo miniaturako sukaldaritzari buruz hitz egin beharko
genuke, haien garrantzia hemengo kulturan benetan azpimarragarria delako.
Nahiz eta Donostia pintxoen hiriburua izan ia pertsona gehienentzat, gure
aburuz sozietatean hain barneratua daukagun pertzepzio hau guztiz okerra da, gaur egun Euskadiko taberna
eta jatetxe gehienak pintxo-barra bikainak dituztelako, normalean mahaia hobeagoa
izanik amaieran bisitatzen ditugun tabernetan hasierakoetan baino.
Donostiako pintxoen ospea baztertzekotan, Euskal sukaldaritzako
espezialitate honek Bilboko plaza berritik Gasteizko zentrora arte zabaltzen dela
ikusiko dugu, Euskadiko gainontzeko herrien eta hirien plazengatik baita ere pasatuz,
noski. Gure gaurko sarreran, pintxotan aritzeko ezagutu dugun aukera zoragarri
bati buruz hitz egin nahi dizuegu, orain dela aste pare bat “VI. Getxoko Pintxo Lehiaketa”ko epaimahaiaren parte izan ginenean
izandako esperientzia aprobetxatuz, uste dugulako gure lurraldean pintxo onak dastatzeko
aukera bikaina delako.
Gaur egiten dizuegun proposamena Algortako auzo bizkaitarretik ibilbide
gastronomiko berezi bat egitean datza, gehien gustatu zitzaizkigun tabernak
bisitatuz menu oso bat osatzeko helburuarekin. Menua lehiaketan zehar dastatu
genituen pintxorik onenak eskaini zizkiguten tabernengatik konposatzen da, kontuan
izanda, hori bai, jatetxe hauetan pintxo-barrarik hoberenak zeudela, baita
haien artean dagoen hurbiltasuna ere,. Hori dela eta, ondo jan dezakegu eta,
aldi berean, erraztasunez mugitu janari desberdinengatik gozatzeko aukera
izanda. Gure proposamena ibilbide honetarako uzten dizuegu hemen:
Hona hemen topatu ahal ditugun pintxoen adibide batzuk:
Hasierakoa. “Arraultzaraino” Gaztelu Tabernakoa (Gaztelugatxeko kalea, 3). Arraultza
frijitu bat, barazkiko tenpura eta kurruskaria urdaiazpikoarekin eta otarrainxkarekin.
“Arraultzaraino” Gaztelu Tabernakoa |
Lehenengoa. “BUZKANTZABARRI”, Algortako Batzokikoa: Gazta eta eztia erredukzioarekin
napatua dagoen odolkia alkatxofa tosta baten gainean kokatuta.
Gazta eta eztia erredukzioarekin napatua dagoen odolkia |
Nagusia: “Itsas arroza” Sustrai Tabernakoa (Basagoitiko kalea,71). Arroz saldatsu eta erraza otarrainxkarekin eta arrainarekin.
Itsas arroza |
Oparitutako Nagusia: “Kurruskaria urdaiazpiko egosi eta barazkiekin” Nikkou
jatetxekoa (Nikolas Santua enparantza). Arroz pasta biribilkitxo bat
barazkiekin, urdaiazpiko egosiarekin eta maionesako piperdunarekin.
Kurruskaria urdaiazpiko egosi eta barazkiekin |
Orain arte menu oso baten aurrean zaudetela iruditzen zaizue? Bai, ezta?
Ondo ba, beharbada postre baterako une ona izan daitekela bururatzen zaigu, edo,
hobeto esanda, postre baten antza daukan zerbait jateko. Horretarako, Aita Mari
tabernak (Algortako etorbidea, 110), eskaintzen duen “Marrubi jogurta” hoberena
da, benetako amarru bat delako.
Marrubi jogurta |
Algortako auzotik aurkitu ahal ditugun bost hauek
bakarrik erakusketa txiki bat dela aitortu behar dizuegu, hauek haien kaleetan
zehar topatu ahal ditugun bakarrak ez direlako, gainerakoak hauek bezain hobeak
edo are hobeagoak izanik.
Askotan, Sevillako tapekin, Valentziako paellarekin eta
Donostiako pintxoekin bueltaka gabiltza, eta bidetik burutik joaten zaigu hiri
hauetan plater hauen esklusibitatea ez daukatela, aukera zoragarriak haien
maila kontuan izatekotan alde batera utziz. Zer uste duzue zuek?
No hay comentarios:
Publicar un comentario