2016-12-30

Kuiatxo krema



Gaur, negu berri bat estreinatzen ari garela aprobetxatuz, errezeta berri bat ekartzen dizuegu. Nahiz eta guretzat errezeta berri bat izan, gure herrialdean hotz-garaietako klasiko bat da, bere izena da “kuiatxo krema” izanik.

Normalean egiten dugun moduan, talde honen partaideak aldaketa txiki bat egin nahi izan diogu errezeta klasikoari, nahiz eta, segidan ikusiko duzuenez, aldaketa honen eragina oso bajua da errezetaren azken emaitzan.

Kuiatxo krema hau egiteko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu, bi anoentzat:

2 kuiatxo
Tipula erdia
400 ml oilasko salda
50 ml esnea (edo esnegaina)
Irina koilarakada bat
20 g gazta parmatar
Olioa

Hasteko, tipula moztuko dugu. Moztuta dagoenean eltze bat sutan olio pixka batekin jarriko dugu, eta tipula gehituko dugu, sutan mantenduz su moteletara kristaldu arte.

Bitartean, kuiatxoak moztuko ditugu kubo txikietara. Tipula kristalduta dagoenean kuiatxo-kuboak gehituko ditugu eta sutan mantenduko ditugu 10 minutuz, noizean behin nahastuz.

Prestatzen den bitartean, salda berotuko dugu. 10 minutu pasatzen direnean, irin koilarakada gehituko diogu eltzeari eta ondo nahastuko dugu. Behin eginda, salda gehituko dugu eta eltzea sutan mantenduko dugu irakitu arte. Momentu horretan, gazta parmatar botako dugu eta sutatik kenduko dugu.

Azkenik, osagaiak ondo irabiatuko ditugu beso-irabiagailua erabiliz krema homogeneo bat lortu arte. Krema hau aurkezteko, katilu bat edo plater bat aukera dezakezue, emaitza horrelakoa izanda:

Kuiatxo Krema


On egin!!


No hay comentarios: