Bidaiatzeko gure zaletasunarekin jarraituz, eta udan gaudela aprobetxatuz
salto gastronomiko txiki bat egitea erabaki dugu, Asturiasera hain zuzen ere, erabat
sorgintzen gaituen lurralde bat delako. Hori egiteko, “tortoen” errezeta
azalduko dizuegu, Asturiaseko sukaldaritzako plater unibertsalen taldean
sartuta dagoelako.
Errezeta hau oso erraza da eta gainera nahiago duzuen osagaiekin zerbitzatu
dezakezue (adibidez, “raxo”a erabiliz, edo haragi txikitua, etab). Torto batzuk
bi pertsonarentzat prestatzeko hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:
200 g arto-irin
50 g gari-irin
150 ml ur epela
Gatz apur bat
Hasteko, bol handi batean osagai guztiak jarriko ditugu eta ondo nahastuko
ditugu 5 minutuz gutxi gora behera. Kontuan izan orea itsaskorra geratzea
posiblea dela. Osagai guztiak ondo osatuak daudenean atseden hartzea uzten
diogu oreari 30 minutuz.
Denbora hau pasatu eta gero, zartagin bat jarriko dugu olio ugariarekin su
bizidunetara. Olioa berotzen denean, ore zatiak hartuko ditugu, zati bakoitza
eskuekin zapalduz eskuak erabiliz eta, segidan, zati horiek zartaginean
frijituz ondo urreztatu arte. Azkenik, paper zurgatzailearen gainean jarriko ditugu
eta gordeko ditugu.
Gure kasuan, etxeko balkoian jan genituen “txitxiki”ekin batera (txerri-haragi
txikitu bat piperrautsekin, janari bat oso tipikoa Gasteizen eta Araban).
Zoragarriak. Apuntatzen zarete?
On egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario