Gaur errezetarik
errazena azalduko dizuet hemen egonez gero. Jatorri mexikarreko saltsa bat
da... bai!! ‘Guacamole’ deitzen da!!
Aurreko
larunbatean, nire jabeek afari bat antolatzen zuten etxean lagunekin, afari
tematiko bat... haiek ‘natxos’ eta ‘guacamole’ prestatu zituzten, eta nik, nola
ez, errezetarekin geratu nintzen, meh meh meh!!
Erabili zituzten
osagaiak hauek izan ziren:
2 ahuakate
½ tomatea
Tipula erdi bat
Limoi erdiko
zukua
Baratxuri atal
bat
Pipermin erdia
Gatza
Hasteko,
ahuakateak zurituko dituzue dado txikietara eta bol batean jarriko dituzue
limoi zukuarekin batera. Jarraian, tomatea zurituko duzue ere (antzeko
tamainara) eta bolean gehituko duzue gatz apur batekin. Baratxuriarekin eta
piperminarekin gauza bera egingo duzue baina oso txikiak moztuz.
Eta bakarrik
gauza bat falta zaizue: dena zapaltzea sardexka baten laguntzarekin (edo
pikatzaile elektrikoarekin fin fina nahi baduzue).
Eta honekin
eginda dago!! Erraza, ezta?
On egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario