Gaur ekartzen dizuegun errezeta orain dela lau urte egin genuen lehendabiziko
aldiz. Postre berezi bat dela esan behar dugu, erakargarritasun ugari duten
horietako bat, garraztasun eta freskura konbinazio batekin norbait axolagabe uzteko
gaitasuna ez dutenetarikoak. Guk “Gazta fresko eta fruitu gorriko kopa” deitzen
diogu.
Izenagatik zerbait korapilatsuak dirudite, baina ikusiko duzue nola horrela
ez denik. Hurrengo osagaiak behar izango dituzue sei kopa prestatzeko:
400 g. basoko fruituak freskoak edo izoztuak
400 g. gazta freskoa (edo igurtziko gazta)
2 laranja zuku koilarakada (whiskia ere erabili dezakezue)
100 g. gaileta
80 g. azukrea
2 arrautza
Limoi 1
Gurina
Badakigu osagaiak ikusi bezain laster oso korapilatsua irudi daitekeela,
baina lasai egon ez delako horrela, bakarrik 40 minututan eta hiru urratsekin
errezeta hau atera ahal izango duzue eta jai postre honekin gozatu. Hartara
goaz?
Egingo duzuen lehendabiziko pausoa basoko fruituak aurrez desizoztuta bol
batean jartzea izango da, limoi-birrindura, azukreko 20 gramo eta zukua (edo
likorea) segidan gehituz. Beste bol batean gazta freskoa, azukrea eta arrautzak
nahastuko dituzue.
Jarraian fruituak banatuko dituzue edalontzi edo kopetan (kontuz ibili,
beroa jasateko gaitasuna izan behar dutelako) eta gaztarekin egindako nahasketarekin
estaliko dituzue. Labean prestatuko dituzue, aurrez berotuta, 150 gradutara,
gutxi gora behera 30 minututan zehar.
Azkenik, gailetak txikituko dituzue eta desegindako gurina gehituko duzue.
Nahaste hau txigor ezazue labeko 10 minutuz, aurreberotuta 200 gradutara eta
hoztea utz ezazue.
Azkenik, gailetak kopetan banatu itzazue eta zerbitzatu ezazue.
Frogatzeko gogoekin?
On egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario