2010-02-09

Portalón jatetxea - Vitoria-Gasteiz

Edozein aitzakia balio die afaltzera ateratzeko eta niri etxean ‘kikilduta’ uzteko telebistaren aurrean... itzalita, hori bai. Beno, barru-barruan ez diet kritikatzen, batzuetan pentsatzen dut nire markako pentsua aldatu ahal izango banu arrain plater goxo eta on batengatik, egingo nuela, baina…

Aspalditik aitzaki on bat bilatzen zuten "El Portalón" jatetxean erreserba bat egiteko, baina beti zerbait aurkitzen zuten atzeratzeko, beno beti ez, orain dela hilabete bat (gutxi gorabehera) egun ezin hobea aurkitu zuten. Azkenean, aitzakia bere urteurrena ospatzea izan zen, ains... maitaleak!

Dirudienez, "El Portalón" jatetxea Gasteizko jatetxerik adierazgarrienetakoa da; Santa Mariako Katedralaren aurrean kokatuta dago eta, hasieran, “Postako etxea” izan zen, XV. Mendean irekia. Baina beno, hemen historia utziko dut historia gehiago dakien beste pertsona batentzat, eta nik nire gauzak eskainiko ditut, hau da, kritika bat egingo dut, baina uste dut ezin ditudala gauza gehiegi zirikatu afaria amaitu eta gero ekarri zuten aurpegia aztertu eta gero.

Jatetxeak dastatzeko menu batzuk dauzka, 35€ eta 60€ bitartean balio dutenak. Gainera, larunbat bat hilero afari bat antzerkiarekin egiten dute. Haiek hain originalak ez ziren izan, eta azkenean “Sukalde menua” aukeratu zuten, eta beno, uste dut bapo jan zutela, bestela, begira ezazue:

Hasteko:

Urdaiazpiko iberikoa (usaina aditzen dut.... ai ama, ze gozoa!)
Foie mi-cuit fruitu-marmeladarekin
Izokin marinatuta zatiak kaparrondo kremarekin (Hau nahi dut!!)

Lehenengo platerrak:

Itsaskia (hiru ganba eta zigala bat brasetan....... miau!!)
Arabako babarrun pikart (bere sakramentuekin.... zelako atsegina!)

Plater nagusiak:

Itsas zapoa labean (Joan nahi dut! Zergatik hori egiten zidan?)
Azpizuna brasetan



Postreak eta kafea



Eta, zeintzuk izan ziren menu honen eragozpenak? Beno, ba... azpizunera iritzi zirenean ia urdail-gehigarri bat eskatu behar izan zuten, janez gainezka zeudelako. Ah! Eta, gainera, ardoa B.E.Z.a bezalakoa zen... menuan ez zegoen sartuta, baina haiek soluzioa aurkitu zuten “Arabako Errioxa” erreserba bat eskatuz… bikaina zegoen!






Esan zuten arabera: "El Portalón"-en jatea beste garai batean jatea bezalakoa da, zerbait berezia: kalitate onena janariagatik, bere giroagatik, bere historiagatik, etab. Bere harri zaharren artean, norberak hiriko zaratatik baztertzen da, gurdi zahar bat jatetxeko portaloietik sartzen ikustea esperoz.

Haien hitzak erabiliz, “El Portalón bisitatu dugun jatetxerik onena da”.

Nahiz eta, jatetxea handia izan (bi jangela handiak dauzka eta hiru pixka bat txikiak... hauek, bereziak eta esklusiboak dira), aldez aurretik erreserbatzea komeni da, beraz, hemen bere helbidea uzten dugu:


Restaurante El Portalón
Hedegile kalea 147 – 149
01001 Gasteiz

Telefono: 945142755

No hay comentarios: