2016-07-18

Sagar eta hirugiharra pizza


Gaur ekartzen dizuegun errezetarekin Italiara itzuli nahi dugu, nahiz eta soilik gastronomikoki izan, etxean sorgintzen gaituen herrialde bat delako. Horretarako, hango plater nazional baten bertsio bat ekartzen dizuegu, pizzarena hain zuzen ere. Zehatzagoak izateko, errezeta erraz eta on bat azalduko dizuegu, “Sagar eta hirugiharra pizza” izena daramana.

Aspalditik etxean pizzako orea prestatzen dugu eta, horren ondorioz, orea nola prestatzen dugun azalduko dizuegu ere. Hala ere, zuen betiko orea erabiltzea nahi baldin baduzue, erabili ahal dezakezue ere, noski.

Errezeta erraz eta zaporetsu hau prestatzeko hurrengo osagaiak behar izango ditugu:

Orearentzat:

250 g irin
6 g legamia fresko
120 ml ur epel
3 olio-koilarakada
Gatz pixka bat

Pizzarentzat:

150 g hirugihar
2 sagar garratz
Tipula erdi bat
Tomatea (birrinduta)
Gatza
Olioa

Hasteko, orea prestatuko dugu eta, hori egiteko, bol handi batean osagai guztiak jarriko ditugu eta gure eskuetan erantzita ez geratzen diren momentura arte nahastuko ditugu. Puntu honetara iritsita, sukaldearen entzimeran oratuko dugu bere itxura pilota uniforme batena izan arte (bai, minutu batzuk emango ditugu gure helburua lortu arte). Azkenik, orea kotoi-trapu batekin estaliko dugu eta gordeko dugu 40 minutuz gutxienez, edo bere tamaina bikoizten duen momentura arte.

Pizza prestatzeko ordua iristen denean, orea hartuko dugu eta eskuak erabiliz zentrotik zabalduko dugu forma biribila emanez baina, hori bai, apurtu gabe. Azkenik, orea labe-paperaren gainean jarriko dugu (gogoratu papera labe erretiluaren gainean ipini behar dela hasiera hasieratik!), han atsedena hartzen utziz errezetaren hurrengo pausoak burutu arte.  

Gure orea atseden hartzen duen bitartean, olio erre tradizional bat prestatuko dugu tipula eta tomatea erabiliz. Aldi berean, sagarrak zurituko ditugu, bihotza kenduko diegu eta zatitxoetan moztuko ditugu (forma irregularrean edo nahiago duzuen erara moztu ahal dituzue). Sagarrak moztu bezain pronto, oli txorro bero bat daukan zartagin batera botako ditugu. Bitartean, hirugiharra moztuko dugu dadoetara eta sagarren azken minutuan zartaginera gehituko dugu, bi osagaiak ondo nahastuz.

Azkenik, tomate-olio errea zabalduko dugu masaren gainean eta txikitutako oreganoarekin hautseztatuko dugu, segidan sagar zatiak eta hirugiharra gainetik zabalduz.

Amaitzeko, aldez aurretik gure labea 180 gradutara berotuko dugu, eta pizza bere barnean jarriko dugu, barrualdean 12 minutu inguru utziz edo egosten den momentura arte. Denbora hau pasatuta, pizza honek honako itxura izango du:

Sagar eta hirugiharra pizza


Beharbada ez da pizzarik politena izango, baina bermatzen gara pizza honen zapore konbinazioa, sinpleki ikusgarria, da.

On egin!!

2016-06-20

Gurin-gailetak


Nahiz eta isiltasun osoan egon denboraldi luze batez, ez gara gure txoko txikiaz ahaztu. Bai, sukaldean jolasteko izan digun aukera bakoitza aprobetxatu izan dugu eta, horren ondorioz, gaur esparru honetara itzultzen gara sorgintzen gaituzten halako plater batekin. Hau da, gaur oso erraza, azkarra eta mundu guztiari gustatzen zaion errezeta bat partekatuko dugu zuekin, eta “gurin-gailetak” prestatzera irakatsiko zaituztegu.

50 gaileta (tamainaren arabera, noski) baino gehiago prestatzeko, hurrengo osagaiak behar izango ditugu:

500 g Irin
170 g Azukre
170 g Gurina pomadan (hau da, biguna eta giro tenperaturan)
170 ml. Esne
Arrautza bat
½ zorroko legamia
Limoi bateko birrindura (edo, gustura, laranja)

Hasteko, bol handi bat hartuko dugu (eta honekin osagai guztiak sartzeko aukera ematen digun bol bati buruz hitz egiten ari gara) eta irina eta legamia nahastuko ditugu. Segidan, gurina, azukrea eta arrautza gehituko ditugu, jarraian osagai guztiak ondo nahastuz. Guztia ondo osatuta dagoela ikusten dugunean, esnea poliki-poliki gehituko dugu eta edukiera ondo nahastuko dugu eskuekin ore homogeneo bat lortu arte.

Orea lortu dugunean, paper-filma erabiliz bilduko dugu eta hozkailuan gordeko dugu gutxienez ordu batez.

Denbora hau pasatzen denean, orea ondo luzatuko eta zabalduko dugu arrabol baten laguntzarekin, lodiera zentimetro erdikoa izan dadin. Hori egin eta gero, zuen gustukoa den molde batekin (guk tragoxka baso bat erabili genuen) gailetak pixkanaka-pixkanaka moztuko dituzue. Une hau oso aproposa da labea 175 gradutara berotzeko.

Azkenik, gailetak paperaz estalitako labe-erretilu batean jarriko ditugu eta labean mantenduko ditugu 15 minutuz. Emaitza egokia izateko, zuen gailetak honako itxura hau izan behar dute (edo hobeagoa, noski!)

Gurin Gailetak


Hemendik aurrera, zuen irudimena erabiliz pixkatxo bat apaindu ahal dituzue, eta, noski baietz, haietaz gozatu!!

On egin!!

2016-04-10

Tartifletta

Ondo dakizuenez, taldea honen kideei bidaiatzea izugarri gustatzen zaigu, bereziki leku berriak aurkitzea bere kultura gastronomikoa ezagutu. Beharbada, kultura gastronomiko bakoitzaren adierazgarririk hoberenak bere platerrak dira, beraz gaur Frantziako errezeta batean zentratuko gara, Savoiako eskualdeko “Tartiflette”a aztertuz.

Plater hau sendoa da benetan, bere osagai nagusiak patatak eta gazta izanik, hau da, erregimena egiten baldin baduzue edo gehiegizko pisua izatekotan, plater hau ez da zurentzat.

Errezeta honetako bi anoa egiteko hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

3 patata ertaina
½ “Reblochon” gazta
150 g Hirugihar
3 esne-krema koilarakada
Tipula bat
Olioa
Gatza
Piperbeltza

Hasteko eltze bat jarriko dugu ur ugariarekin egostera eta, ura irakite puntura heldu bezain pronto, patata osoak eta gatza gehituko ditugu eta 20 minutu inguru utziko ditugu sutan, patatak ondo egosiak egon arte.

Jarraian, tipula zatitxo handietan txikituko dugu eta zartagin batean jarriko ditugu su ertainera. Tipula kristaltzen ari denean, zatitxo handietan moztutako hirugiharra gehituko ditugu eta minutu batzuk prestatzen izango dugu. Azkenik, osagai hauek gordeko ditugu.

Puntu honetara iritsita, patatak zurituko ditugu eta xerretara moztuko ditugu zentimetro bateko lodierarekin. Pauso hau amaitu bezain pronto, laberako egokia den katilu batean patata kapa bat jarriko dugu, bere gainean banatuko dugu, gutxi gora behera, tipularen eta hirugiharraren erdia. Gero, patata kapa berri bat tipularekin eta hirugiharrarekin jarriko dugu eta “reblochon”arekin estaliko dugu.

Azkenik, labea berotuko dugu 180 gradutara. Beroa dagoenean, katilua jarriko dugu eta labean mantenduko dugu 20 minutuz gutxi gora behera.

Hona hemen emaitza posible bat:

Tartifletta ano bat



On egin!!

2016-03-23

Fish and chips


Gaur ekartzen dizuegun errezetarekin gure bidai gastronomikoarekin jarraitu nahi dugu eta, oraingo honetan, bere kultura gastronomikoarengatik nabarmentzen ez den herrialde batera bidaiatuko dugu, Erresuma Batura. Eta bai, gaur azaltzen dizuegun errezeta “Fish and Chips” da, munduko herrialde honetako famatuena.

Zalantzarik gabe, plater honen gakoa dago aukeratzen dugun arrain zurian (bakailaoa, legatza, halibuta, etab.) eta, egia esateko, gehiago gustatzen zaizuena aukeratu behar duzue.

Plater hau bi pertsonentzat egiteko asmoa izatekotan, hurrengo osagaiak behar izango ditugu:

300 g bakailaoa edo legatza tiraz moztuta
2 patata ertaina
Irin baso bat
Arrautz bat
Garagardo edalontzi bat (edo ur gasdun)
Gatza
Piperbeltza

Lehendabizi arrautza-irinetan pasatzeko masa prestatuko dugu eta, hau egiteko, bol bat hartuko dugu eta bere barruan irina, arrautza eta garagardo edalontzia gehituko ditugu, segidan dena irabiatuz eskuzko irabiagailua erabiliz erabat homogeneoa eta pikorrik gabeko krema bat lortu arte. Behin lortuta, arrain-tirak gehituko ditugu eta hozkailuan nahasketa gordeko dugu.

Bitartean, zartagin bat jarriko dugu berotzera olio ugarirekin. Olioa berotzen den bitartean patatak garbitu eta zurituko ditugu eta tira lodi eta desberdinetara moztuko ditugu. Olioa oso bero dagoenean, patatak jarriko ditugu eta gure gustura frijituko ditugu eta, hori eginda dagoenean, paper xurgatzailean patatak gordeko ditugu eta erreserbatuko ditugu.

Azkenik, eta olioa oso bero dagoela aprobetxatuz, arrain zatiak gehituko ditugu eta poliki-poliki frijituko ditugu. Arrain-zatiak zartaginetik atera bezain pronto, paper xurgatzailean jarriko ditugu olio soberakinak kentzeko.

Puntu honetara helduta, platera aurkeztea falta zaigu soilik, eta hori egiteko, gure “fish and chips” entsalada pixka batekin laguntzea gomendatzen dizuegu, emaitza honako hau izan dadin,

Fish and chips
Gure Fish and chips


Zalantzarik gabe, afari bat salbatzeko aukera bikaina, baita gure janariari “british” lurrina emateko aukera bikaina, ezta?

On egin!

2016-03-06

Madalenak txokolatezko ustekabearekin

Egun batzuk pasa eta gero hemendik itzultzen gara errezeta berri batekin. Segur aski, errezeta honek zuen askariak alaitzeko gaitasuna izango du, edo zure postreak bereizteko baliabide bat izan daiteke. Bai, gaur etxean prestatutako “madalenak txokolatezko ustekabearekin” gure errezetaren bertsioa ekartzen dizuegu. Zalantzarik gabe, benetako gozamena.

Hamar madalena prestatzeko (gutxi gora behera) hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

200 g. irina
2 arrautza
180 g. azukrea
50 ml. Esnea
200 ml. Olioa
Legamia koilarakada bat
Desegindako txokolate tableta erdia
Laranja-azala birrindura
Kanela koilarakada bat


Lehen pausoa bol batean arrautzak irabiatzea izango da, behin irabiatuta azukrea gehituko dugu eta nahasketa berriz irabiatuko dugu zurixka itxurako krema bat lortu arte. Segidan, olioa eta esnea gehituko ditugu eta, berriro ere, dena irabiatuko dugu nahasketa honen osagai guztiak lotuak egon arte.

Beste bol batean, irina, legamia, kanela-koilarakada bat, laranja baten azalaren birrindura eta gatz pixka bat gehituko ditugu, osagai hauek guztiak segidan nahastuz.

Bi nahasketak prestatu eta gera, pixkanaka-pixkanaka irina arrautzekin osatuko eta irabiatuko dugu, pauso hau irin guztia osatu arte errepikatuz. Helburua, zalantzarik gabe, pikorrik gabeko ore bat lortzea da. Hau guztia eginda dagoenean, nahastea estaliko dugu eta gutxienez hozkailuan ordu erdiz gordeko dugu.

Madalenak prestatu nahi ditugunean, moldeak prestatzeaz gain, labea berotzera jarriko dugu 210 gradutara. Ondoren, txokolatea desegingo dugu eta moldeak erdiraino beteko ditugu lehen gorde dugun orea erabiliz. Behin eginda daukagunean, txokolate-geruza bat jarriko dugu, azkenik moldeak erabat betez. (hori bai, hiru laugarren pateetara arte gutxi gorabehera).

Amaitzeko, moldeak labean sartuko ditugu eta 15 minutuz gutxi gora behera labekatuko ditugu.

Hona hemen gure emaitza:

madalenak txokolatezko ustekabearekin


Atsegin zaizkizue? Guri sorgindu gintuzten.


On egin!!