Munduan zehar bidaiatu eta gero sukaldaritzaren bitartez,
begetarianismoaren mundura urbeltzeko asmoa daukagu oraingo honetan gaurko
errezetaren bitartez, obolaktobegetarianismora hain zuzen ere. Horretarako, errezeta
erraz eta berezi bat ekartzen dizuegu: “Brokoli Tostak”.
Badakigu pertsona ugari daudela brokoliaren aurka, baina gaur esparru txiki
honetara hurbiltzen dugun errezetarekin barazki hau erabat integratuta geratzen
da, azken emaitza pertsona gehienen gustukoa izanez horren ondorioz.
Lau tosta prestatzeko, hurrengo osagaiak behar izango ditugu:
350 g brokoli freskoa
150 g Azenarioa
100 ml birrindutako tomatea
150 g hautseko gazta
100 g hautseko ogia
2 arrautza
Gatza, piperbeltza eta olioa
Hasteko, brokolia ondo garbituko dugu. Horretarako, enborrak eta bestelako
zikinkeriak kenduko ditugu. Hori eginda dagoenean, eltze batean ur hotza
jarriko dugu eta brokolia gehituko dugu su ertainean, baina ura bere irakite
puntura heldu arte. Aldi berean, zartagin batean birrindutako tomatea prestatuko
dugu.
Ura berotzen den bitartean azenarioak zuritzeko aprobetxatuko dugu eta,
horretarako, ondo birrinduko ditugu (edo, nahi izatekotan, txikitu ahal dituzue).
Ura irakiten hasten denean, azenarioak gehituko ditugu eta, gutxi gora behera 5
minutuz egosiko ditugu. Azkenik, xukatuko eta gordeko dugu.
Jarraian, bol bat hartuko dugu irabiatutako arrautzak, hautseko ogia eta
gazta gehituz, baita erreserbatutako brokolia eta prestatutako tomatea ere.
Gero, gatza eta piperra botako ditugu gure gustura eta ondo nahastuko dugu.
Hori eginda dagoenean, diskoak egingo ditugu eskuz eta labe-paperaren
gainean jarriko ditugu. Diskoak egiten ditugun bitartean, labea berotuko dugu
180 gradutara. Azkenik, diskoak labekatuko ditugu batzuei 20 minutuz.
Puntu honetara heltzen garenean, aurkeztea eta jatea faltako zaigu
bakarrik. Dakizuen moduan, aukera mordo bat dauzkagu hori egiteko, baina
guretzat errezetahau halako entsalada on batekin zerbitzatu behar da:
Brokoli Tostak |
Probatzera ausartzen zarete?
On egin!!