Pasa den asteburuan, “Larrialdietarako sukaldaritza”ko taldea Getxoko
Udalak antolatzen duen ekitaldi zoragarri batean parte hartzeko aukera izan
genuen, hau da, “VI. Getxoko pintxo Lehiaketa “GetxOnEgin””
Baina, zehazki, zer da #GetxOnEgin”? Ba begira, Getxoko Udaleko euskararen
zerbitzuaren eta sustapen ekonomikoko departamentuaren arteko ekimen bat dela
esan dezakegu, gastronomia lokala bultzatzea helburu duena, lan horretarako
euskara lotura bezala erabiliz. Edizio
honetan, hiriko auzo guztietatik sakabanatuak dauden 56 taberna bere pintxoekin
aurkeztu egin dira, eta hauek dastatzeko euro bat ordaindu beharko dugu.
Hori dela eta, Romotik, Algortatik, Aretatik edo portuagatik bueltatxo bat
ematera joatea gomendatzen dizuegu, hango tabernetan “#GetxOnEgin” kanpainako ikurra
bilatuz. Hori bai, tabernetan eskaintzen diren pintxo harrigarri hauek dastatu
nahi baldin badituzue, goizetan eta eguerditan egin ahal izango duzue,
azaroaren 7an, 8an, 14an edo 15an.
Urte honetan lehiaketan parte aktibo izateko aukera
bikaina izan dugu, pintxo guztiak dastatzen eta balioztatzen epaimahaikide
bezala. Imita gaitzazuela gomendatzen dizuegu, bai Getxoko kaletatik paseatuz
bai pintxoak probatuz eta botoa emanez pintxo onenari Whatsapp bidez
(628.688.614 telefonora). Sari pilo bat jokoan daude!! Eta tabernetako barretan
izugarriak diren sorpresa pilo ere (adibidez: trampantojoak, pintxo tradizionalak,
diseinuzko pintxoak, etab.).
Gure kasuan 4 egunetan handik bueltaka egongo gara, gurekin
etorri nahi?
No hay comentarios:
Publicar un comentario