2014-11-02

Mallorcako Tumbeta


Garai hauetan, birziklatze-sukaldaritza garrantzi gehiago hartzen du egunero, are gehiago plater tradizional bat mantentzeko baliogarria baldin bada. Gaur aurkezten dizuegun errezetarekin, bi gauzak lortzen ditugu aldi berean, plater begetariano bat prestatzen dugun bitartean. Gaur gure “Mallorcako Tumbet”-aren bertsioa aurkezten dizuegu.

Tumbeta Katalunian prestatzen den sanfainarekin, ratatouille frantziarrarekin edo pisto espainiarrarekin erlazioa dauka. Duela urte asko, baserritarrek plater hau baratzeko soberakinekin lantzen zuten.

Bi pertsonentzako anoa prestatzeko, hurrengo osagaiak erabiliko ditugu:

2 patata ertainak
Alberjinia ertain bat
Kuiatxo bat
Piper gorri erdia
Tipula erdia
200 ml tomate xehatua
Baratxuri ale bat
Gatza
Olioa

Hasteko, barazkiak xerretara moztuko ditugu (gutxi gora behera, zentimetro erdiko lodiera izan behar dute) eta gatza pixka bat botako diegu.

Aurreko pausoa eginda dagoenean, zartagin bat jarriko dugu sutara olio kopuru egoki batekin eta, olioa beroa dagoenean, patatak jarriko ditugu frijitzeko. Frijituak daudenean, patatak katilu batean paper xurgatzailearekin gordeko ditugu.

Ondoren, eltze batean xaflaz moztutako tipula egostera jarriko dugu ondo txikituta dagoen baratxuri atal batekin batera. Kolorea aldatu denean, birrindutako tomatea gehituko dugu gatz pixka batekin, nahasketa su motelera prestatzen uzten 15 minutuz.

Tomatea prestatzen den bitartean, alberjinia xerrak, kuiatxoa eta piper gorria frijituko ditugu. Prestatuak daudenean, paper xurgatzailean jarriko ditugu ere.

Orain, bakarrik platera aurkeztea falta zaigu eta hori egiteko, barazkiak jarriko ditugu geruzengatik, hau da: patatak oinarri bezala erabiliko ditugu, gainetik alberjinia, kuiatxoa eta piper gorria kokatuz, amaitzeko dena tomate saltsa erabiliz koroatuz.

Hau da emaitza posible bat:

Mallorcako tumbet anoa


Tumbeta har dezakezue horrela, edo labean 5 minutuz ipiniz mahaira jateko eraman baino lehen.

On egin!

No hay comentarios: