Urte bakoitza bezala, Interneteko txoko txiki honetara bueltatzen gara
merezi genuen oporraldi bat hartu eta gero, eta ideia batzuekin buruan bueltatu
izan gara. Ea aurrera eramatea posiblea den inongo arazorik gabe.
Oraingoz, errezeta berri bat aurkezten dizuegu. Seguru gaude errezeta erraz
hau ia pertsona guztien gustukoa izango dela zuen gosariei aire berria ekartzen
dien aldi berean. Bai, gaur “Aran marmelada” prestatzea proposatzen dizuegu.
Marmelada hau egiteko hurrengo osagaiak behar ditugu:
Aran kilo bat (azalik eta hezurrik gabe)
300 g. azukrea
Limoi erdiko zukua
Segidan ikusiko duzuenez moduan, urrats gutxitan marmelada bat izango dugu,
gainera, ia-ia guztiei gustatuko zaie.
Hasteko, bol batean osagai guztiak jarriko ditugu eta espatula batekin guztia
ondo nahastuko dugu, lotuta eta homogeneoa den ore bat lortu arte. Lortzen
dugunean, su ertainetara ipiniko dugu lapiko batean, bueltak emateari utzi
gabe.
Ordu erdia pasatuta, lapikoa sutatik erretiratuko dugu eta hozten utziko
dugu.
Azkenik, bakarrik potetan sartzea falta izango zaigu. Hori egiteko, hiru
marmelada bote esterilizatuak hartuko ditugu (hau da, lehendabizi 20 minututan
zehar egositak izan direnak), marmeladaz beteko ditugu eta Maria bainuan egostera
ipiniko ditugu 20 minutuz.
Hona hemen emaitza posible bat:
No hay comentarios:
Publicar un comentario