Gaur, gure “udarako plater freskoen” bildumarekin jarraituko dugu. Hori
dela eta, klasiko bat dakarkizuegu, Espainiako sukaldaritzaren klasikorik
handiena hain zuzen ere, “Gazpatxoa”.
Errezeta hau erraza eta freskagarria da aldi berean. Jakin nahi duzue nola
egin prestatu behar den? Ba, begira ezazue jarraian azaltzen dizkizuegun
pausoak…
Lehendabizi, erabiliko ditugun osagaiak honako hauek izango dira (bi pertsonentzako anoa prestatzeko asmoarekin, noski):
Oso helduak dauden 6 tomate
Pepino erdia
Piper berdeko zati bat
Baratxuri-atal bat
Moldeko ogia xerra bat
Olioa
Ozpina
Gatza
Hasteko, tomateak garbituko ditugu. Hori eginda daukagunean, tomate bakoitza
lau zatitxoetan moztuko dugu, zurtoina kenduz. Jarraian, pepinoa lumatuko eta
zurituko dugu baratxuri atalarekin eta piperrarekin batera.
Dena irabiagailuaren basoan jarriko dugu, moldeko ogia xerra bat, olio zorrotada bat, gazta eta ozpina gehituz. Zentzu honetan, kontuz ibili, dena krema homogeneo bat lortu arte irabiatu beharko dugulako.
Irabiagailutik guztia pasatu eta gero, nahasketa hozkailuan sartuko dugu,
gutxienez ordu pare bat barruan utziz ondo hozteko.
Orain bakarrik
aurkezpena egitea falta zaigu, eta, horretarako, urdaiazpiko iberiko txirbilak ogi-pusketa frijitu batzuekin batera erabiltzeko aukera
daukagu.
On egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario