Gaur “Kuia kremaren” errezeta ekartzen dizuegu, oso erraza eta azkarra
izateagatik azpimarragarria dena. Ziur gaude, gainera, pertsona gehienen
gustukoa izango dela.
Hurrengo osagaiak erabiliko ditugu bi anoetarako:
750 g. kuia (azalik eta hazirik gabekoa)
Tipula erdia
100 ml. Ura
Olioa
Gatza
Piperbeltza (aukerakoa)
Lehen komentatu dizuegun moduan, errezeta hau prestatzea oso erraza da.
Egingo dugun lehendabiziko gauza eltze azkar bat sutan ipintzea izango da,
olio zorrotadatxo batekin batera. Olioa beroa dagoenean tipula txikituta
gehituko dugu. Tipula kolorez aldatu denean, kuia kuboz moztuta gehituko dugu,
ura eta gatza pixka bat botatzen aldi berean. Hori eginda daukagunean, eltzea
itxiko dugu eta 5 minutuz utziko dugu irakinez.
Bakarrik gauza bat falta zaigu, eltzea sutatik erretiratzea eta noski,
irabiagailu elektrikoa erabiliz barazkiak xehatzea.
Nahi izatekotan, puntu honetan piperbeltza pixka bat bota dezakezue (puntu
berezi bat eman dio kremari).
Hau da emaitza posible bat:
Kuia kremako anoa bat |
On egin!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario