2011-04-19

Brownia

Aurreko egunean nire jabetxo maitea (gaur bai... izen hau merezi du...) lanetik etorri zen 3 errezetekin, eta gainera denak, postreak egiteko. Hauek izan ziren: esne-gain eta txokolatezko enborra, madalenak eta etxeko brownia...

Hori entzun nuenean, ahogozoa egin zitzaidan. Postre berri bat frogatuko nukeelako!! Ai, ene!!

Egun batzuk pasa eta gero, etxeko brownia frogatu nuen eta... buah!! Primeran zegoen, eta noski, gaur azalduko dizuet nola egin zuten gozamen hau. Beraz, gaurko errezeta etxeko brownia da.

Hurrengo osagaiak erabili zituzten:

60 gr. irina
110 gr. azukrea
100 gr. margarina
125 gr. desegiteko txokolatea
Kafe koilaratxo bat legamia
3 arrautza

Errezeta hau erraz bezain gozoa da, bestela, hurrengo lerroak begira itzazue...

Bol batean arrautzak, irina eta azukrea ipini behar dituzue eta guztiarekin, ondo irabiatu behar duzue. Lehen, eskuzko irabiagailu batekin, gero, automatikoarekin.

Ondo irabiatuta dagoenean, margarina eta txokolatea desegin behar dituzue (nire jabeek mikrouhin-labean sartu eta minutu bat utzi zituzten). Hau eginez gero, bolan txokolatea deseginda gehitu behar duzue eta berriz, irabiatzea joko duzue.

Hau egin eta gero, haiek labea 180 gradutara ipini zuten eta berotu zenean, aurreko pausuan egindako orea, molde batean ipini zuten eta labean 20 – 25 minutu uzten zuten.

Hori da itxura ona, gainera dekoratuta marrubiekin, baietz?




Beste gauzatxo bat, brownia pertsonaliza dezakezue, eta gainera era erraza batean, adibidez: intxaur zehatuak orean gehitu ditzakezue eta buah! Primeran geratzen da.

1 comentario:

Rosa, dijo...

Oso itxura ona duzu, idazten behera, nire senarra maite.
Muxu handi bat